Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Metrologia-kontroleko erakundeak izendatzea

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak


Egitura atal kudeatzailea

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza


Xedea

Metrologia-kontroleko erakundeen eta jakinarazitako erakundeen jarduerarako baimena indarreko legeriaren arabera egiten dela kontrolatzea.

Nori Zuzendua

Egoitza soziala EAEn duten jakinarazitako erakundeak eta metrologia-kontroleko erakundeak.

Araudia
Harremanak norekin

Arabako lurralde ordezkaritza 
Tel.: 945 01 77 70

Gipuzkoako lurralde ordezkaritza 
Tel.: 943 02 25 00

Bizkaiko lurralde ordezkaritza 
Tel.: 94 403 14 00

Erantsi beharreko agiriak
  • Eskatutako baimenaren norainokoa jasotzen duen eskaera, onespenaren ebaluazio-moduluak, eta neurgailuak eta neurtzeko eremu posibleak adierazten dituena, hala badagokio.


  • Eratze-eskriturak, eskriturak Merkataritza Erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiria, eta, hala badagokio, entitatearen Estatutuak.


  • Azpikontrata daitezkeen jardueren zerrenda.


  • Entitatearen finantza-egoerarekin eta kaudimenarekin zerikusia duten agiriak: balantzeak, emaitza-kontuak, memoriak eta auditoria-txostenak, hala badagokio.


  • 889/2006 Errege Dekretuaren 19. artikuluan bildutako bateragarritasuneko, independentziako eta gardentasuneko betekizunak eta II. Eranskina betetzeko betekizunak betetzen direlako aitorpena.


  • Egiaztagiriak, entitateko langileek sinatuak, konfidentzialtasuneko, inpartzialtasuneko eta sekretu profesionala gordetzeko betebeharrak betetzeari buruzkoa, eskumeneko administrazio-agintariei dagokienez izan ezik.


  • Kontratatutako aseguru-polizaren kopia, izendatzeko eskaeran adierazitakoaren arabera.


  • Organigrama edo organigrama osatzen duten unitateen deskribapen argia, bakoitzari esleitutako langileak adierazita. Eskatzailea erakunde bateko kide baldin bada, erakundearen eta eskatzailearen arteko harremanen berri emango dute, eta erakundeko beste kideekiko interes-gatazkarik ez dagoela bermatzeko agiriak aurkeztuko dituzte.


  • Eskuragarri dauden lokalen, ekipamenduen eta baliabide teknikoen deskribapena.


  • Entitate eskatzailearen egiaztapenaren ziurtagiria, egiaztatze-entitate batek egina Alternatiba gisa, 1/2006 Arauaren 5. artikuluko (II. Kapitulua) 2. puntuan zehaztutako sistematikaren arabera lortu ahal izango da ziurtagiri hori .


  • Erakundeen nazioko eta Europako koordinazio-jardueretan parte hartzeko konpromisoa.


  • Merkatua zaintzeko agintariekiko lankidetza-konpromisoa


  • Informatua egotearen eta indarreko legerian ezarritako prozedura onartzearen aitorpena.


  • Onespena ebaluatzeko zerbitzuei dagokienez fabrikatzaile guztiek aukera berberak eduki ditzaten bermatzeko neurri egokiak hartzeko konpromisoa.


  • Langileen ordainsariak egingo dituzten kontrolen kopuruaren edo kontrol horien emaitzen mendean ez direla egongo adierazten duen zinpeko aitorpena.


  • Probak egiteko, ikuskatzeko eta erabakitzeko zereginak dituen langile bakoitzak gaitasun teknikoa egiaztatuko duen dokumentazioa aurkeztu beharko du: titulazioa eta jasotako prestakuntza espezifikoa, egiaztagiriak eta jasotako esperientzia profesionalaren ziurtagiriak barne.

Dagokion tasa

Ez da aplikatzekoa.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Arabako lurralde ordezkaritza
Samaniego, 2
01008-Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 017770
Fax: 945 017051

Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
Easo, 10
20006-Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 022500
Fax: 943 022542

Bizkaiko lurralde ordezkaritza
Concha jenerala, 23
48010-Bilbao
Tel.: 94 4031400
Fax: 94 4031445

Tramiteen deskripzioa

---


Egitura Atal Ebazlea

---


Ebazteko epea

---

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

---

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

06/02/2013