Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

OHIKO GALDERAK

1. BLOKEA. DATU OROKORRAK


1.1.- Deialdiak zer epe ditu?

1.2.- Jarduerak noiz egin behar dira?

1.3.- Zer erakunde mota laguntzen da diruz?

1.4.- Sindikatuek Agindu honetako diru-laguntzak eskatu ditzakete?

1.5.- Federazioren bateko erakunde batek banaka aurkez al dezake dagokion eremu geografikorako espezifikoa den proiektu bat?

1.6.- Hainbat erakundek proiektu berean modu koordinatu baina independentean badihardute, nola aurkez daiteke eskabidea?

1.7.- Nola aurkeztu behar da eskaera?

1.8.- Izapidetze telematikoa aukeratuz gero, zer ziutagirik balio du?

1.9.- Nola lor dezakegu informazio gehiago eskaera telematikoki izapidetzeko beharrezkoak diren ziuirtagiri digitalei buruz?

1.10.- Zer dokumentazio erantsi behar da eskaerarekin batera? 

1.11.- Nola aurkeztu behar da eskatutako dokumentazioa?

1.12.- Noiz ebatziko da deialdia?

1.13.- Eskaera betetzeko prozesuan zalantza gehiago izanez gero, nola argi ditzaket?

1.14.- Zer gertatzen da jarduera aurkeztean akatsen bat egin badut edo derrigorrezko dokumentazioa ez badut igorri?

1.15.- Nire erakundeak hedapen-elementuak dituen proiektu baterako diru-laguntza eskatuko du, eta eskabidean Eusko Jaurlaritzaren logotipoak txertatu nahi nituzke.Nola lor ditzaket?

1.16.- Nola egingo dira ordainketak?

1.17.- Diru-laguntzak zein beste laguntzekin dira bateragarriak?


2. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAREN IRIZPIDEAK ETA EREMUAK


2.1.- Diru-laguntzen zer linea daude?

2.2.- Droga-mendetasunaren gaian esku-hartzen duten jardueral diruz-lagundu ahal izango dira?

2.3.- Nire erakundeak aurkeztuko duen proiektua bi linea desberdinetan sar daitekeela iruditzen zait. Zer egingo dut?

2.4.- Zer gertatzen da aurkeztutako jardueraren xedea ez badator bat diru-laguntza linearekin?

2.5.- Gizarte- eta lan-arloko, gizarte- eta hezkuntza-arloko edota gizarte- eta osasun-arloko proiektuak aurkez al daitezke?

2.6.- Eskaerak nola balioetsiko dira?

2.7.- Zeintzuk dira ebaluatzeko irizpideak?

2.8.- Lurraldez gaindikoa izatea zergatik hartzen da puntuazio-irizpidetzat?

2.9.- Berritzaile izatea zergatik hartzen da puntuazio-irizpidetzat?

2.10.- Lurraldeaz haratagokoa izatea aipatzen denean, proiektuak izan behar al du ezaugarri hori edo nahikoa da erakundeak Lurralde Historiko batean baino gehiagotan jardutea?

2.11.- Zer irizpide hartzen dira kontuan proiektu baten kalitate teknikoa zehazteko? 

2.12.- 1. linearako programa bat aurkeztu nahi badugu —esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin— ezinbesteko baldintza al da egiaztatzea programa udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuen lankidetzarekin egin dela? 

2.13.- Gizarte Zerbitzuen Katalogoan sartutako jarduerekiko ekintza osagarriek jaso al dezakete diru-laguntza?


3. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAK JASO DEZAKETEN GASTUA


3.1.- Jardueren ondorioz zuzenean sortutako gastuez gain, eskatu al dezaket diru-laguntza erakundearen zeharkako gastuetarako, proiektuarekin loturik badaude?

3.2.- Finantza-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

3.3.- Inbertsio-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

3.4.- Eska al daiteke diru-laguntza aldez aurreko zorrak ordaintzeko?

3.5.- Proiektu baten partidaren batek mugaketarik ba al du?

3.6.- Ekonomikoki kuantifikatu al daiteke boluntarioen balioa?

3.7.- Ba al dago gehieneko zenbatekorik eskaera bakoitzerako?


4. BLOKEA. JUSTIFIKAZIOAK


4.1.- Zenbateko epea dago eta zer dokumentazio behar da justifikazioak aurkezteko?

4.2.- Justifikatzean, erakundeak proiektuaren aurrekontu osoa edo emandakoa bakarrik justifikatu behar du?

4.3.- Zer gertatzen da eskatutako funtsen zati bat ematen badidate eta proiektua eskabidean jasotakoaren arabera garatzeko behar adina baliabide ez badut?

4.4.- Zer dokumentu behar dira gastua justifikatzeko?

4.5.- Zer da justifikazio-kontua?

4.6.- Diruz lagundutako jarduera zenbat denboraz egiaztatu ahal izango da?

4.7.- Zer hartzen da Jarduerarekin lotuta dagoen dokumentazio publikotzat?

 

1. BLOKEA. DATU OROKORRAK


1.1.- Deialdiak zer epe ditu?

Deialdia egiten duen Agindua 2011ko azaroaren 14an argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Atalean. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2011ko azaroaren 9ko Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna abenduaren 14a da, asteazkena.

1.2.- Jarduerak noiz egin behar dira?

Jarduerak burutzeko eremu naturala 2012. urtea da, hau da, 2012ko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra arte burutu daitezke.

1.3.- Zer erakunde mota laguntzen da diruz?

Eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan ondoko baldintzak betetzen dituzten erakunde pribatuak:

a) Legalki eratuta eta behar bezala erregistratuta egotea dagozkien administrazio-erregistro edo -erroldetan, gutxienez diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenago.

b) Irabazi-asmorik ez izatea (forma juridikoa elkartearena, fundazioaren, gizarte-ekimeneko kooperatibarena edo irabazi-asmorik gabeko beste edozein bada ere) eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.

c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea.

1.4.- Sindikatuek Agindu honetako diru-laguntzak eskatu ditzakete?

Bai. Abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuak arautzen dituen diru-laguntzak lortu ditzakete sindikatuek, betiere Dekretuaren 5. artikuluan zehazten diren baldintza orokorrak betetzen baldin badituzte (aurreko galdera ikusi).

1.5.- Federazioren bateko erakunde batek banaka aurkez al dezake dagokion eremu geografikorako espezifikoa den proiektu bat?

Bai. Lurraldeaz haratagokoa izatea edo jarduera federazio edo sare batek gauzatzea puntuazio-irizpideak baino ez dira, eta beraz, ez da ezinbestean bete beharrekoa; hala ere, adierazitako kasuan ezin izango litzateke irizpide horiek betetzen dituzten proiektuetarako gordetako puntuazioan sartu.

1.6.- Hainbat erakundek proiektu berean modu koordinatu baina independentean badihardute, nola aurkez daiteke eskabidea?

Horrelako kasuetan, hainbat proiektu independente aurkezteko aukera izango dute (erakunde bakoitzeko, proiektu bana), baina proiektua garatzean argi eta garbi adierazi beharko dute zein alderdi garatzen ari diren modu koordinatuan (besteak beste, honako hauek izan daitezke: baterako helburuak, baterako jardun-eremuak, koordinazio eraginkorreko sistemak, lanen banaketa, eskuordetutako solaskidetzak, sortutako sinergiak, eta abar), eta bereziki, I-A. Eranskinaren 2.13 idatz-zati espezifikoan.

Nolanahi ere, justifikazio ekonomikoko dokumentu guztiak laguntza eman zaion erakundeak berak edota erakunde horren izenean bidali beharko dituela nabarmendu behar da.

1.7.- Nola aurkeztu behar da eskaera?

Eskaerak aurrez-aurre edo telematikoki aurkeztu ahal izango dira.

TELEMATIKOKI:

Eskaera aplikazio baten bidez egingo da, ondoko helbidean dago erabilgarri: www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/es, Dirulaguntzak/Gizarte Esku-hartzea/ Esku-hartzerako dirulaguntzak/ Eskaera eta Dokumentazioa Ekartzea atalean.

Betekizunak egiaztatzeko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko modua “Eskaera telematikoa egiteko jarraibideetan” zehazten da.

AURREZ-AURREKO ESKAERETARAKO:

Eskaera-orria euskarri informatikoan —ahal dela CDan— aurkeztu behar da. eskatutako dokumentazioarekin batera. Aurkeztu behar den instantzia normalizatua ondoko helbidean dago eskuragai http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/ Dirulaguntzak/Gizarte Esku-hartzea ataletan.

Betekizunak egiaztatzeko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko modua “Eskaera aurrez-aurre egiteko jarraibideetan” zehazten da.

Aurkezten den laguntza-ildoa kudeatzen duen Zuzendaritzara zuzendu behar zaio eta helbide honetara bidali:

Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián, 1.
01010. Vitoria-Gasteiz.

Eskaerak aurrez-aurre erregistratzeko hainbat modu daude; hona hemen:

Eusko Jaurlaritzaren erregistroetara joanda: Gasteizko egoitzara (Donostia-San Sebastián, 1 – Samaniego, 2 – Ramiro de Maeztu, 10), Bilboko egoitzara (Kale Nagusia, 85) eta Donostiako egoitzara (Andia, 13).

1.8.- Izapidetze telematikoa aukeratuz gero, zer ziutagirik balio du?

Izapidetze telematikorako ondoko bi ziurtagirietako bat erabil daiteke:

  • Erakundearen ziurtagiri digitala.
  • Eskaera edo kudeaketarako erakundearen lege ordezkaritza duen pertsonaren herritarraren ziurtagiri digitala.

1.9.- Nola lor dezakegu informazio gehiago eskaera telematikoki izapidetzeko beharrezkoak diren ziurtagiri digitalei buruz? 

Izenperen web orrian: http://www.izenpe.com. Izenpe Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako ziurtapen erakundea da. Ziurtapen-zerbitzuetako egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: Internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura “ordezkatu” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa.

1.10.- Zer dokumentazio erantsi behar da eskaerarekin batera? 

1.- Eskaera aurrez-aurre egiten bada: Eskaera-orria paperean; I-A eranskina eta I-B Eranskina euskarri informatikoan (adibidez CDa). Dagozkien puntu guztiak behar bezala beteta, bertan adierazitako azalpenen arabera. 

2.- Erakundearen gastuen eta diru-sarreren balantzea 2010ean.

3.- Erakundeak Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiri eguneratua. 

4.- Legezko ordezkaritzaren egiaztapena, soil-soilik eskaeraren sinatzailea, eskaera presentziala edo telematikoa dela, ordezkaritza hori duen pertsona bat denean, betiere erakundearen estatutuen arabera. Egiaztapen hori eskuragarri dagoen ereduaren arabera, euskadi.net-en (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu, Laguntzak eta diru-laguntzak/ Esku-hartze soziala atalean). 

5.- Bakarrik lehen aldiz aurkezten diren edo beren banku-datuetan aldaketan dituzten erakundeak: “Datuen Alta/ Hirugarren Interesduna”ri buruzko fitxa, erakundearen identifikazio-txartelarekin batera eta euskadi.net webgunean argitaraturiko argibideei jarraiki. 

1.11.- Nola aurkeztu behar da eskatutako dokumentazioa?

Betekizunak egiaztatu eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko modua, hemen zehazten da:

  • “Eskaera telematikorako jarraibideak”
  • “Aurrez-aurreko eskaerarako jarraibideak”

1.12.- Noiz ebatziko da deialdia?

Gizarte Gaietarako Sailburuordetzak konpromisoa hartu du diru-laguntzak ahalik eta azkarren bideratzeko; hori horrela eginez gero, deialdia lehenbailehen ebatziko da eta erakundeek zentzuzko epean jasoko dute lehen ordainketa.

649/2009 Dekretuari jarraiki, deialdia ebazteko epea 4 hilabetekoa izango da Deialdiaren Aginduak argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

1.13.- Eskaera betetzeko prozesuan zalantza gehiago izanez gero, nola argi ditzaket?

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak hainbat bide prestatu ditu eskaerak aurkezteko prozesuan zalantzak argitzeko:

  • Posta elektronikoaren bidez; zalantzak helbide honetara bidali behar dira: gizarte-zerbitzuak@ej-gv.es
  • 012 telefonoaren bidez, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara.

Gainera, Gasteizen, Bilbon eta Donostian hiru saio presentzial antolatuko dira, informazioa eman eta zalantzak argitzeko. Hona hemen egunak eta ordutegiak:

  • Donostian, azaroaren 22an, 18:00etan, Koldo Mitxelena Kulturunean (Urdaneta, 9).
  • Bilbon, azaroaren 28an, 18:00etan, Deustuko Udaltegia (Lehendakari Agirre, 42).
  • Gasteizen, azaroaren 30ean, 18:00etan, Villasuso Jauregian (Aihotz Pzala z/g).

1.14.- Zer gertatzen da jarduera aurkeztean akatsen bat egin badut edo derrigorrezko dokumentazioa ez badut igorri?

Horrelako kasuetan, proiektua berrikusi ondoren, zuzentze-aldia abian jarriko da, eta horren bitartez, erakundeak gutun ziurtatu bat jasoko du; gutun ziurtatu horretan jakinaraziko zaio zer informazio edo dokumentu zuzendu behar dituen, eta 10 egun baliodun izango ditu zuzenketa horiek egiteko.

1.15.- Nire erakundeak hedapen-elementuak dituen proiektu baterako diru-laguntza eskatuko du, eta eskabidean Eusko Jaurlaritzaren logotipoak txertatu nahi nituzke.Nola lor ditzaket?

Logotipo ofizialak Eusko Jaurlaritzak lagundutako proiektuetarako ematen dira. Beraz, posta elektroniko bidez lor daitezke gizarte-zerbitzuak@ej-gv.es laguntza ematearen ebazpena jakinarazten denetik aurrera, zenbatekoa zehaztuz eta zein jardueratarako nahi den adieraziz. 

1.16.- Nola egingo dira ordainketak?

649/2009 Dekretuaren 14.4 artikuluak jasotzen duenez, Jardueraren guztizko aurrekontuaren % 80rai­noko finantzaketa eman dezake Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizar­te Gaietako Sailak.  Ordainketa zatika egingo da, bigarren ordainketa diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan.

1.17.- Diru-laguntzak zein beste laguntzekin dira bateragarriak?

Dekretu honetan arauturiko diru-laguntzen ematea bateragarria izango da jarduera bera finantzatzeko bideratzen diren administrazio berak edo beste administrazio edo eite publiko edo pribatu batzuek emandako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrerak edo baliabideak lortzearekin. Diru-laguntzen zenbatekoak ezin du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, beste administrazio edo eite publiko edo pribatuek emandako diru-laguntzekin edo laguntzekin batera bada ere.

Lorturiko laguntza eta diru-laguntza guztien baturaren guztizko zenbatekoa jarduerarako guztizko aurrekontua baino handiagoa bada, eman beharreko diru-laguntzari aurrekontua gainditzen duen soberakina kenduko zaio.


2. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAREN IRIZPIDEAK ETA EREMUAK


2.1.- Diru-laguntzen zer linea daude?

Agindu honen bidez hiru dirulaguntza-ildo deitzen dira:

Esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin: Pertsona, familia eta talde eta komunitateak zaintzeko gizarte esku-hartzearen arloko jarduerak, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerak, eta batez ere esperimentazioa dakarten jarduerak, eta, be­tiere, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun pu­bliko gisa halakotzat parte ez hartzea prestazioa eta zerbitzuen katalogo estandarizatu eta bermatuetan. Ez dago baztertuta zenbait urtez jarraian jarduera batek subentzio-finantzaketa jaso ahal izatea, hori urteko deialdien esparruan egiten den edo ez alde batera utzita, jarduera horren heltze-eta zabaltze-prozesuak hori eskatzen badu subentzio-esparrutik kanpoko iris­garritasuna lortu bitartean.

Esku-hartze sozialean ekintza boluntrioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak: Ekintza boluntarioaren hazkundera, parte-hartze asoziatiboaren garapenera eta, bereziki, autonomia-erkidegoko gizarte esku-hartzearen arloko erakunde, sare edo federazioen erai­kuntzara eta hobekuntzara bideraturiko jarduerak.

Esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak: Gizarte esku-hartzerako baliagarria den jakintza produzitu eta eskuratzeko jarduerak, hala nola prestakuntza-programak, ikerketako eta argitalpenak lantzeko eta zabaltzeko proiektuak, dokumentazioare­kin loturiko jarduerak edo alor teknikoko gertakariak, hala nola ikastaroak eta mintegiak. Ildo honetan kanpoan geratuko dira honako helburu hauek dituzten jarduerak:

  • Jardueraren hartzaileen autonomia pertsonala eta komunitate-integrazioa hobetzea, horretarako, besteak beste, honako hauek garatuz: prestakuntza-ekintzak, autolaguntzarako saioak, jardueraren zuzeneko onuradunentzako baliabideen giden edizioa edo hedapena, eta ez esku-hartze sozialaren sektoreko profesionalentzako edo boluntarioentzako baliabideena. Jarduera horiek Agindu honen II. Kapituluan bildutako diru-laguntza linean jasotzen dira (esku-hartze soziala pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin).
  • Erakunde eskatzailea hobetzea, soilik edo nagusiki erakunde eskatzaileari zuzendutako jardueren bitartez, hala nola bere langileen edo boluntarioen prestakuntzaren bitartez, edo erakundeen kudeaketari eta ildo estrategikoei buruzko hausnarketa-prozesuen bitartez. Jarduera horiek Agindu honen III. Kapituluan bildutako diru-laguntza linean jasotzen dira (ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzea esku-hartze sozialean).

2.2.- Droga-mendetasunaren gaian esku-hartzen duten jardueral diruz-lagundu ahal izango dira?

Droga-mendetasunaren gaia gaineratzeak eta Zuzendaritza eskuduna Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitzeak berariazko eremu horretako subentzio-politika guztia Saile honetara aldatzen du.

2.3.- Nire erakundeak aurkeztuko duen proiektua bi linea desberdinetan sar daitekeela iruditzen zait. Zer egingo dut?

Hiru lineek jardun-eremu bereiziak dituzte. Beharbada, zenbait proiektu hasiera batean linea batean baino gehiagotan sar daitezkeela dirudi, baina proiektuaren azken helburua aztertu behar da, eta azken helburu horrek zehaztuko du zein lineatan sartu behar den proiektua. 

Erakunde bateko boluntarioak indartzera bideratutako proiektu bat, adibidez, haren gauzatze-bidea jardunaldiak edota tailerrak badira ere, “Gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak” deritzon linean sartuko da, eta ez “Gizarte esku-hartzerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak” deritzonean, azken hori bitartekoa baita, baina ez helburua.

2.4.- Zer gertatzen da aurkeztutako jardueraren xedea eta dirulaguntza-linearena ez badatoz bat?

Eskaera aurkeztu zaion laguntzen linearen Zuzendaritza Kudeatzailearen iritziz laguntza horren xedea ez badator bat linea horrekin, baina eskaeraren xedea laguntzen beste linea bati egokitzen dela baderitzo Batzordeak, eskaera xede duen horretara gehien egokitzen den laguntzen linean sartzea erabaki ahal izango du.

Lekualdaketaren berri emango zaio erakunde eskatzaileari, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, egokitzat hartzen dituen alegazioak egiteko aukera izan dezan. Epe hori igaro bada, eta erakunde eskatzaileak aurka egin ez badu, linearen lekualdaketa onartutzat hartuko da.

2.5.- Gizarte- eta lan-arloko, gizarte- eta hezkuntza-arloko edota gizarte- eta osasun-arloko proiektuak aurkez al daitezke?

Diru-laguntzen deialdi horrek proiektu misto, koordinatu edota integratuen finantzaketa ere barnean hartzen du, esate baterako, gizarte- eta hezkuntza-arlokoak, gizarte- eta osasun-arlokoak edota gizarte- eta etxebizitza-arlokoak.

Aitzitik, proiektuaren gizarte-alorreko esku-hartzearen osagaia behar bezala zehaztu behar da, soilik beste sektore-eremuren baten barruan –adibidez, osasun-eremuan, lan-eremuan edota hezkuntza-eremuan– dauden proiektuak ez baitira finantzatuko.

2.6.- Eskaerak nola balioetsiko dira?

Eskaerak balioetsi eta ebazteko prozedura norgehiagoka-araubidearen araberakoa izango da, betiere honako irizpide hauen arabera:

  • Balorazio Batzordeak jarduera bakoitzerako finkatuko du Deialdia Aginduak ezartzen dituen balioespen-irizpideen arabera lorturiko puntuazioa.
  • 100 puntuetatik 50 lortzen dituzten jarduerak ukatu egingo dira.
  • Balorazio Batzordeak jarduera bakoitzerako gehieneko zenbateko subentzionagarria ezarriko du; jardueraren aurrekontuaren, eskaturiko zenbatekoaren eta gastu subentzionagarri eta ez subentzionagarrien arabera.
  • Diru-laguntza linea bakoitzerako aurreikusiriko aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada gutxieneko puntuazioa berdintzen edo gainditzen duten jarduera guztietarako, aurrekontu-kreditua agortu arte balorazio handiena lortu duten jarduerek soilik jasoko dute diru-laguntza, lorturiko puntuazioaren proportzioan (adibidez, 90 puntu dituen jarduera batek gehieneko zenbateko subentzionagarriaren %90 jasoko du, 80 puntuko bat %80, eta abar).

2.7.- Zeintzuk dira ebaluatzeko irizpideak?

2011ko azaroaren 9ko Aginduan zehaztu dira balioetsiko diren irizpideak, puntuazio eta guzti. Hala nola:

  • 11. artikuluan, pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jarduerak balioesteko irizpideak arautzen dira.
  • 16. artikuluan, esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jarduerak balioesteko irizpideak arautzen dira.
  • 21. artikuluan, esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jarduerak balioesteko irizpideak arautzen dira.

2.8.- Lurraldez gaindikoa izatea zergatik hartzen da puntuazio-irizpidetzat?

Eusko Jaurlaritzaren arreta-eskala Euskal Autonomia Erkidegoa da, eta, beraz, Jaurlaritzaren diru-laguntzak Autonomia Erkidego osorako jardueretara bideratu behar dira, pixkanaka-pixkanaka. Tokiko, eskualdeko edo lurraldeko eremuko jardueren kasuan, dagokion tokiko, eskualdeko edo lurraldeko erakundea hartu behar da erreferentziatzat.

Ondokoa balioetsiko da: lurralde historiko ezberdinetako pertsonek jardueretan benetan parte hartzeko aukera edota erkidegoaren esparruan lankidetza-jarduerak egitea beharrak, jardunbide egokiak edo proiektuaren xede den gaian egoki diren beste alderdiak identifikatzeko.

2.9.- Berritzaile izatea zergatik hartzen da puntuazio-irizpidetzat?

Diru-laguntzen bidez jarduera berriak abiarazi behar dira; diru-laguntzak ez dira izango programei eusteko elementua. Hori horrela izanik, ekimen berriak sustatzea bultzatu nahi da.

Denboran iraupen luzea duten programak baldin badira, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeari jarraiki, finantziazio publikoaren formula hitzarmena edo ituna izan daiteke, diru-laguntza izan beharrean.

2.10.- Lurraldeaz haratagokoa izatea aipatzen denean, proiektuak izan behar al du ezaugarri hori edo nahikoa da erakundeak Lurralde Historiko batean baino gehiagotan jardutea?

Proiektuak izan behar du lurraldeaz haratagokoa, diru-laguntzak proiektuetarako baitira.

2.11.- Zer irizpide hartzen dira kontuan proiektu baten kalitate teknikoa zehazteko? 

Balioespen Batzordeak lehen bileran ezarriko du deialdirako Aginduaren 11., 16. eta 21. artikuluetan jasotako balioespen-irizpideen eragingarritasuna (esate baterako, proposamenaren diseinuaren kalitate teknikoarena) eta horretan oinarrituz, puntuazio bat emango die aurkeztutako jarduerei. 

Edonola ere, gizarte-alorreko esku-hartze jarduera baten diseinuaren kalitate teknikoari dagokionez, erakundeei gida gisa balio dakizkiekeen irizpide orokor batzuk badaude, hala nola, esku-hartzearen xede izango den egoeraren azterketan oinarritutako helburu zehatz eta koherenteak adieraztea, ekintzak helburuetara egokituta egotea, eta koherenteak eta adierazleen bitartez neur daitezkeenak izatea, ebaluazio-fasea argi eta garbi zehaztea, adierazleak eta beharrezko egiaztapen-iturriak zehaztuz, jardueraren bideragarritasun ekonomikoa eta soziala, eta abar.

Inork ez du Erakundeak berak baino hobeki ezagutzen aurkeztutako proiektua, eta beraz, erakundeak bakarrik zehatz ditzake proiektuaren indarguneak; horrela, erakundearen erantzukizuna izango da indargune horiek proiektuan aurkeztea, modu argi eta koherentean eta deialdira egokituz, ebaluazio-batzordeak behar bezala balioets ditzan.

2.12.- 1. linearako programa bat aurkeztu nahi badugu —esku-hartze sozialeko jarduerak pertsona, familia, talde eta komunitateekin— ezinbesteko baldintza al da egiaztatzea programa udaleko oinarrizko gizarte-zerbitzuen lankidetzarekin egin dela? 

Ez da ezinbesteko baldintza, baina aginduaren 11 h. artikuluan adierazten denez, gizarte-zerbitzuekiko lankidetza egiaztatzen bada, programaren balorazio positiboa egingo da puntuak esleitzerakoan, ondoko balorazio-irizpideari jarraituz:

- Jardueraren eta prestazioen, zerbitzuen, jardunen eta hasitako politika publikoen artean ezarritako koordinazioa eta aurreikusitako sinergia.

2.13.- Gizarte Zerbitzuen Katalogoan sartutako jarduerekiko ekintza osagarriek jaso al dezakete diru-laguntza?

Bai. Gizarte Zerbitzuen Katalogoan sartutako proiektuekiko jarduera osagarriak diruz lagunduko dira, betiere 649/2009 Dekretuan xedatutako diruz laguntzeko irizpide orokorrak betez gero.

Esate baterako, “Programa esperimentala eguneko zentro batean” izeneko programak bai jasoko luke diru-laguntza, zeren, Eguneko Zentroa Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan bilduta dagoen arren, Programa Esperimentala ekimen berritzailea baita, diru-laguntzaren bidez bultza daitekeena, programa abiarazteko.

 
3. BLOKEA. DIRU-LAGUNTZAK JASO DEZAKETEN GASTUAK


3.1.- Jardueren ondorioz zuzenean sortutako gastuez gain, eskatu al dezaket diru-laguntza erakundearen zeharkako gastuetarako, proiektuarekin loturik badaude?

Bai. Diruz lagundutako jarduerari  emandako laguntzaren ehuneko bat egotzi ahal izango zaio zeharkako kostu gisa. Honako hauek hartzen dira zeharkako kostutzat: erakundearen egiturazko gastuak, azpiegitura fisikoei buruzkoak barne, baina gastu horiek jarduera jakin bati zuzenean egotzi ezin zaizkion arren, nahitaezkoak dira diruz lagundutako jarduera egin ahal izateko.

Honako hauek dira zeharkako kostu gisa atxiki daitezkeen ehunekoak: 

  • “Pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak” linean, emandako laguntzaren % 10.
  • “Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak” linean, emandako laguntzaren % 15.
  • “Esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jardueretarako diru-laguntzak” linean, emandako laguntzaren % 10.

3.2.- Finantza-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

649/2009 Dekretuaren 10.2 artikuluaren arabera, ezin izango dute diru-laguntzarik jaso finantza-gastuek, inbertsio-gastuek, berandutza-errekarguek edo zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatiko zehapenek.

3.3.- Inbertsio-gastuak finantzatzeko diru-laguntzarik eska al daiteke?

Ez. 649/2009 Dekretuaren 10.2 artikuluaren arabera, ezin izango dute diru-laguntzarik jaso finantza-gastuek, inbertsio-gastuek, berandutza-errekarguek edo zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatiko zehapenek.

Inbertsio-gastutzat hartzen da ibilgetu-ondasunak erostea, hots, urtebetetik gorako bizitza teknikoa duten ondasunak (ordenagailuak, inprimagailuak, argazki-makinak, liburuak, eta abar).

3.4.- Eska al daiteke diru-laguntza aldez aurreko zorrak ordaintzeko?

Ez. 649/2009 Dekretuaren 10.2 artikuluaren arabera, ezin izango dute diru-laguntzarik jaso finantza-gastuek, lizentziek, inbertsio-gastuek, berandutza-errekarguek edo zergak edo Gizarte Segurantza ez ordaintzeagatiko zehapenek.

3.5.- Proiektu baten partidaren batek mugaketarik ba al du?

Bai, jardueraren garapenean sortutako bidaia- eta dieta-gastuetako partidak mugaketa bat du. Emandako dirulaguntzaren portzentai bat ebideratu ahal izango da gastu hauen finantzaketarako:

  • “Pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak” linean, emandako laguntzaren % 5.
  • “Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak” linean, emandako laguntzaren % 10.
  • “Esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jardueretarako diru-laguntzak” linean, emandako laguntzaren % 5.

3.6.- Ekonomikoki kuantifikatu al daiteke boluntarioen balioa?

Ez. Esan gabe doa proiektu bati loturiko gizarte-erakunde bateko boluntarioek plus bat ematen diotela gizarteari, modu altruistan, trukean ezer jaso gabe lan egiten dutelako, eta boluntariorik gabe, lan horiek kostua izango lukete dirutan. Hala eta guztiz ere, gizarte-erakundeak ez du jasoko diru-laguntzarik lan horrek —soldatapekoa izanez gero— izango lukeen kostu ekonomikoaren ordainetan.

Aldiz, proiektuan parte hartzen duten boluntarioen asegurua BAI har daiteke diruz lagun daitekeen gastutzat, betiere 2011ko azaroaren 9ko Aginduaren 7.5.e artikuluan erabakitako baldintzak betez. Era berean, boluntarioek jardunean eragiten dituzten gastuak proiektuari atxiki dakizkioke, diru-laguntza jaso duten proiektuen kasuan.

Horretaz gain, boluntarioak izatea modu positiboan balioetsiko da puntuazioan.

3.7.- Ba al dago gehieneko zenbatekorik eskaera bakoitzerako?

Bai. Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango du ondoko kopurua gainditu:

  • “Pertsona, familia, talde eta komunitateekiko esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak” lineari esleitutako eskaera baten kasuan, gehienez ere 210.000 € izango dira.
  • “Esku-hartze sozialean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako diru-laguntzak” lineari esleitutako eskaera baten kasuan, gehienez ere 35.000 € izango dira.
  • “Esku-hartze sozialerako jakintzaren kudeaketa-jardueretarako diru-laguntzak” lineari esleitutako eskaera baten kasuan, gehienez ere 22.200 € izango dira.

 
4. BLOKEA. JUSTIFIKAZIOAK


4.1.- Zenbateko epea dago eta zer dokumentazio behar da justifikazioak aurkezteko?

2011ko azaroaren 9ko Aginduaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute diruz lagun daitekeen jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean:

  • Justifikaziaren aurkezpen-orria. Sinatuta eta paperean.
  • Diruz lagundutako jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memoria, eredu normalizatuaren arabera. Eredu hori Agindu honi erantsi zaio II.-A eranskin gisa (www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-home/eu, diru-laguntzak/Gizarte Esku-hartzea atalean dago eskuragarri), eta atal guztiak behar bezala beteko dira. Euskarri informatikoan (CDan adibidez).
  • II-B Eranskina. Jardueraren datu ekonomikoen memoria. Memoria horretan justifikazio-kontu bat, hau da, gastua –Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa– egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen zinpeko aitorpena jaso beharko da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazi beharko dira. Gastua justifikatzeko egiaztagiriek bat etorri beharko dute aurkeztutako aurrekontuaren kontzeptu guztiekin, eta aurrekontuaren guztizkoari dagokionez kontzeptu horietako bakoitzak duen ehunekoaren araberakoak izango dira. Euskarri informatikoan (CDan adibidez).
  • Dokumentazio publikoa, jarduerarekin lotuta dagoena. 
  • Ziurtagiri eguneratu, Gizarte Segurantzari dagozkion bete-beharrak egunean dituela frogatzen duena. Erakunde onuraduna Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta ez balego enpresaburu gisa, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du hori egiaztatzeko, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizun-adierazpenarekin batera. Adierazpen horretan Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela adieraziko da.

4.2.- Justifikatzean, erakundeak proiektuaren aurrekontu osoa edo emandakoa bakarrik justifikatu behar du?

Proiektua amaitzean, jardueraren gastuen eta diru-sarreren balantze orokorra aurkeztu behar du erakundeak, baina Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako zenbatekoaren gastua egiaztatzen duten dokumentuak baino ez ditu jasoarazi behar justifikazio-kontuan.

4.3.- Zer gertatzen da eskatutako funtsen zati bat ematen badidate eta proiektua eskabidean jasotakoaren arabera garatzeko behar adina baliabide ez badut?

Hasiera batean, proiektua eskatutako moduan gauzatzeko konpromisoa hartzen du erakundeak, emandako funtsen azken bolumena alde batera utzita.

Hala eta guztiz ere, erakunde batek eskatutako funtsen zati bat baino ez badu jasotzen, eta proiektu osoa gauzatzeko behar adina baliabide ez badu, lehenik eta behin Kudeaketa Zuzendaritzan egoera horren berri idazki bidez eman behar du, eta ondoren, aldaketa onartzearen berrespena idazki bidez jaso arte itxaron. 

Kudeaketa Zuzendaritzak proiektuaren doikuntza onesteko, erakunde onuradunak deialdia arautzen duen araudian ezarritako betebehar guztiez gain, honako irizpideak bete beharko ditu:

  • Proiektuaren funtsa eta helburua beteko dela bermatu.
  • Eskatutako partida bakoitzaren murriztapen proportzionala ezarri.Hortaz, finantzaketa osoa ezin izango da soilik partida bakar batean edota partida jakin batzuetan bildu; horren ordez, partiden arteko proportzioari eutsi beharko zaio.
  • Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak finantzatutako zenbatekoak ezin izango du garatutako proiektuaren azken aurrekontuaren guztizkoaren % 80 gainditu.

4.4.- Zer dokumentu behar dira gastua justifikatzeko?

Emandako laguntzaren kontura egindako gastuak diruz lagundutako jarduerak gauzatzearekin lotuta egongo dira nahitaez.

Gastu horiek justifikatzeko ondoren azalduko ditugun dokumentuak hartuko dira baliozkotzat:

a) Erakunde onuradunaren izenean emandako fakturaren bidez justifikatutakoak. Baliagarria izateko, faktura orok 2012koa beharko du izan.

b) Ziurtagirien edo banku-zorpetzeagatiko kargu-dokumentuen bidez justifikatuak, betiere erakunde finantzatzaileek igorri eta faktura bati dagozkion datuak biltzen badituzte, zenbakia eta seriea izan ezik.

c) Langileei dagozkien gastuei dagokienez, eredu ofizialaren eta Gizarte Segurantzako kotizazioko aldizkari ofizialen araberako soldata-ordainagirien originalen bitartez egiaztatzen direnak.

d) Enpresaburuak edo profesionalak ez diren pertsona fisikoek egindako eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga ordaindu behar ez duten noizbehinkako lanen kasuan, gastuaren erakunde onuradun igorlearen ordezkariak sinatutako idazki bidez justifikatuko dira gastuak. Honako datu hauek bildu beharko ditu gutxienez idazki horrek: igorlearen eta hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren eta haren zenbateko osoaren deskribapena; hartzailearen “jaso izana” eta sinadura; Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarekiko –PFEZa– atxikipena.

e) Langile boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diru-laguntza jaso dezakeen gastutzat har daiteke Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu behar diren boluntarioen asegurua bi polizek osatu beharko dute, bata istripu-poliza izango da, eta bestea erantzukizun zibileko poliza; azkenekoaren kasuan, aseguratutako 300.506,05 euroko gutxieneko zenbatekoa izango du ezbeharragatiko eta aseguruaren urteko kuota bakoitzeko polizari atxikitako pertsona bakoitzeko. Boluntarioen asegurua diruz lagundu ahal izateko, justifikazio-kontuan aseguru-entitateak edo aseguru-hartzaileak emandako ziurtagiria aipatuko da. Kontu horretan erakundeak bere boluntarioen alde kontratatu dituen aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak egiaztatuko dira gutxienez, eta aseguratutako pertsona kopurua eta polizaren guztizko zenbatekoa zehaztuko dira.

4.5.- Zer da justifikazio-kontua?

Diruz lagundutako jardueraren deskribapen- eta ebaluazio-memorian justifikazio-kontu bat jaso beharko da: gastua —Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak emandako zenbatekoaren parekoa— egiaztatzen duten dokumentu guztiak biltzen dituen zinpeko aitorpena da. Aitorpen horretan dokumentuaren nondik norakoa, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, zenbatekoa eta jarduerari egozten zaion ehunekoa adierazi beharko dira.

Datu ekonomikoen-memorian (II-B. Eranskina), justifikazio-kontu eredu bat eransten da erreferentzia gisa. Beste formatu batean ere aurkez daiteke, betiere informazio baliokidea jaostzen badu eta erakundea ordezkatzen duen pertsonaren sinadura eta erakunde onuradunaren zigilua baditu.

Erakundeak justifikazio-kontuan adierazten den dokumentazio originala 5 urtez gorde behar du, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak ikuskaritza eginez gero aurkeztu ahal izateko.

4.6.- Diruz lagundutako jarduera zenbat denboraz egiaztatu ahal izango da?

Diru-laguntza behar bezala aplikatu ote den egiaztatzeko, finantzatutako jardueraren gastuaren egiaztagiriak, lagin adierazgarriaren oinarriaren gainean, laguntza eman eta ondorengo bost urtetan egiaztatuko dira, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Kontuen Euskal Epaitegiak egin behar dituen gainerako ikuskapenak, jarraipena eta kontrola alde batera utzi gabe.

4.7.- Zer hartzen da Jarduerarekin lotuta dagoen dokumentazio publikotzat?

Gutxienez, honako informazio mota hau hartzen da dokumentazio publikotzat:

  • Egunkari-zatiak.
  • Proiektuaren funtsen kargura landutako, erreproduzitutako eta hedatutako materiala.
  • Diruz lagundutako programatik edo jardueretatik abiatuz sortutako material bakoitzaren hizkuntza-bertsio bakoitzaren aleak, euskarri fisikoan edo magnetikoan, bertan Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren babesletza aipatuz.

Beste helburu batzuen artean honako hau dauka: pertsona edo entitate publikoentzat edo pribatuentzat beharrezkoak diren txartel-euskarriak edo erabiltzaile-mailako tituluen edo ziurtagirien igorpena, fabrikazioa eta hornidura.

Azken eguneratzea: 2011/11/14