Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

IZAPIDEAK INTERNET BIDEZ EGITEKO BETEKIZUNAK

Atari profesionala esaten zaio Garapen eta Lehiakortasun Sailak profesionalek eta erabiltzaileek sailarekin harremanetan jartzeko garatu duten laneko guneari.

Atari horretara sartzeko, hainbat betekizun bete behar dira. Jarraian, betekizun horiek azalduko ditugu.

Baliodun ziurtagiria

Identifika dezaketen ziurtagiri baliodun bat behar da: zer ziurtagiri dauden onartuta eta nola funtzionatzen duten azalduko dugu.

 

Ziurtagiri motakNola eskatu behar dut ziurtagiri bat?

Izenpe - Entitatearen ziurtagiria

Herritarrentzako arreta-guneak Zuzenean bulegoetan

  • Vitoria-Gasteiz:Ramiro de Maeztu, 10 bajo, 010508
  • Donostia: Andia, 13, 20003
  • Bilbao: Gran Vía, 85, 48011

Interneten bidez ere eska daiteke: IZENPE

ONA txartela

Jada ezin da eskatu

NAN elektronikoa

NAN elektronikoa lortu nahi duen herritarrak, eta horrenbestez, agiri horrekin lotutako ziurtagiriak eskuratu nahi dituenak, NAN elektronikoaren jaulkipen-bulego batera joan behar du. obtención del dni-e

Camer Firma

Pertsona juridikoaren CamerFirma ziurtagiria eta Ordezkariaren ziurtagiria onartuta daude.

 CAMER FIRMA

Edozein ziurtagiri abian jartzeko osagaiak instalatu ahal izateko, dokumentu honetan zehaztutako argibideei jarrai diezaiekezu FO erabiltzen hasteko eskuliburua (DOC, 505 KB)

Enpresa baten ordezkaria izateko akreditazioa

Enpresa baten ordezkari izan nahi bada, beharrezkoa da akreditazio/baimen bat eskatzea, hirugarren baten izenean izapidetze elektronikoa egiteko.

Lehen baimena AURREZ AURRE egin daiteke,

  • Entitatearen ziurtagiririk ez bada. III. eranskina (DOC, 160 KB) eman behar da, Izapidetze telematikorako akreditazioa, hiru ordezkaritzatako edozeinetan.
  • INTERNET BIDEZ egin daiteke, entitatearen ziurtagiria bada. "Izapideak Internet bidez egiteko baimena" eska daiteke. Eskatzailea enpresa bera izango litzateke. III Eranskin hau posta elektronikoaren bidez ere bidal daiteke ordezkaritza guztietara, behin eskaneatuta eta sinatuta.

Bi metodo horietako edozeinen bidez, eskaera aurkeztean, adieraz daiteke pertsona baimenduak baimenak dituela, enpresaren baimenen administratzaile izateko. Eta enpresaren izenean baimenak baimentzeko eta indargabetzeko eskaerak aurkezteko ahalmena duela soilik.

Ondoko baimenak eskatzeko

  • AURREZ AURRE, entitatearen ziurtagiririk ez bada, ez eta administratzailearen baimena duen baimenduaren ziurtagiria ere. . III. eranskina (DOC, 160 KB) eman behar da, Izapideak Internet bidez egiteko akreditazioa, hiru ordezkaritzatako edozeinetan.
  • INTERNET BIDEZ, entitatearen ziurtagiria bada edo administratzailearen rola duen baimenduaren ziurtagiria bada. "Izapideak Internet bidez egiteko baimena" eska daiteke. Eskatzailea enpresa bera izango litzateke. III Eranskin hau posta elektronikoaren bidez ere bidal daiteke ordezkaritza guztietara, behin eskaneatuta eta sinatuta.

Dokumentu honetan, hirugarrengo baten izenean izapidetzeko akreditazioei buruzko informazioa aurki daiteke: Erabiltzailearen eskuliburua: Hirugarrengo baten izenean izapideak Internet bidez egiteko egiteko akreditazioen urratsak (PDF, 481 KB).

Ebaluazioko auto-testa

Proporcionamos un Ebaluazioko auto-test bat (DOC, 1 MB) ematen dugu, baliozkotzeko ea ordenagailua konfiguratua dagoen eskaerak betetzeko, sinatzeko eta bidaltzeko.
Ez baduzu testa gainditu, jarraitu jarraibide (DOC, 6 MB) hauei, zure nabigatzailea konfiguratzeko eta ziurtagiri elektronikoa erabiltzeko.

"Nire laneko gunea"

Azkenik, web profesionalaren "Nire laneko gunea" delakoan sartzeko, Eusko Jaurlaritzako atarian sar gaitezke, http://www.euskadi.net/ eta esteka hauetan nabiga dezakegu:

Sakatu "egin zure izapideak Interneten"

Izapideak Internet bidez egiteko

sistema ezarrita duten ataletako.

"Nire laneko gunearen" funtzionaltasunari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, dokumentu honetan aurkituko duzu: Web profesionaleko erabiltzailearen eskuliburua - Nire laneko gunea (PDF, 1 MB)

 

 

 

Azken eguneratzea: 2014/04/15