Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

AZKOITIAko udalerriko Floreagan babes ofizialeko (erregimen berezia) 14 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 12ra bitartean (biak barne).

Argitalpen-data: 

2022ko apirilaren 29an AZKOITIAko udalerriko Floreagan babes ofizialeko (erregimen berezia) 14 etxebizitzako sustapena alokairuan esleitzeko prozesuari hasiera ematen dion agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Parte hartu ahal izango dute AZKOITIAn erroldatuta daudenek.

 

14 etxebizitzek ondorengo ezaugarriak/kupoak dituzte:

 

Logela kopurua

 N.º de dormitorios

Etxebizitza kopurua

N.º de viviendas

Azalera minimoa

Superficie mínima

Azalera maximoa

Superficie máxima

3

*1

74,09 m²

74,09 m²

1

1

50,24 m²

50,24 m²

2

5

41,83 m²

61,05 m²

3

7

58,94 m²

78,22 m²

*Etxebizitza egokitua/vivienda adaptada

 

Kupoa: Mugikortasun urri iraunkorra

Cupo: Movilidad reducida permanente

Kupoa: 36 urtetik beherakoak/orokorra

Cupo: Menores de 36 años/general

Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Cupo: Derecho subjetivo de vivienda

Kupoa: Behar bereziak

Cupo: Especial necesidad

Kupoa: Orokorra

Cupo: General

1 Etxebizita/vivienda

5 Etxebizitza/vivienda

1  Etxebizitza/vivienda

4 Etxebizitza/vivienda

 

3 Etxebizitza/vivienda

 

 

Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izateko, ondoko baldintzak bete behar dituzu, hasiera Agindua argitaratzen den datan:

  • Etxebideko eskabidea: Etxebizitza babestuen eta zuzkidura bizitokien eskatzaileen erregistroan, alokairuko eskatzaile gisa, AZKOITIAko udalerrian altan daudenek edo Urola Kostako eremu funtzionaleko udalerriren batean altan daudenak (Aia, Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa y Zumaia).
  • Errolda: Etxebideko titularretako batek AZKOITIAko udalerrian erroldatuta izan behar du Agindu hau argitaratzen den datan.
  • Diru-sarrerak: urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 25.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatu behar da. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da. Mugikortasun murriztua duten pertsonek, desgaitasun psikikoa dutenek, eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Eskubide subjektiboa aitortuta duten pertsonek ere ez dute diru-sarrerarik egiaztatu behar izango.
  • Bizikidetza unitatea: Bizikidetza unitatea ez da izango 6 kidekoa baino handiagoa.

Esleipen prozedura honetan parte hartu nahi baduzu, 2022ko martxoaren 30a eta apirilaren 12a bitartean (biak barne) izena eman behar duzu. Informazio osoa www.etxebide.euskadi.eus web gunean ere topatuko duzu.

Baldintzak betetzen badituzu, izen-ematea ondoko bide hauetako baten bidez egin dezakezu:

  • Aurrez aurre: Zuzenean-en (aurrez hitzordua hartuta), Andia kalea 13, 20004 Donostia, Gipuzkoa
  • Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia kalea 13, 6. solairua. 20004 Donostia, Gipuzkoa (Posta ziurtatua erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin).
  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus web-gunearen bidez.

Oharra:

Esleipen prozedura honetan parte hartzeko baldintzak betetzen duten guztiek mail edo gutun bat jasoko dute (hautatu duzun komunikazio bidearen arabera), gutun edo maila horretan izena emateko datu guztiak izango dituzu.

Gogoan izan esleipen prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ez badituzu, izena emango bazenu, prozeduratik baztertua izango zinatekela, baina honek ez duela Etxebiden duzun egoera aldatuko; bestetik, jakin, izena ematen ez baduzu, zure Etxebideko erregistroan ez duela inolako ondoriorik izango. Amaitzeko, esan, izena eman ondoren egokitu zaizun etxebizitza bati uko egingo bazenio, zure espedienteari baja emango zaio Etxebidetik (araudian jasotako salbuespenei izan ezik) eta urte bete itxaron beharko duzu berriro izena eman ahal izateko etxebizitza eskatzaileen erregistroan.