Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Ibilgailu historikoen katalogazioa

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza


Xedea

Ibilgailu historikoen katalogazioa eta/edo baimena egitea

Nori Zuzendua

Historikotzat jo daitezkeen ibilgailuak, uztailaren 14ko 1247/1995 Errege Dekretuaren 1. artikuluan zehaztutako betekizunen arabera.

Araudia

Real Decreto 1247/1995, de 14 de julio, por el que se aprueba el reglamento de vehículos históricos


Harremanak norekin

Arabako lurralde ordezkaritza 
Tel.: 945 01 77 70

Gipuzkoako lurralde ordezkaritza 
Tel.: 943 02 25 00

Bizkaiko lurralde ordezkaritza 
Tel.: 94 403 14 00

Erantsi beharreko agiriak
  • Eskaera orokorra: Ibilgailuaren titularraren datuak adierazi beharko dira, baita eskatzailearen datuak ere, titularra eta eskatzailea pertsona bera ez badira. Titularraren helbidearen datuak bereziki garrantzitsuak dira, IAT azterketa titularra bizi den probintzian kokatutako estazio batean egin behar denez, helbidea ebazpenaren parte delako. EAEtik kanpo bizi diren titularren ibilgailu-espedienteak ez dira izapidetuko.


  • Ibilgailuaren dokumentazioa: Espainian aldez aurretik matrikulatutako ibilgailuetarako, ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren eta zirkulazio-baimenaren fotokopia aurkeztuko da, originalarekin batera, halakorik badago. Horrelakorik ezean, ibilgailua matrikulatua egon izanaren eta ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiria aurkeztuko da, Probintziako Trafiko Buruzagitzak emandakoa.

Europar Batasuneko herrialdeetatik datozen ibilgailuetarako, ibilgailuaren dokumentazio teknikoa ez ezik, ibilgailuaren titulartasunaren egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira.

EBtik kanpoko herrialdeetatik datozen ibilgailuetarako, jatorrizko herrialdean ibilgailuari eskatzen zaion dokumentazioa aurkeztu behar da, titularrak eskura badu, baita Aduanako Dokumentu Bateratua ere. Aldaketa egin zuten tailerraren ziurtagiria.

  • Ibilgailu historikoen fabrikatzailearen, klubaren edo entitatearen txostena. Gutxienez honako alderdi hauek bilduko ditu:
    • Ibilgailu historikoaren kalifikazioaren egokitasuna, ibilgailu historiko gisa katalogatua izateko 1247/1995 Errege Dekretuaren 1. artikuluan aipatutako baldintzetatik zein betetzen duen adieraziz.
    • Ibilgailuaren deskribapena (marka, modeloa, fabrikazio-urtea, bastidore-zenbakia eta abar) eta ibilgailuaren egiazkotasuna egiaztatzea
    • Ibilgailuaren zirkulazioari mugak ezarri beharra eta IATan egin beharreko proben salbuespenak eman beharra justifikatzeko proposamena, Azterketa Eskuliburuaren aplikazioa murrizteko.
    • Data, zigilua eta sinadura, sinatzailearen izen-abizenak eta kargua adierazita.
  • Laborategi ofizialaren txostena: 1247/1995 Errege Dekretuaren 4. artikuluan zehaztutakoa bete beharko du, eta, gutxienez, honako hauek bildu:

1. Ibilgailuaren deskribapena:

    • Marka Modeloa
    • Mota/aldagaia
    • Fabrikazioaren edo 1. matrikulazioaren data edo urtea

2. Zirkulazioaren mugak

Honako zirkulazio-muga hauetako bat ote dagoen eta horren arrazoiak adieraziko dira:

      • Abiadura
      • Argi- eta seinale-sistemak
      • Direkzioa
      • Esekidura
      • Balazta-sistema
      • Neurriak.
      • Plaza kopurua
      • Segurtasun-gerrikoak
      • Ispiluak
      • Beste batzuk.

Mugarik ez badago, eremu honetan “bat ere ez” adieraziko da.

3. IAT azterketaren salbuespenak eta baldintzak

IAT azterketan egindako probetarako proposatutako salbuespenak, Azterketa Eskuliburuaren aplikazioa murrizten dutenak, adierazi egingo dira, eta salbuespen horien arrazoien berri emango da.

Azterketa teknikorako maiztasuna proposatuko da. Hobe da Industria Ministerioaren gomendioari jarraitzea, 2003/11/11n Madrilen egindako 31. koordinazio-bileraren aktaren arabera:

    • 25 urtetik 35 urtera bitarteko ibilgailuei 2 urtean behin egingo zaie azterketa.
    • 36 urtetik 45 urtera bitarteko ibilgailuei 3 urtean behin egingo zaie azterketa.
    • 46 urtetik 55 urtera bitarteko ibilgailuei 4 urtean behin egingo zaie azterketa.
    • 55 urtetik gorako ibilgailuei 5 urtean behin egingo zaie azterketa.

Beste maiztasun bat ezarri nahi izanez gero, laborategiak behar bezala justifikatu beharko du bere irizpidea.

4. Txostenaren atal batean, ibilgailuaren ezaugarri tekniko nagusiak jaso behar dira, edo bestela, ibilgailu modeloaren ezaugarrien berri ematen duen katalogoaren edo agerkariaren kopia erantsiko da.

5. Laborategiaren azterketa: azterketaren data eta azterketa egin duen teknikariaren izena adieraziko dira.

6. Bastidore-zenbakia eta bastidorea ibilgailuan non jarri den adierazi behar dira txostenean. Ibilgailuak bastidore-zenbakia grabaturik ez badu, laborategiak identifikazio-zenbaki bat trokelatuko du, eta txostenean adieraziko du.

  • Ezaugarri teknikoei buruzko fitxa murriztua, 2140/1985 Errege Dekretuaren X. eta XI. eranskinen araberakoa, fabrikatzaileak, klubak edo laborategi ofizialak emandakoa, ibilgailuaren lau aldeetako koloretako argazkiekin batera.

Dagokion tasa

Ibilgailu historikoen matrikulaziorako ikuskapena: Autolikidazio

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako lurralde ordezkaritza
Samaniego, 2
01008-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770
Faxa: 945 017051

Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
Easo, 10
20006-Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 022500
Faxa: 943 022542

Bizkaiko lurralde ordezkaritza
Concha jenerala, 23
48010-Bilbao
Tel.: 94 4031400
Faxa: 94 4031445

Tramiteen deskripzioa

---


Egitura Atal Ebazlea

Zuzendaritza


Ebazteko epea

---

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

  • Eskaera
  • Ibilgailu historikoen fabrikatzailearen, klubaren edo entitatearen txosten-eredua
  • Ezaugarri teknikoei buruzko fitxa-eredu murriztua

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

07/01/2016