Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila

Gazteria Zuzendaritza

Titularra : Agurtzane Llano Cuadrado

Agintaldia: 2019/03/30etik
Inprimatu

EGINKIZUNAK

1.– Gazteria Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:

a) Gainerako erakunde publikoekin eta gizarte-eragileekin batera, gazteak behar bezala gizarteratzeko jarduerak sustatzea.

b) Gazteriako politika integralak garatzea, erakundearteko eta sailarteko lan-taldeak koordinatuz.

c) Gazteriaren egoeraren gaineko informazioa eta dokumentazioa bildu eta hedatzea, bai eta horren gainean egoki iritzitako ikerketa eta azterlanak egitea ere.

d) Gazteria, denbora libre eta aisiaren arloko eta haur izatea zaintzeko eta haurtzaroan denbora librea erabiltzeko politiken arloko beharrizanak aztertzea, eta arauzko neurriak proposatzea.

e) Aisiaren erabilera sozial, kultural eta hezitzailea sustatzeko planak lantzea, bereziki zainduz hizkuntza normalizazioaren ikuspegia.

f) Arlo hauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin lotutako zuzeneko ekintzari dagozkion egitekoak betetzea:

–Gazteentzako informazioa eta dokumentazioa, haur eta gazteentzako aterpetxeak eta instalazioak, gazteentzako turismoa eta gazteentzako gainerako zerbitzuak.

–Gazteentzako Europako egitasmoak eta gazteen arteko trukeak.

–Gazteriaren arloan bete beharreko gainerako egitekoak.

g) Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan, dinamizazio soziokulturalean eta haur eta gazteei zerbitzuak emateko zentroetan lan egiten duten pertsonen ezaugarriak zehaztea, eta horien prestakuntza bultzatzea.

h) Gazteen artean asoziazionismoa eta boluntariotza sustatzea, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzarekin koordinatuta.

i) Gazteriako politika integralen jarraipena eta ebaluazioa egiteko, Gazteriaren Euskal Behatokiari esleitutako egitekoak gauzatzea.

j) Gazteriaren arloan interes komunekoak diren jardueretan, Estatuko, Europako eta Europaz gaindiko erakundeekin lankidetzan jardutea.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Informazio eta Dokumentaziorako Zentro Koordinatzailea, otsailaren 2ko 14/1998 Dekretuak arautua, Gazteria Zuzendaritzari atxikita egongo da.

3.– Gazteria Zuzendaritzak zuzendu eta bideratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren arteko harremanak. Hori dela eta, Gazteriako zuzendaria izango da Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, maiatzaren 27ko 6/1986 Legearen 14. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.