Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2016. Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (VCERTA) posta bidezko botoa (oporrak, ikasketak, negozioak eta abar direla-eta)

Posta bidezko botoa

Iraunkorki atzerrian bizi diren egoiliarrek posta bidezko botoa ematea (VCERA)

Nork eman dezake botoa atzerritik?

  • Hauteskunde orokorretan botoa eman dezakete, atzerritik, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako jaiotako herritarrek eta haien ondorengoek, baldin, espainiar nazionalitatea izanda eta adin nagusikoak izanda, iraunkorki atzerrian bizi badira eta pertsonalki modalitate horren bidez botoa ematea eskatu badute, boto hori erregutua baita.

Zer egin daiteke atzerritik botoa emateko?

Botoa eskatzea:
  • Botoa eskatzeko inprimaki ofiziala betetzea. Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari (HEBPO) zuzendutako inprimaki hori hainbat tokitan eskura daiteke:
    • Zeure hiriko kontsulatuan, 2016ko maiatzaren 3tik aurrera.
    • Barne Ministerioaren webgunean edo Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioarenean (www.maec.es), 2016ko maiatzaren 3tik aurrera.
    • HEBPOk zure atzerriko helbidera bidaltzen duenean, 2016ko maiatzaren 29a baino lehen.
Eskaera bidaltzea
  • Inprimaki hori betetakoan, harekin batera bidaliko da Nortasun Agiri Nazionalaren (NAN) edo Espainako pasaportearen fotokopia, edota, haien ezean, nazionalitatearen ziurtagiria, edo kontxuletxeko matrikula-erregistroko egoiliar inskripzioarena, bere herrialdean Espainiako kontsuletxeak emanak. Eskaera hori bidaliko zaio Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintzia Ordezkaritzari, faxez, papereko postaz edo Internetez (https://sede.ine.gob.es) 2016ko maiatzaren 3tik ekainaren 6ra bitartean, 2016-05-12ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da (Hautesle Erroldaren Bulegoaren 2015eko martxoaren 9ko ebazpena, atzerriko egoiliar diren hautesle absenteen botoa eskatzeko prozedura ezarri duena, BOE, 63. zenbakia, 2015-03-14).
Dokumentazioa igortzea
  • HEBPOan eskaera jasota, HEBPOk posta ziurtatuz bidaliko dizkizu, 2016ko ekainaren 9a baino lehen, 2016-05-19ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da (hautagaitzaren bat aurkaratu duten lurralde historikoetan, 2016ko ekainaren 15a baino lehen egingo da), Atzerriko Egoiliar Absenteen Hauteskunde Erroldan ageri den hiriko helbidera:
    • Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetarako bozketako boto-paperak eta bi gutun-azal.
    • CERA erroldan hauteslea inskribatuta dagoelako bi ziurtagiri, biak berdinak.
    • Eskumena duen Probintziako Hauteskunde-Batzordearen (PHB) helbidea duen gutun-azal bat.
    • Kontsuletxeko bulegoaren (KB) helbidea duen gutun-azal bat, botoa postaz kontsuletxera bidaltzeko.
    • Botoa postaz kontsuletxera bidaltzearen posta-gastuak itzultzeko inprimaki bat.
Botoa entregatzea
  • Atzerriko Egoiliar Absenteen Hauteskunde Erroldako (CERA) hautesleek bi bideren artean aukera dezakete:
    • Lehenengo bidea: Postaz. Hala eginez gero, ondorengo hauek sartu beharko ditu Probintziako Hauteskunde-Batzordeari zuzendutako gutun-azalean:
      • Bozketako gutun-azal itxia, hautatutako boto-paperarekin.
      • Espainiako agintariek emandako pasaportearen edo NANaren fotokopia, edo, horien ezean, nazionalitatearen ziurtagiria edo kontsuletxeko matrikula-erregistroan inskribatzearen ziurtagiria, egoitza duen herrialdeko Espainiako kontsuletxeak emanak, erroldan izan zuen lehen inskripzioaren ziurtagiria eta, hala nahi izanez gero, frankeo-gastuak itzultzeko inprimakia, beteta.

      Gutun-azal hori, erroldako bere inskripzioaren bigarren ziurtagiriarekin batera, hauteslea atxikita dagoen kontsuletxeko bulegoari edo misio diplomatikoko kontsuletxe-atalari zuzendutako beste gutun-azal batean sartu behar dira, eta posta ziurtatuz bidaliko da 2016ko ekainaren 22a baino lehen.

    • Bigarren bidea: Kontsuletxeko bulegoan gaitutako hautetsontzian botoa sartuz, 2016ko ekainaren 22tik eta 26ra bitartean (20:00ak arte), bi egun horiek barne (2016-06-08ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da). Hautesleak, inskribatuta dagoen kontsuletxeko bulegoan edo atalean edota horretarako gaitutako tokian PHBari zuzendutako gutun-azala hautetsontzian berak sartzeko, aurrez jaso duen CERAn inskribatzeko ziurtagirietakoren bat erakutsi eta entregatu beharko du. Gainera, bere nortasuna egiaztatu beharko du kontsuletxeko langileen aurrean, hau erakutsita:
      • pasaportea edo
      • NANa edo
      • nazionalitatearen edo kontsuletxeko matrikula-erregistroan inskribatzearen ziurtagiria.
Botoak Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministeriora helaraztea
  • Botoa hautetsontzian sartzeko epea bukatuta, kontsuletxeko langile funtzionarioek akta bat emango dute, Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministeriora igorri beharrekoa. Akta horretan zehaztuko da erroldan inskribatu izanaren zenbat egiaztagiri jaso diren, postaz zenbat gutun-azal jaso diren eta, halakorik izanez gero, gertatutako gorabeheren berri.
  • 2016ko ekainaren 25a eta 26a, postaz jasotako edo kontsuletxeko hautetsontzian sartutako boto guztiak, baliza diplomatikoz igorri beharko zaizkio Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioari, eta hark premiaz bidaliko dizkie Probintziako Hauteskunde-batzordeei, 2016ko ekainaren 29an boto-zenbaketa egin dadin.

Zein dira boto-mota horretako epe garrantzitsuenak?

  • Botoa eskatzea, 2016ko maiatzaren 3tik ekainaren 6ra, 2016-05-12ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da.
  • Hautesleari botoa eman dezan dokumentazioa igortzea, 2016ko maiatzaren 31tik ekainaren 8ra, 2016-05-19ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da.
  • Botoa bidaltzeko bi aukera:
    • Bizi den herrialdean Espainiak duen kontsuletxera postaz bidaltzea, 2016ko ekainaren 1etik 21ra.
    • Pertsonalki botoa ematea, aurrez, bere etxetik hurbilen duen kontsuletxeko bulegoan, 2016ko ekainaren 22tik 26ra (20:00ak arte).

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: