Segurtasun Saila

Konpartitu

2016-Hauteskunde Orokorrak. Inkesta El Español 2016ko apirilak 23

El Español

2016ko apirilak 23

Egilea: Netquest

2016ko hauteskunde orokorrak
Hautagaitzak Diputatuen Kongresurako h. Zenbatespena, 2016 Diputatuen Kongresurako hauteskundeak, 2015
% %
PP 27,3 28,7
PSOE 20,2 22
Podemos + Konfluentziak 18,7 20,7
Ciudadanos 17 13,9
UP-IU 5,8 3,67
Beste batzuk 11,0 11,0

FITXA TEKNIKOA:

  • Landa-lana: On line bidezko elkarrizketak, atzipen aktiboko (gonbidapenaren bidez bakarrik) talde bati, ISO 026362 arauak ziurtatua.  Netquest enpresak landa-lana egin du.
  • Laginaren tamaina: 1.000 on line bidezko elkarrizketa ausaz hautatuta. Sexuaren, adinaren, probintziaren, habitataren tamainaren, ikasketa-mailaren eta lan-jardueraren araberako kuotak aplikatu dira.
  • Ponderazioa: Datu gordinak ponderatu dira aldagai soziodemografiko hauen arabera kalibratzeko: sexua, adina, habitata, ikasketak, lan-egoera eta sexu eta adinaren arteko gurutzaketa. Kalibratzea da raking-algoritmo bat aplikatzea, behaketa bakoitza (1000 elkarrizketatuetako bakoitza) ponderatzen duena, laginean aldagai horiek dauzkaten bazter-banaketak erreferentzia-balio batzuei egokitzeko. Erreferentzia-balioak Biztanleria Aktiboari buruzko Inkestatik eta hautesle-erroldatik (EIN) atera ditugu. Laginaren barruan botoa nori eman zion galderaren emaitza 2015eko abenduaren 20ko hauteskundeetako emaitzetara egokitzeko ere datuak modu berean ponderatu ditugu..
  • Boto-estimazioa: Boto-estimazioak egiteko eredu desberdinak erabili ditugu. Eredu guztiek aldagai soziodemografikoen arabera ponderatutako datuak erabiltzen dituzte eta botoa nori eman zitzaion galderaren emaitza doitzeko, estimazio-eredu batzuek elkarrizketatu bakoitzak adierazten duen bozkatzeko probabilitatea ere kontuan hartzen dute. Estimazio-eredu bakoitzari buruzko zehaztasunak artikuluan irakur daitezke.
  • Eremua: Nazionala.
  • Unibertsoa: 18 urte eta gehiagoko espainiarrak.
  • Laginaren errorea: %95,5eko konfiantza-mailarako, laginaren errore-marjina ±3,1 puntu da.
  • Landa-lanaren egutegia: 2016ko apirilaren 18tik 22ra bitartean.

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: