Ogasun eta Ekonomia Saila

Aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak.

LABURPENA
Titulua:
Aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak.
Xedea:
Dekretu honen xedea zera da, Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez arau honek eskatzen dituen eskakizunak betetzen dituzten aurreikuspen sozial osagarriko sistemak ezartzeari emango dizkion laguntzak arautzea.
Dekretu honen babespean eratzen diren aurreikuspen-sistemak eratzearen eta abiaraztean gastuak estaltzeko lagungarri izan daitezen emango dira laguntza horiek, baita eratzearen eta abiaraztearen aurreko gastuak estaltzeko ere.
Diru kopurua:
--
Araudia:
  • 252/2006 DEKRETUA, (EHAA Zk. 243/2006)
    2006ko abenduaren 12koa; horren bitartez, Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliatuta bideraturiko aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak arautzen dira.

    EHAA, zk.: 243, 2006eko abenduaren 22ko.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ekonomia eta Ogasuna
Deialdia egiten duen organoa:
Ogasun eta Finantza Sailburuordetza
Erakunde erabakigarria:
Ekonomia eta Ogasuna
Egitura atal ebazlea:
Ogasun eta Finantza Sailburuordetza
Bertan emandako harreta:

Laguntza ekonomikoko eskaerak eredu normalizatuan aurkeztu behar dira (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan jaso daiteke) Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Gasteiz), zuzenean nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.
Entitate onuradunek eskaera aurkezterakoan egiaztatu beharko dute eskakizun guztiak betetzen dituztela.

Itzuli

Laguntza ekonomikoko eskaerak eredu normalizatuan aurkeztu behar dira (Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan jaso daiteke) Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010, Gasteiz), zuzenean nahiz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako bat erabiliz.
Entitate onuradunek eskaera aurkezterakoan egiaztatu beharko dute eskakizun guztiak betetzen dituztela.

Telefono bidezko harreta:

Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

tlf.: 945 019 348

TRAMITAZIOAK
Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliatuta bideraturiko aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak.
Dekretu honen xedea zera da, Eusko Jaurlaritzak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bidez arau honek eskatzen dituen eskakizunak betetzen dituzten aurreikuspen sozial osagarriko sistemak ezartzeari emango dizkion laguntzak arautzea.
Dekretu honen babespean eratzen diren aurreikuspen-sistemak eratzearen eta abiaraztean gastuak estaltzeko lagungarri izan daitezen emango dira laguntza horiek, baita eratzearen eta abiaraztearen aurreko gastuak estaltzeko ere.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Podrán ser beneficiarias de las ayudas económicas contempladas en el presente Decreto, las Entidades de Previsión Social Voluntaria constituidas de conformidad con la Ley 25/1983, de 27 de octubre, sobre Entidades de Previsión Social Voluntaria y el Decreto 87/1984, de 20 de febrero, por el que se aprueba el Reglamento de la citada Ley.

Las personas asociadas a las EPSV sujetas a estas ayudas deberán mantener con la persona socia protectora una vinculación laboral, o, en su caso, de socio trabajador o socia trabajadora y de trabajo en el ámbito de las sociedades cooperativas y laborales (modalidad de empleo) o, en su defecto, si cotizan al Régimen Especial de Trabajadores Autónomos o a mutualidades alternativas del sistema público, mantener entre sí una vinculación profesional (modalidad asociada).

La ayuda se concederá tanto a EPSV de nueva creación como a aquéllas que acojan nuevos colectivos en EPSV ya existentes, ya sea mediante la creación de un nuevo Plan de Previsión o mediante la incorporación de nuevas personas socias a un Plan de Previsión ya existente, siempre y cuando estos Planes reúnan los requisitos del artículo 3 de este Decreto.
Betebeharrak:
– Dekretu hau indarrean hasten denetik inkorporatu ahalko dira pertsona berriak, eta aurreikuspen-sistema berriak eratu eta abiaraztearen ondoriozko gastuengatiko laguntzen kasuan, diru-laguntza emanaizan eta hurrengo ekitaldiari atxikita jarraitu beharko
du.

– Dekretu honetan bilduriko laguntzen xede izan diren bazkide berrien inkorporazioa ezin ahalko da oinarri gisa erabili kolektibo berarentzat eta kontzeptu berarengatik etorkizunean diru-laguntzak lortzeko.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

1.– Eratzeko eta abiarazteko gastuak:
– Ondoz ondoko bi ekitalditan subentzionatuko dira gastu horiek.
– Laguntzaren zenbatekoa kideen kopuruaren arabera ezarriko da, eta honako eskala honi jarraiki:
a) Emate-ekitaldiari dagokion zenbatekoa:
• 250. bazkideraino, zenbatekoa pertsona bakoitzeko 50 euro izango da.
• 250. bazkidetik aurrera, zenbatekoa pertsona bakoitzeko 30 euro izango da.
b) Hurrengo ekitaldiari dagokion zenbatekoa:
• 250. bazkideraino, zenbatekoa pertsona bakoitzeko 25 euro izango da.
• 250. bazkidetik aurrera, zenbatekoa pertsona bakoitzeko 15 euro izango da.

2.– Eratzearen eta abiaraztearen aurreko gastuak:
Eratzearen eta abiaraztearen aurreko gastuak 3.000 euroko gehieneko mugarekin eta gastu horiek dokumentu bidez justifikatu ondoren subentzionatuko dira, behin BASEa eta aurreikuspen-plana eratu ondoren edo behin bazkide berriak lehendik ere bazegoen aurreikuspen-planera inkorporatu ondoren.
TRAMITEAK
Eskaera:
Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeak baliatuta bideraturiko aurreikuspen sozialeko sistema jakin batzuk ezartzeko laguntza ekonomikoak.
Bertara joanda
Formularioak:
Eskabide-Fitxa (Eskaera)
Diru-laguntzen eskabiea, BASEen bidez aurreikuspen sozial osagarriaren zenbait sistema ezartzekoa
Dokumentazioa:
  • Erantsi beharreko agiriak
    BASEaren Gobernu Batzordearen ziurtagiria; bertan bildu beharko da atxikitako bazkideen kopurua eta enplegu-aurreikuspenera inkorporatzen diren langileen ehunekoa 3.9 artikuluari dagokionez.

    Eratzearen eta abiaraztearen aldez aurreko gastuen kasuan, izandako gastuen faktura originalak edo fotokopia konpultsatuk erantsiko dira.

    Enpresa sustatzaileak Gizarte Segurantzan emandako alta-partearen kopia.

    Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia.

    Hirugarren interesdunaren datuen altari buruzko fitxa, entitate eskatzaileak eta dagokion bankuak izenpetu eta zigilatuta.

    BASEaren zinpeko aitorpena, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluaren 5. idatz-zatian ezarritako ezein kausaren eraginpean ez dagoela ziurtatzen duena; testu hori azaroaren 11ko 1/1997 legegintzako dekretuak onartu zuen, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldaturikoa.

    Zerga-obligazioak beteta dauzkala erakusteko, Foru Ogasunaren egiaztagiri gaurkotua aurkeztu behar da. Egiaztagiriaren ordez, egiaztagiria eskatu izana adieraz daiteke behar bezala zigilatutako idazki baten bidez, baina idazki horrek eskaera aurkezteko baino ez du balioko.

    Zor bat atzeratzea lortzen duen entitateak ordainketak eguneratuta dauzkala joko da, baina agirien bidez egiaztatu beharko du hori guztia.

    Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion entitatearen egiaztagiri gaurkotua aurkeztu behar da, aurreko idatz-zatian adierazitakoaren ildotik.

    Entitate eskatzaileak zinpeko aitorpen bat egin behar du, administrazio honi nahiz beste administrazio publiko batzuei edo erakunde publikoei xede eta helburu berberaz eskatutako beste edozein laguntza zein egoeratan dagoen (emanda, eskatuta nahiz izapideak egiten) jakinarazteko.

    Entitate eskatzaileak zinpeko aitorpen bat egin behar du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako -eta izaera bereko diren- laguntza eta diru-laguntza publikoak itzultzeko prozedurei nahiz prozedura zehatzaileei buruz, prozedura horiek oraindik izapidealdian badaude, behintzat.
  • Hirugarren alta Fitxa
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Telefenoz

Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza

tlf.: 945 019 348



DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2006/12/23 - 2009/12/22
Aurkezteko epe-muga:
Eratzeko eta abiarazteko gastuak estaltzeko laguntza ekonomikoko eskaera gehienez ere urtebeteko epean aurkeztu beharko da BASE edo aurreikuspen-plan berria Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen Erregistroan erregistratzen denetik, edo bazkide berriak lehendik ere bazegoen aurreikuspen-planera inkorporatzen direnetik.

Eratzearen eta abiaraztearen aldez aurreko gastuak estaltzeko laguntza ekonomikoko eskaera gehienez ere sei hilabeteko epean aurkeztu beharko da BASE edo aurreikuspen-plan berria Borondatezko Aurreikuspen Sozialeko Erakundeen Erregistroan erregistratzen denetik, edo bazkide berriak lehendik ere bazegoen aurreikuspen-planera inkorporatzen direnetik, dagozkion fakturekin batera.

Jendaurrean jartzearen printzipioa betetze aldera, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea, ekitaldi ekonomiko bakoitzeko lehen hiruhilekoaren barruan Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpenaren bidez, urtero emango du jakinaraztera dekretu honetan aurreikusitako laguntza-lineak finantzatzeko esleituriko kredituen guztizko zenbatekoa, edo, hala badagokio, kredituak eguneratzearen ondoriozko zenbatekoa.

 

Ebazteko epea:
Sei hilabete eskabidea aurkezten denetik.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Ogasun eta Finantza Sailburuordetza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Ogasun eta Finantza Sailburuordetza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.