Osasun Saila

C hepatitisari buruzko galdera eta erantzunak

Zer da C hepatitisa?

  • C hepatitisa gaixotasun infekzioso bat da, batez ere gibela erasaten du, gibeleko inflamazioa edo hantura da eta C hepatitisaren (CHB) izeneko birus batek eragiten du.

Nola transmititzen da C hepatitisaren birusa?

  • CHB kontaminatutako odolaren kontaktuaren bidez transmititzen da. Gaur egun, infekzio berriak ohiz-kanpokoak dira, xiringak trukatzen dituzten droga-injektoreekin izango lukete zerikusia, nagusiki.
  • Sexu-bidezko transmisioaren arriskua baxua da, baina gerta liteke gizonen artean babesik gabe izandako harreman sexualen bidez transmititzea, baita asepsia behar bezalakoa ez izateagatik egindako tatuajeengatik ere, halaber, pertsonal sanitarioari gagozkiola, istripuz egindako ziztaden bidez ere transmiti daiteke.

Zer gertatzen zaio organismoari pertsona bat C hepatitisaren birusak infektatzen duenean?

  • Kutsatutako pertsonen % 30 ingururi berez desagertzen zaio, tratamendu beharrik gabe.
  • Gainerako %70engan CHBk gibeleko hantura kronikoa eragiten du (hepatitis kronikoa), sintomarik gabe eboluzionatzen duena, urte askoan.
  • Paziente hauen artetik:
    • Horietako askok ez dute sekula lesiorik izango gibelean.
    • Beste batzuk gaixotasun hepatiko txikia edo ez handia garatuko dute, sintomekin edo sintomarik gabe.
    • Bostetik batek zirrosia izango du 20 edo 30 urteko epean eta horietako proportzio txiki batek gibeleko minbizia izango du.

    Ba al dago txertorik C hepatitisaren kontra?

    • A eta B hepatitisen aldean, ez dago C hepatitisetik babesteko txertorik.

    Nola prebenitu dezaket ni infektatzea edo nik beste pertsona batzuei birusa transmititzea?

    • CHBaren eramaileekin elkar bizitzeak ez dauka arriskurik. Ez da transmititzen eguneroko tresnak erabiltzeagatik, eskua edo muxu emateagatik. Aitzitik, saiatu behar da bizar xaflarik edo hortz-eskuilarik ez erabiltzen.
    • Harreman sexualetan uzki-koitoaren bidezko transmisioa kondoia erabiliz prebenitu behar da. Eta droga, bide parenteralaren bidez erabiltzen dutenek beti izan behar du material esterila.

    Zenbat persona daude CHBak infektatuta gure erkidegoan?

    • Gure inguruko herrialde guztietan gertatzen den bezalaxe ez dakigu zenbat pertsona dagoen CHBak infektatuta. C hepatitisa Euskadin biztanleriaren % 1 erasan duela estimatzen dute adituek.
    • 2015eko hasieran zainketa epidemiologikoaren inguruan sistema bat abian jarri da hepatitis kronikoa duten pertsona-kopurua zehazkiago jakiteko.

    Nola kutsatu ziren pertsona horiek?

    • Gaur egun C hepatitis kronikoa duten pertsona gehienak 1970 eta 1990 artean kutsatu ziren. C hepatitisaren birusaren berri 1989an jakin zen, eta jakina da data horren aurreko urteetan zabaldu egin zela.
    • Pertsona gehienak honako honengatik kutsatu ziren:
      • Odol-transfusioak, koagulazio-faktoreak eta beste hemoderibatu batzuk.
      • Material sanitarioa behar bezala esterilizatu ez izateagatik.
      • Tatuajeak eta piercingak egiteko erabilitako materiala behar bezala esterilizatua ez egoteagatik.
      • Injekzio-bidezko drogak kontsumitzeagatik, eta xiringak konpartitzeagatik.

    Badago C hepatitisaren kontrako tratamendu eraginkorrik?

    • C hepatitis kronikoaren lehengo tratamendu eraginkorra 2000ko hasierakoa da, Interferon eta ribavirinaz osatua. 2011n lehenengo belaunaldiko antibiralak telaprevir eta boceprevir, eta 2014an bigarren belaunaldiko antibiral berriak simeprevir, sofosbuvir eta daclatasvir.
    • 2015eko apiriletik, ekintza zuzeneko antibiralen asoziazio berriak ditugu: ombitasvir/paritaprevir/ritonavir (Viekirax®), dasabuvir (Exviera®) eta sofosbuvir/ledipasvir (Harvoni®).
    Azken aldaketako data: 2016/08/01