Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

EAEko garraioari buruzko txosten soziologikoa - 2004


2004ko ekainean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak eta Garraio eta Herri Lan Saileko Garraioaren Behatokiak txosten bat argitaratu zuten EAEko hiritarrek garraioei buruz zer iritzi zuten jakiteko. Txostenak garraiobideak ez ezik, azpiegiturak eta garraio-sistema bera ere izan zituen aztergai.

Zehatzago esanda, bost atal bereizi ziren:

1.- Ohiko joan-etorrietarako garraiobideak.
2.- Garraio kolektiboa.
3.- Garraio-azpiegiturak.
4.- Garraio-sistema.
5.- Trafiko gorabeherak.


Txostenaren laburpenetik ondorio hauek atera daitezke:

- EAEko hiritarrek, lanera edo ikastera joateko, batez ere autoa erabiltzen dute. Jende gutxiago joaten da oinez edo autobusez, eta askoz ere gutxiago, beste garraiobide batzuetan. Baina, aukeran jarriz gero, metroa, automobila bezain gustura hartuko luke jendeak ohiko joan-etorri horietarako.

- Garraio kolektiboari dagokionean, autobusa eta metroa erabiltzen dira gehien, eta gainera, jendeak asko estimatzen ditu, batez ere ohiko erabiltzaileek. Oro har, hiritarrek uste dute EAEko garraio kolektiboa hobetu egin dela azken urteotan, eta estatuko gainontzeko lekuetakoa baino hobea edo, gutxienez, hangoa hainakoa dela iruditzen zaie.

- EAEko garraio-azpiegitura guztiek balorazio positibo gehiago dituzte negatiboak; estimatuenak metroa eta aireportuak dira. Garraio kolektiboak bezala, azken urteotan hobetu egin direla uste du jendeak, eta estatuko gainontzeko lekuetakoa baino hobeak edo gutxienez, berdintsuak direla.


Oro har, hiritarrek pentsatzen dute EAEko garraio-sistema ona dela, eta garraio-sistema baten funtzionamendu egokiaren helbururik garrantzitsuena, hiritarren aburuz, trafiko istripuak gutxitzea dela. Hain zuen ere, hiru hiritarretik batek izan omen du noizbait trafiko istripuren bat.


Trafikoa dela-eta, hamarretik lauk esaten dute askotan harrapatzen diuztela auto ilarek, eta biztanle gehienek pentsatzen dute trafikoak eragin handia edo dezentekoa duela ingurumenean, zaratagatik, poluzioagatik, eta abar.

Txostena osorik ikusi nahi baduzu, hementxe duzu:
EAEko garraioa - 2004 (PDF, 863 KB)

Azken eguneratzea: 2004/12/31