Lehendakaritza

Gazte politika.
Gazte politikak koordinatu eta sustatzeko mekanismoak. Gazte Planaren tarteko ebaluazioa


    1.- Prozesuaren ebaluazioa

   2.- Egituraren ebaluazioa

_______________________________________________

 

1.- Prozesuaren ebaluazioa

   Kudeaketaren ebaluazioa

Gazte Planaren indarraldiaren erdialdera, 2000ko martxoan, Planaren garapenaren hasierako balorazioa egin zuen Gazte Planaren Batzorde Teknikoak. Bertan hiru azterketa maila adostu ziren, Planaren kudeaketa hobetuko zuten elementu jakin batzuk txertatze aldera:

  • Erakunde bakoitzean Plana garatzeko dinamikaren balorazioa; bertan, Planaren aurrerapausuak, martxan egokiro jartzeko jorratu beharreko alderdi defizitarioak eta Planaren koordinazio lanak eta sozializazioa burutzeko zailtasunak zeintzuk ziren adierazten zen.
  • Lehentasunezko ekintzak ezartzea, erakundeen esku-hartzearekiko egokitasunari buruzko diagnostikoan eta azterketan antzemandako lehentasunezko premien arabera. Horrela, bada, azterketa sakon baten ondoren, zera ondorioztatu zen: lan arloak, oinarrizko lehentasuna izaki, ahalegin handiagoak behar zituela aurrekontu aldetik; gauza bera gertatzen zen etxebizitza arloarekin, oinarrizko bigarren premia zen aldetik; osasun eta bizi kalitate arloak, aldiz, ahalegin ekonomikorik handiena biltzen zuen eta hori ez da gazteen kezkarik handienetako bat.
    Ildo horretatik, eutsi, baztertu edo berbideratu eta erantsi beharreko ekintzak zein ziren zehaztu zen.
  • Planean txertatu beharreko ekintzak zehazterakoan, irizpideak bateratzea, programazioa eta ebaluazioa gauzatzerakoan bateratzeko zailtasunak ekidite aldera, bereziki erakunde homologoen eta lurraldeen artean. Azkenik, zehazteko zailak ziren ekintzak antzeman ziren, hainbat erakunderen erantzukizunpeko ekintzak, kasu.

  Ebaluazio teknikoa

Bi lan-arlo ezarri ziren kudeaketaren ebaluazioan jasotako alderdietatik konplexutasun handikoak zirenetan sakontze aldera, batetik, zailtasunak aztertu eta, bestetik, erakunde arteko ekintzetarako eta Plana bultzatzeko mekanismoetarako konponbideak proposatzeko.
 

subir

   Erakunde arteko ekintzen garapenerako eredua

Zenbait erakundek partekaturiko erantzukizunpeko ekintzak aplikatzeko, operatiboki formulatuta zeuden baina inongo planetan ez zeuden edo praktikan jartzeko berariazko taxuketarik ez zuten erakunde arteko 24 ekintza hautatu zituen Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordeak.

2000ko apiriletik ekainera bitartean erakunde arteko hamabost lantalde aritu ziren 24 ekintzetako bakoitzaren garapen eredu adostuan lanean, sei arlotan multzokaturik (I Zerga pizgarriak, II Gazteen kontratazioa sustatzeko administrazio neurriak, III Hezkuntza, lana eta inguruarekiko hurbilketa, IV Gazteen aisia eta kultura, V Gazteak eta landa garapena eta VI Osasun hezkuntza).

Gainera, ekintza bakoitzean komunak diren lan-ildoak sistematizatu ziren ikuspuntu globaletik. Lan-ildo horiek, ikuspuntu operatibotik, zeharkako hiru lerrori egokitu zitzaizkien: egin beharreko diagnostikoak, martxan jarri beharreko komunikazio planak eta Zuzendaritza Batzordeak ebatzi beharreko eskariak.

 

   Gazte Plana bultzatzeko estrategien taxuketa

Gazte Plana bultzatzeko estrategiak taxutzeko prozesu bat abiarazi zen. Prozesuan hausnarketarako zazpi lantaldek hartu zuten parte. Lantalde bakoitza erakunde bakoitzeko teknikariek, gizarte eragileek eta gazteek osaturik zegoen eta I. Gazte Planaren ahulgune nagusiak aztertu zituzten 2000ko urritik abendura bitartean. Horrek, funtsean, II. Gazte Planari bultzada berria eman dio bost arlotan (I Gizarte eragileak, II Komunikazio plana, III Bakoitzari egokitutako planak, IV Planen koordinazioa eta V Gazteak inplikatzea).

subir

 

 

2.- Egituraren ebaluazioa

 Gazte Planaren aplikazioaren azkeneko fasean Zuzendaritza Batzordeak balorazio kualitatiboan oinarritutako prozesu bizi eta aberatsa bultzatu zuen. Prozesu horretan erakundeetako sail bakoitzak 2000ko azarotik eta 2001eko otsailera bitartean Planaren esku-hartze lerro eta ekintzen inguruko balorazio orokorra egin zuen, bai eta II. Plana lantzera begira kontuan hartu beharreko proposamenen aurrerapena ere. (Ikus II. Gazte Planaren argitalpena.)

Gainera, aldi berean, I. Gazte Planaren ekintzetako bakoitzaren ebaluazioa gauzatu zuen sailetako bakoitzak. Horretarako ekintzaren garrantzia, gazteengan izango zuen inpaktua, Planean proposatutako esku-hartze ildoa estaltzearen egokitasuna, sailaren inplikazio politiko eta teknikoa eta erabilitako baliabide ekonomikoak baloratu ziren. Halaber, ekintza bakoitza II. Gazte Planean mantendu, ezabatu edo ekintza edo garapen modu berriak txertatzeko proposamena egin zuen, arrazoiak emanda.

I. Gazte Plana egikaritzera begira erakunde bakoitzak bere tokia hartzea erreferentzia oso baliagarria izan da II. Gazte Plana lantzeko “ontziak” sortzeko garaian.

subir

    

 Gazte politikak koordinatu eta sustatzeko mekanismo orrira itzuli

 

Azken eguneratzea: 2008/10/14