Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Izena: Asier Garcia
Jaioteguna: 1981/06/11
Herria: Bilbo
Kirola: Saskibaloia

13 urte zituela istripu bat jasan zuen, eta 20rekin, 2001ean, hasi zen gurpildun aulkiko saskibaloian jokatzen. F.C. Barcelona klubean egon zen hiru urtez. Hura utzi eta Toledon eta Getafen jarraitu zuen jokatzen beste hiru urtez, eta handik Bilboko taldera itzuli zen. Liga Nazionaleko talderik indartsuenetakoa da egun Bilbao BSR. Londreseko Joko Olinpikoetan zilarezko domina lortu zuen eta Rio de Janeirokoetan urrezko domina. Bere kirol jarduera Saiatu Fundazioan egiten duen lanarekin uztartzen du Asierrrek. Euskal Herrian kirol paralinpikoari babesa eman eta garapena sustatzeko xedea du Saiatuk.

Sare sozialetan gaude: