Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Gizonei, berdintasunari eta maskulinitateei buruzko prestakuntza on-line ikastaroa

Emakunde

Gizonei, berdintasunari eta maskulinitateei buruzko prestakuntza on-line ikastaroa

Berdintasunari buruz hausnarketa egitea proposatzen dizugu: gizonen eta emakumeen nortasunak nola eraikitzen diren, genero-rol eta -estereotipoek zer eragin duten gure sozializazioan, eta beraz, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak nola sortzen diren.

Eredu maskulino tradizionalak berrikusi, eta berriak aztertuko ditugu, nortasun maskulinoak eraikitzean indarkeria legitimatzeak zer eragin duen hausnartzeko. Gogoetarako gai izango dira, halaber, norbere buruaren eta gainerako pertsonen zainketak gizonen bizitzan duen zeregina eta etxeko lanetan dugun inplikazioa -sozializazio sexistak gizonei ere sortzen dizkien genero-arazoak argitzen ere saiatuko gara- eta gizonen eta emakumeen arteko harreman desorekatuak eraikitzean maitasun erromantikoak duen zeregina.

Modalitatea: On-line

Informazio gehiago

http://www.ub.edu

Azken eguneratzea: 2013/12/16