Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana 2003

 

Aurten, 2003ko martxoaren 20an, Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Garraio Jasangarriaren Gidaplana (GJG), 2002- 012 aldirakoa. GJGren baitan sartu ziren, eztabaida hartan, alderdi politikoek aurkeztuta osoko bilkura hartan onetsitako ebazpenak. GJGri esker, garraio-politikako programa-tresna horri esker, horrenbestez, esan dezakegu badugula gure garraio-sistemaren geroari buruz noranzko egokian goazela adierazteko aukera ematen digun berrespena.

GJGan proposatutako ikuspegiari koherentzia emate aldera, bi antolakuntza-figura sortu dira GJGan, gidaplana aurrera eramateko tresna gisa:

Euskadiko Garraioaren Agintaritza.
Euskadiko Garraioaren Behatoki Iraunkorra.

Bi figura horiek garraio-sisteman premiazkotzat jotzen den behar bati erantzuten diote, hau da, erakundeen arteko eta garraio-moduen arteko INTEGRAZIOAren beharrari.

Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana, EUSKADIKO GARRAIOAREN BEHATOKI Iraunkorrak aurki egingo duen lanaren aurrerapena da. Gure Sailari eman zaion BEHATOKI horrek aholkularitza-lan garrantzitsua egingo du. Haren egitekoa izango da Euskadiko garraio-sistemaren egoera eta bilakaera ezagutu eta interpretatzea. Hartara, GJGaurrera eramaten eta haren segimendua egiten lagunduko du. Hari laguntza eta ahol kua emango dio, iraungarritasunaren irizpideetan oinarri hartuta. Erreferentzia-dokumentuak eskainiko dizkio, eta bere jardunaren funtsezko tresnatzat prospekzio-, ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-tresnak erabiliko ditu.

Gure udalerrietan eta lurralde historikoetan jardunbide egokiak sustatzeko orduan, funtsezko erreferentzia dugu orain aurkezten ari garen hau, Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlana (2003). Gure mugikortasuna ezagutzeko baliabidea den aldetik, garraio iraungarriko sistema lortzeko aplikatu behar ditugun politiken abiapuntua da.

Ildo horretan, gure erakunde guztien eskunahiz foru-erakundeen nahiz udal-erakundeen eskujartzen dugu informazio hau, eta agente pribatuen zein pertsona partikularren esku ere bai. Informazio honek, gainera, argi eta garbi azaltzen du orain arte gure lurralde historikoetan gauzatu diren politikak ez datozela bat, askotan nahi gabe izan bada ere.

Bada garaia gure GJG abian jartzeko, eta Eusko Jaurlaritzaren, foru-aldundien, udalen eta gainerako agenteen artean lankidetza- eta hitzarmen-loturak eratzeko, aldezten dugun garraio iraungarri horretarantz jo dezagun.

Aurkibidea (es, pdf, 45 kb)

Aurkezpena (es, pdf, 52 kb)

0. Sarrera (es, pdf, 97Kb )
 
1. Erreferentzia-esparrua (es, pdf, 108Kb )
 
2. Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen mugikortasuna (es, pdf, 1.1 Mb)
 
3. Lurralde arteko mugikortasuna (es, pdf, 160 Kb)
 
4. Joan-etorriak, helmugan egin beharreko jardueraren arabera (es, pdf, 730 Kb)
 
5. Mugikortasunaren bilakaera (es, pdf, 114 Kb)
 
6. Garraio publikoaren eskaintza, probintziaka (es, pdf, 339 Kb)
 
7. Inpedantzia eta irisgarritasuna (es, pdf, 204 Kb)
 
8. Ondorioak (es, pdf, 109 Kb)

Azken eguneratzea: 2005/12/09