Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL).

LABURPENA
Titulua:
Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL).
Xedea:
Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan eman ere. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.
Diru kopurua:

23.000.000 €

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2018ko abenduaren 12koa (EHAA Zk. 247/2018)

    AGINDUA, 2018ko abenduaren 12koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako berariazko gastu bakoitzeko 2019. urtean gehienez ere eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat 2019rako aurrekontu-mugak finkatzen.

  • AGINDUA, 2018ko martxoaren 14koa (EHAA Zk. 58/2018)

    AGINDUA, 2018ko martxoaren 14koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bidez, 2018. urtean Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira; eta, horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzarentzat 2018. urterako aurrekontu-mugak finkatzen dira.

Araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Deialdia egiten duen organoa:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Enplegua eta Gizarte Politikak
Egitura atal ebazlea:
Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.

Telefono bidezko arreta:

Telefonoa: 945 01 64 08

Posta elektronikoa: ssgz@ej-gv.es

TRAMITAZIOAK
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL).

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan eman ere. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

GLLak kobratu ahal izango dituzte 4/2011 Dekretuaren 5.artikuluak jartzen dituen baldintzak betetzen dituena.

GLLak kobratu ahal izango dituzte 4/2011 Dekretuaren 5.artikuluak jartzen dituen baldintzak betetzen dituena.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Laguntzaren helburua diren gastu espezifikoen gaineko portzentaje jakin bat aplikatzearen emaitza izango da.

BUEI bakoitzeko eta urteko gehienez eman daitezkeen zenbatekoak eta GLL-en motak 2015. urtean

GLL Kontzeptua - Urteko gehienez

Alokairu gastuak edo etxebizitza nahiz bizitoki bat eskuratzeko maileguen interesak eta amortizazio-kuotak direla-eta
2014ko Apirilaren 9ko aginduaren . 2.artikulua kontsulta dezakezue.
Ohiko etxebizitza edo bizitokia gozatzeko edo mantentzeko beharrezkoak diren bestelako gastuak
1.110 €
Altzari edo gama zuria deituriko etxe-tresna elektronikoen gastuak
1.850 €
Etxebizitza egokitzeko, konpontzeko edo bertako oinarrizko instalazioak egiteko gastuak
1.850 €
Oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuak
1.850 €
Aurretik sortutako zorrak
3.000 € arte

Muga:

Gizarte-larrialdietarako laguntzak emateko eta zenbatekoak zehazteko, honako muga hauek izan beharko dira kontuan:

a) Diru-sarrerak bermatzeko errenta gizarte-larrialdietarako laguntzak eskatu diren urte berean jaso dituzten bizikidetza-unitateei dagokienez, bizikidetza-unitatearen diru-sarrera konputagarrien eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren kontzeptupean, edozein modalitatetan, etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarriaren eta gizarte-larrialdietarako laguntzen kontzeptupean bizikidetza-unitate berari eman dakizkiokeen prestazioen eta laguntza ekonomikoen baturak ezin izango du ezein kasutan titularraren ezaugarri berak dituen bizikidetza-unitate bati urte baterako legokiokeen diru-sarrerak bermatzeko errentaren modalitatearen gehieneko zenbatekoaren % 200 gainditu.

b) Gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzen dituzten pertsonen kasuan, baldin eta hasitako urtean ez badira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak izan (modalitate bakar batekoak ere ez direnak), bizikidetza-unitate horren diru-sarrera kontagarrien eta urte horretan gizarte-larrialdietarako laguntzen kontzeptupean eman zaion urteko guztizko zenbatekoaren baturak ezin izango du, inola ere, kopuru hau gainditu: titularraren ezaugarri berak dituen bizikidetza-unitatearen urte baterako legokiokeen gizarteratzeko eta gizarte-babeserako oinarrizko errentaren gehieneko zenbatekoaren % 200.

c) Laguntzak etxebizitza edo ohiko bizitokia erosteko eskatu diren kredituen interesetatik eta amortizaziotik eratorritako gastuak ordaintzeko direnean, kontzeptu horretarako gizarte-larrialdietarako laguntzak jasotzeko gehieneko denboraldia ez da hamabi hilabetetik gorakoa izango bizikidetza-unitatea dagoen denboraldi osoan edo etxebizitza beraren edo ohiko alojamenduaren gainean eskatutako kreditua ordaintzeko.

Idatz-zati honetan ezarritako muga ez zaie aplikatuko zahartzaroko pentsioen titularrei.

 

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Gizarte-Larrialdietarako Laguntzarentzako eskaera (GLL).
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.

    4/2011 Dekretuaren 16. artikuluan azalten diren agiriak aurkeztu behar dira.

Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2015/01/01 - 2020/12/31
Aurkezteko epe-muga:
Urte osoan zehar.
Ebazteko epea:
Bi hilabete.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Gizarte Ongizate Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Gizarte Ongizate Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpena:
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.