Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

OpenOffice.org
 
 

OpenOffice.org 1.0.2 Euskaraz

2003ko martxoak 28



Nola instalatu
GNU/Linux sistema eragilean (III)

  • OOo deskonprimitutakoan instalatu izeneko direktorio bat sortzen da. Direktorio horretan install izeneko programatxoa aurkiru ahal izango duzu. install-ek OpenOffice.org-en beharrezko instalaketa egiten du. Beraz, install landu behar da. Urrats honek pare bat minutu behar izaten ditu.


  • install agindua burutakoan azpiko irudiak azaltzen duen bezalako mezua kaleratuko du. Gainera, /usr/local/ direktoriopean OpenOffice.org1.0 izeneko direktorioa sortzen du.



  • Supererabiltzailearen zereginak amaitu dira! Orain, OpenOffice.org erabiltzeko erabiltzaile bakoitzak egin beharko du lantxoa. Ondorioz, supererabiltzaile egoeratik irteteko, exit agindua erabiliz, garaia da:


    Ikus daitekeenez, erabiltzaile arrunta izatera itzultzen da.

  • Gora bihotzak! Gutxi gelditzen da! Erabiltzaile arrunt bat bezala urrats bakarra eman behar da: sortu berri izan den /usr/local/OpenOffice.org1.0 direktoriopean setup izeneko programatxoa dago. Hori lantzea besterik ez da gelditzen!



    setup-ek era grafikoan OpenOffice.org erabiltzailearentzako prestatzen du. Eman beharreko urratsak nahiko garbiak izanda ere, hurrengo ataletan ikus ahal izango dira.


  • Honela, erabiltzailearen etxean OpenOffice.org1.0.2 direktorioa sortzen du.

Hurrengo urratsetan ere OpenOffice.org erabiltzeko zein bide erabil daitekeen zehazten du: kontsolatik abiaraztea edo eta menuen bitartez... Jarraitu irakurtzen!




< - Aurreko urratsak

^ - Itzuli sarrerara.

Hurrengo urratsak. - >