Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Azken eguneratzea: 2010/05/11
Oharra: Emantzipazioko Oinarrizko Errenta (EOE) jasotzen duten gazteen zerga-salbuespena PFEZn

Emantzipazioko Oinarrizko Errenta (EOE) itzuli beharrik gabeko diru-laguntza da, gazteei zuzendua eta emantzipazioa errazteko. Nabarmentzekoa da horren bidez ohiko etxebizitzaren hileko errenta ordaintzen lagunduko zaiela gazteei (210euro/hileko).

Programa honetan aplikatzekoa den araudia Estatukoa da, eta Autonomia Erkidego bakoitzeko administrazioak kudeatzen ditu diru-laguntzak, onartu edo ukatu. Onartutako laguntzak Espainiako Gobernuak ordaintzen ditu.

Euskadiri dagokionez, 2010eko martxoaren 31n, 8.417 gazte ziren EOE hilero jasotzen zutenak: 1.421 Araban, 2.978 Gipuzkoan eta 4.018 Bizkaian.

Espainiako gainerako autonomia erkidegoetan PFEZ ordaindu beharra dauka EOEk.

Euskadin, EOE laguntzak jasotzen zituzten pertsonentzat, garaiz eta moduz, eta inolako polemikarik gabe ebatzi zen laguntza horiek PFEZtik salbuetsita uztea. Atzeraeragin efektuak izango dituzte 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Horrela bada, Euskadin EOE jasotzen duen inork ez du zergarik ordaindu beharko laguntza horiengatik 2009ko Errenta Aitorpenean. Salbuetsita daude araubidez: 11/2010 Foru Dekretu bidez Bizkaian; 40/2009 Foru Dekretu bidez Gipuzkoan eta 12/2010 Foru Dekretu bidez Araban.

Tratamendu fiskal horri buruzko informazioa aldez aurretik eman diegu gure kudeatzaileei eta herritarren arretarako zerbitzuei, interesdunei behar bezalako informazio eman diezaien. Hala eta guztiz ere, zerga-salbuespen horri buruzko informazioari hedapen gehiago eman nahi diogu Etxebideko web orria eta Irekia baliatuz.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria