Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Azken eguneratzea: 2013/07/17

Gizarte babeseko euskal sistemak haur pobreziak aurrera egitea galarazten du

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak txosten bat aurkeztu du gaur Familiaren Euskal Kontseiluan, eta, horrek dioenez, gizarte-laguntzen eta -prestazioen egungo sistema Euskadiko haur-pobreziaren «euste-horma» da

Gizarte-eragileek familiei buruzko politika publikoen diseinuan zer-nola parte hartu behar duten zehazten duen kontsulta-organoak haur-pobreziari buruzko autonomia-erkidegoko lehen azterlan monografikoaren emaitzak aztertu ditu gaur Gasteizen. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroak egin du azterlana.

Txostenaren arabera, krisia dela-eta, txarrera egin dute 14 urte baino gutxiagokoen bizi-baldintzak, baina diru-sarrerak bermatzeko errentak haur-populazioan desberdintasunak murrizten eta pobreziako eta ongizaterik gabeko egoerak geldiarazten laguntzen du. Hala, egiaztatu denez, mota horretako gizarte-prestazioei esker, % 30 murriztu da Euskadiko adingabeen pobrezia. Nolanahi ere, pobrezia-egoeran dauden familien % 26k ez zuen prestazio hori eskuratu azken urtean, hainbat arrazoirengatik.

 

Erantsitako  artxiboa:

Pobreza infantil eusk. (pdf. 120kb)