Pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin gauzatu behar diren esku-hartze sozialeko jardueretarako diru-laguntzak. 2010EKO DEIALDIA
Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: gizarte esku-hartzerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 8.000.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez
- Agindua, 2010eko urtarrilaren 27koa (BOPV Zk. 17/2010)
AGINDUA, 2010eko urtarrilaren 27koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena; honen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuan aurreikusitako 2010eko deialdia egiten da.
- 649/2009 Dekretua (BOPV Zk. 3/2010)
649/2009 DEKRETUA, abenduaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
• Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
• Telefono-zenbakia:
900 840 408 (8:30tatik 14:00tara)
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Diru-laguntza linea honetan honako jarduera hauek jaso ahal izango dute finantziazioa: gizarte esku-hartzerako jarduerek pertsona, familia, talde eta komunitateekin, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatu eta babesteko jarduerek, eta batez ere esperimentazioa edo berrikuntza dakarten jarduerek, eta, betiere, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta haren garapen-araudian erantzukizun publiko gisa estandarizatu eta bermatutako prestazioen eta zerbitzuen katalogoa eta zorroa osatzen ez dutenek.
Diru-laguntza horiek eskakizun hauek bete dituzten irabazi-asmorik gabeko esku-hartze sozialeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte:
a) Legalki eratuta eta behar bezala erregistratuta egotea dagozkien administrazio-erregistro edo -erroldetan, gutxienez diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenago.
b) Irabazi-asmorik ez izatea (forma juridikoa elkartearena, fundazioaren, gizarte-ekimeneko kooperatibarena edo irabazi-asmorik gabeko beste edozein bada ere) eta helburu publiko edo interes sozial baten lorpena sustatzea.
c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatzea
(649/2009 Dekretuaren 5.artikulua)
Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2010ean 8.000.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez
Jardueraren guztizko aurrekontuaren % 80rainoko finantzaketa eman dezake Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak.Ezein laguntzak, banaka hartuta, ezin izango du eskaera aurkeztu deneko diru-linearako 320.000 euroak gainditu.
Diru-laguntzakrako eskabide-orria.
Jarduera azaltzeko memoria, idazki normalizatu bidez. Paperean aurkezteaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).
Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia.
- Beharrezko dokumentazioa
Diru-laguntzarako eskabide-orriarekin batera honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira, aurretik Eusko Jaurlaritzan aurkeztu badira edo Agindu honi dagokion beste eskabideren batekin batera entregatzen badira izan ezik:
a) Jarduera azaltzeko memoria, idazki normalizatu bidez. Idazki hori II. eranskin gisa erantsi zaio Agindu honi eta honako helbide honetan dago eskuragarri: www.euskadi.net/tramiteak/diru-laguntzak. Paperean aurkezteaz gain, kopia bat aurkeztu beharko da euskarri informatikoan (ahal bada, CDan).
b) Erakundearen estatutuen edo erregelamendu ofizialen kopia, izan daitezkeen aldaketekin.
c) Laguntza jasotzeko eskaera sinatzen duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua (baldin eta aurreko dokumentuan argi eta garbi ikusten ez bada).
d) Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.
e) Hirugarren Interesdunaren Datuen Altari buruzko Eusko Jaurlaritzaren inprimakia edo, hala badagokio, hirugarrenaren datuak aldatzeko eskabidea.
f) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiri original eguneratuak edo kopia konpultsatuak, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak egunean dituela frogatzen dutenak. Erakunde onuraduna Gizarte Segurantzaren
sisteman inskribatuta ez balego enpresaburu gisa, Gizarte Segurantzaren ziurtagiria aurkeztu beharko du hori egiaztatzeko, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizun-adierazpenarekin batera. Adierazpen horretan Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte
Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharretan egunean dagoela adieraziko da.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
III. Eranskina: Diruz lagundutako jarduera justifikatzeko formularioa.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, 2010eko urtarrilaren 27ko Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita; beraz, eskaerak aurkezteko azken eguna otsailaren 27a da, larunbata.
Eskaera posta ziurtatuz bidaltzen bada (ez egoitzan bertaratu eta erregistratuta), kontuan izan behar da Posta Bulegora joateko garaian gutunazala zabalik eraman behar dela, Postako langileek eskaera zigilatzeko, gehienez ere otsailaren 27ko datarekin. Hori horrela, Postan otsailaren 27an, larunbatarekin, entregatutako eskaera bat baliokoa izango da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzara hainbat egun geroago iritsi.
Lau hilabeteko epean agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarte Gaietako Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.