Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Instalatzaileen Kualifikazio Indibidualeko Txartela berritzea/zabaltzea

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Zerbitzu Zuzendaritza


Xedea

Prozeduraren helburua da instalatzailearen txartela berritzea edo onartuta dauden kategoriak zabaltzea.

Nori Zuzendua

Kategoria Ofizial jakin bateko ikastaroa eta azterketa gaindituta edo titulazio jakin bat izanda kualifikazio indibidualeko txartela berritzeko edo zabaltzeko eskatzen duen instalatzaileak.

 

Araudia
  • 63/2006 DEKRETUA, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko dena.

  • AGINDUA, 2006ko apirilaren 10ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, industria-segurtasunaren arloan Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen duena.

  • EBAZPENA, 2007ko irailaren 17koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-instrukzioa onartzen duena. Instrukzio horren bidez, meatzeko makinistaren (makineria finko eta mugikorrekoa) praktikaldia eta kualifikazio indibidualeko txartelak eskuratzea arautzen dira.

  • EBAZPENA, 2007ko urriaren 11koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena. Horren bitartez, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren eranskin batzuk aldatzen dira; Industria Segurtasuneko arloko Kalifikazio Indibidualeko Txartelak eta Enpresa Baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua garatzen du Agindu horrek.

  • EBAZPENA, 2008ko otsailaren 13koa, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariarena eta Energia eta Meategien zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren eranskinak bigarren aldiz aldatzeko dena. Aipatu aginduaren bidez, onartu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua.

  • EBAZPENA, 2010eko otsailaren 26koa, Energia eta Meategien zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko apirilaren 10eko Aginduaren zenbait eranskin aldatzeko dena. Aipatu aginduaren bidez, garatu egiten da: Industria-segurtasunaren alorrean, norbanakoaren prestakuntzako txartela eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretua.

  • AGINDUA, 2009ko uztailaren 27koa, Industria eta Berrikuntzako sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira.

  • HUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: «Agindua, 2009ko uztailaren 27koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena. Horren bitartez, presio-ekipoen Erregelamenduari (PEE/REP) buruzko arauak eman dira».

  • EBAZPENA, 2004ko ekainaren 23koa, Energia zuzendariarena, instalazioan bertan kontsumitzeko eta titularraren jabetzako ibilgailuak edo produktuaren hartzailea aldatzen ez duten ibilgailuak hornitzeko erregai likidoak biltzeko instalazioetarako espedienteen izapideei buruzko arauak ezartzen dituena.

  • 70/2009 DEKRETUA, martxoaren 24koa, etxe eta merkataritza erabilerako eta erabilera kolektiboko gas zerbitzuen instalazioak nola ikuskatu eta berrikusi arautzen duen dekretua bigarrenez aldatzen duena.

  • AGINDUA, 2007ko urriaren 8koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena; horren bidez gas-erregaien erabilerari zein banaketari eta ICG (1-11) jarraibide tekniko osagarriei buruzko Arautegi teknikoarekin loturiko arauak eman dira.

  • AGINDUA, 2008ko uztailaren 22koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Horren bitartez, Eraikinetako instalazio termikoen erregelamenduari (EITE) buruzko arauak eman dira.

  • 72/2008 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoa.

  • 1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.

  • Dagokion produktuari edo zerbitzuari eragiten dioten EAEko, estatuko eta Europako arau eta UNE arau guztiak.

Harremanak norekin

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 945017770
Faxa: 945187067

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943022500
Faxa: 943022542

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza 
Tel.: 944031400
Faxa: 944031445

Erantsi beharreko agiriak

Eskaera orokorrarekin batera, instalatzaileak honako dokumentazio hau aurkeztu behar du kualifikazio indibidualeko txartela eskatzeko:

  • Interesatuak (dagokigun kasuan, Kualifikazio Indibidualeko Txartela eskatzen duen instalatzaileak) aurkeztutako eskabide orokorra.
  • NANaren fotokopia.
  • Titulazioaren egiaztapena: ikastaroa edota azterketa gainditzeko prestakuntza ematen duen erakunde baimenduaren ziurtagiria
  • Tituluaren fotokopia konpultsatua (titulu originala eta leihatilan konpultsatu beharreko kopia)
    Argazki berri bat 
  • Garabilari kategoriari dagokion Kualifikazio Indibidualeko txartelen kasuan: mediku-ziurtagiria (modelo ofiziala)

Eskatzaileak berak ekarri behar du dokumentazioa (edo bestela, txartela igorri aurretik bertaratu), Lurralde Ordezkaritzako funtzionarioaren aurrean aipaturiko fitxa sinatzeko.


Dagokion tasa

Kualifikazio Indibidualeko Txartela berritzea/luzatzea: Autolikidazio

Eskabideak Aurkezteko Epea

Edozein unetan.


Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2 - Planta baja
01008 - Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945017770
Faxa: 945187067

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10 - 4º
20006 - Donostia-San Sebastián
Tel.: 943022500
Faxa: 943022542

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza 
Concha jenerala, 23
48010 - Bilbao
Tel.: 944031400
Faxa: 944031445

Tramiteen deskripzioa ---
Egitura Atal Ebazlea

Dagokion Lurralde ordezkaria.


Ebazteko epea

---

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Bestelako Agiriak ---
Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

05/01/2016