Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Erabilitako etxebizitza libreak erosteko dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Etxebizitza libre erabiliaren eskuraketa erraztea, ondoren ohiko etxebizitza iraunkor gisa erabiltzeko.

ZER DA ETXEBIZITZA LIBRE ERABILIA?

Honako hauek sartzen dira izen horren barruan: 

  • Etxebizitza libreak (ez babes ofizialekoak), eskualdatzaile gisa sustatzailea ez, beste pertsona bat duena edo, eskualdatzailea sustatzailea bera izanik ere, eraikuntza amaitu ondoren eta jabeak, gozamen-eskubide errealen titularrek edo erosteko aukerarik gabeko errentariek, bi urteko epean etengabe erabili ondoren eskuratzen dena, betiere eskuratzailea adierazitako epean etxebizitza erabili zuena ez, beste pertsona bat bada.

Ez dira etxebizitza libre erabilitzat hartzen etxebizitzak eskualdatzen dituztenak honako hauek badira: administrazio publiko edo instituzionalak edo sozietate publikoak eta aurrekoren baten partaidetza nagusia duten merkataritza-sozietateak. 

Baina, gainera, etxebizitza horiek beste baldintza batzuk ere bete behar dituzte: prezioa, tasazio-balioa, tamaina eta abar.

Informazio-liburuxka: Etxebizitza libre erabilia erosteko laguntzak (PDF, 109 KB)

Prestazio ekonomikoa

Laguntzak honelakoak dira: itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, tasazio-balioa hartuko da oinarri, salmenta-prezioa txikiagoa ez bada behintzat; kasu horretan, salmenta-prezioaren arabera kalkulatuko da, betiere honako ehuneko hauekin:

  • Oro har, % 5.
  • Birgaitze Integratuko Areatan dauden etxebizitzen edo 35 urtetik beherakoez osatutako bizikidetza-unitateen kasuan, %6
  • Bost kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateetan, % 6, eta hirugarren seme-alabatik aurrera 600 euro gehiago seme-alaba bakoitzarengatik (hirugarrena barne).

Nolanahi ere, zenbatekoak ezin izango ditu gainditu diru-sarrera haztatuen araberako gehieneko muga hauek:

Haztatutako diru-sarrerak

 Gehieneko muga, oro har

Gehieneko muga BIAtako edo 35 urtetik beherakoen etxebizitzetarako

Gehieneko muga 5 kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateetan

 Hasta 21.000 EUR

 7.935 EUR

 9.015 EUR

 10.098 EUR

Desde 21.001 hasta

33.000 EUR

 3.606 EUR

 4.329 EUR

 4.684 EUR

Adierazitako ehuneko horietako baten baino gehiagoren onuradunak izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen badituzte eskatzaileek, ehunekorik onuragarriena soilik aplikatuko zaie.

Ordainketa-modua:

EAEko Administrazioarekin finantza-hitzarmena sinatu duten finantza-erakundeetakoren baten bidez ordainduko da, eta erakunde horietako edozeinetara joan behar duzu, ebazpena jakinarazten denetik hiru hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Etxebizitza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0049401

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  • Beste finantziatio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili ba dituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk