Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

OOo nola instalatu MacOS X sisteman

Aurrenik X zerbitzaria instalatu:

  1. Sartu MacOS X sistema eragilea instalatzeko DVDa ordenagailuan



  2. Egin klik bikoitza Optional installs ikonoaren gainean:



  3. Aplikazio gehigarriak instalatzeko morroia abiaraziko da. Sakatu Jarraitu (Continuar) botoia.



  4. Onartu aplikazioaren lizentzia Jarraitu botoia sakatuz



  5. Aukeratu helburuko diskoa X11 zerbitzaria instalatzeko, eta sakatu Jarraitu botoia.



  6. Hautatu X11 zerbitzaria aplikazio gehigarrien zerrendan, eta sakatu Instalatu edo Eguneratu botoia.



  7. Sartu pasahitza.



  8. Instalazio prozesuak minutu gutxi batzuk irauten du



  9. Amaitzeko sakatu Itxi botoia.

X11 zerbitzaria instalatu ondoren, OpenOffice.org bulegotikako suitea instalatu:

  1. Eskuratu OpenOffice.org aplikazioaren paketea. Oharra: MacOS sistema eragilea bai PowerPC bai Intel arkitekturentzako prest dagoen bezala OpenOffice.org ere bi arkitekturetan erabil daiteke bakoitzari dagokion paketea instalatuz: OpenOffice.org-2.2.0_PowerPC_eu.dmg edo OpenOffice.org-2.2.0_Intel_eu.dmg.



  2. Egin klik bikoitza OpenOffice.org-2.2.0_xxxxxxxx_eu.dmg paketearen gainean deskonprimitzeko.



  3. Arrastatu OpenOffice.org 2.2 eta jaregin Aplikazioak karpetan.



  4. Hartu OpenOffice.org 2.2 eta eraman atrakatzeko panelera (Dock).



  5. Sakatu OpenOffice.org 2.2 atrakatzeko panelean.



  6. Aurrenik X11 zerbitzaria abiazariko du, eta ondoren OpenOffice.org. Sakatu Bai botoi lehenetsia (Yes) sistemako letra-tipoak erabiltzea nahi badituzu.



  7. Sakatu Hurrengoa botoia.



  8. Sakatu Korritu behera lizentzia guztia irakurri eta Ados botoia aktibatu eta sakatu ahal izateko.



  9. Sartu izen eta abizenak nahi izanez gero, eta sakatu Hurrengoa botoia.



  10. Hautatu erregistroko aukera bat. Dagoeneko erregistratu naiz hautatzen baduzu sakatu Amaitu botoia. Bestela sakatu Hurrengoa botoia.



  11. Instalazio pertsonala amaitutakoan OpenOffice.org aplikazioa abiaraziko da.



Mila esker OpenOffice.org erabiltzeagatik, eta on dagizula!