Ekonomia eta Ogasun Saila

Arautegia

Inprimatu

6/2011 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 6330
  • Xedapen-zk.: 6
  • Xedapen-data: 2011/12/23
  • Argitaratze-data: 2011/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 23ko 6/2011 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena, onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

  1. Onartu egiten dira Euskal Autonomia Erkidegoko 2012. urteko Aurrekontu Orokorrak, betiere lege honek ezartzen duen eran eta moduan.

  2. Eusko Legebiltzarraren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaz onartu zen), 25.2.a artikuluan.

  3. Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren aurrekontua ere lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 24. artikuluan.

  4. Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrekontua ere onartzen da eta lege honen barruan sartzen da, hala ezartzen baita Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 13. artikuluan.

  5. Lege hau ezarriko zaie 2011ko abenduaren 31z geroztik sortzen diren erakundeei eta dagozkien aurrekontuei.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako gastuen kopurua 10.449.167.000 eurokoa da ordainketa-kredituetarako. Konpromiso-kredituei dagokienez, berriz, 1.449.241.745 eurokoa; azken kreditu horiek 2012az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuan jasotako diru-sarreren kopurua 10.449.167.000 eurokoa da.

  3. Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 90.etik 93.era bitarteko artikuluek xedatutakoari jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoak Euskal Herriko Unibertsitaterako bereizten duen aurrekontu-zuzkidura 331.206.413 eurokoa da, honela banatuta:

    Ekarpen arrunta: 256.831.708 euro gastu arruntetarako eta 10.000.000 euro kapital-eragiketetarako.

    Programa-kontratuak finantzatzeko ekarpen gehigarria: 31.168.316 euro.

    Inbertsio eta azpiegituretako urte anitzeko programa hornitzeko kredituak: 17.000.000 euro.

    Banakako ordainsari-osagarriak finantzatzeko kredituak: 16.206.389 euro.

  1. Erakunde autonomoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromisokoak onartzen dira; azken kreditu horiek 2012az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da:

    (Ikus .PDF)

  2. Aipatutako erakunde autonomoen diru-sarrerei dagokienez, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere. Bereziki, ondoren zehazten diren kopuruak sartu dira erakunde horietako bakoitzaren diru-sarreren egoera-orrian, eta kopuru horiek, hain zuzen ere, diruzaintzako gerakin berekiei dagozkie:

    (Ikus .PDF)

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoak dituzten zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2012az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Sozietate publikoen ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan, guztira, 853.443.703 euroko eta 290.247.305 euroko zuzkidurak onartzen dira, eta gerorako konpromisoen egoerari dagokionez, berriz, 141.460.355 euro; azken kreditu horiek 2012az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen l. eranskinean zehazten da.

  2. Sozietate publiko horientzat aurreikusitako diru-baliabideek sozietate bakoitzerako onartutako zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute.

  3. Sozietate bakoitzaren ustiapen-aurrekontuan eta kapital-aurrekontuan aurreikusitako zuzkiduren eta diru-baliabideen zenbatekoak II. eranskinean zehazten dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazioen ustiapen-aurrekonturako eta kapital-aurrekonturako, ondorengo taulan zehazten diren zenbatekoko zuzkidurak onartzen dira, eta diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira. Gerorako konpromisoen egoera, berriz, ondoren zehazten diren zenbatekoetara iristen da; azken kreditu horiek 2012az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa lege honen I. eranskinean zehazten da.

(Ikus .PDF)

  1. Partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan ordainketa-kredituak eta konpromisokoak onartzen dira; azken kreditu horiek 2012az geroztik izango duten urtekako aurrekontu-banaketa I. eranskinean zehazten da:

    (Ikus .PDF)

  2. Aipatutako partzuergoen diru-sarrerei dagokienez, berriz, erakunde horietako bakoitzerako izendatutako ordainketa-kredituen guztizko zenbateko bera jasotzen da diru-sarreren egoera-orrietan ere.

Euskal Irrati-Telebista Erakunde Publikoa sortzeko maiatzaren 20ko 5/1982 Legearen 44. artikuluaren arabera, onartu egiten da Euskal Irrati-Telebista erakunde publikoaren eta irratiko eta telebistako zerbitzu publikoak kudeatzeko sozietate publikoen aurrekontu bateratua. Zuzkiduretan, 165.622.628 euro dagozkio ustiapen-aurrekontuari eta 8.000.000 euro, berriz, kapital-aurrekontuari, eta, aurreikusitakoaren arabera, diru-baliabideak zenbateko berekoak izango dira.

  1. 2012ko ekonomia-ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak, gehienez, 400.000.000 euro erabili ahal izango ditu, edozein motatako eragiketetarako bermeak emateko.

    Berme-ematea laguntza-programa baten barruan sartuta dagoenean, emate hori arautzen duen dekretuak ezarri ahal izango du bermeak emateko eta aldatzeko eskumena sailetako edo Administrazio instituzionaleko organoei egozten zaiela.

  2. 2012ko ekonomia-ekitaldian zehar, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak birfinkatu ahal izango dituzte elkarren bermerako sozietateek euskal enpresei emandako abalak eta bermatu Luzaro KFE sozietateak euskal enpresei emandako maileguak, gehienez ere 550.000.000 euroko kopuru bateratu bateraino, abal eta maileguok laguntza-tresna baitira enpresek berezko funtsak edo finantzaketa lortzeko, betiere erakunde horiekin izenpeturiko bidezko hitzarmenen esparruan.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuak bermatu ahal izango dute Europako Inbertsio Bankuak edo Europako Inbertsio Funtsak edo beste finantza-erakunde batzuek Luzaro KFEri edo erakunde laguntzaileei emandako finantzaketa, baldin eta azken hartzaileak euskal enpresak badira, betiere erakunde horiekin izenpeturik bidezko hitzarmenen esparruan.

  1. Autonomia Erkidegoko Administrazioak formalizatutako zorpetzea, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 1.038.312.696 eurotik gora.

  2. Zuzenbide pribatuko erakundeen kanpo-zorpetzea ere, edozein agiri-motatan gauzatzen dela ere, gehitu ahal izango da, muga honekin: ekitaldiaren amaierako saldoak ezingo du gainditu ekitaldiaren hasieran dagokion saldoa, ez behintzat 150.000.000 eurotik gora.

  3. Zenbateko horiei ez zaizkie egotziko Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikokoak izatera pasatzen diren edo sektore publiko horretako erakunde batekin bat egiten duten erakundeek hartutako zorpetzeak.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenaren) 24, 25 eta 26. artikuluetan ezarritakoaren aurka jo gabe, 2012. urtean handigarri izaera izango dute, aitortzea nahitaezko duten obligazioen kopuru bateraino, kreditu hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, bere erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetan sarturik egonik, lege honen III. eranskinean zehazten direnak.

  2. Handigarritzat jotzen diren kredituen eta aipatzen diren gainerako kredituen gehikuntzek honako finantzabideak izango dituzte:

    1. Xede batera atxikitako eskubideen benetako bilketaren araberako gehikuntzak finantzatzeko, hasieran aurreikusitako diru-sarrerez gain jasotako diru-sarreren soberakinak izango dira oinarri.

    2. Lurralde historikoek Estatuari ordaindu behar dioten kupoa neurri berean gutxitzea ekartzen duten gehikuntzak finantzatzeko, lurralde historikoek berek finantzatuko dute gutxitu den kopuru bera, betiere 2012rako ezarritako ekarpen-koefizienteen arabera.

    3. Finantza-modu zehatzik ez dutenak finantzatzeko, Gobernu Kontseiluak erabakiko du nola egin, betiere Ekonomia eta Ogasun Sailak proposatu ondoren.

  3. Horrez gain, Gobernu Kontseiluak diruzaintzako gerakinen kontura handitu ahal izango ditu «Zenbait sailen gastuak» sekzioko gastuen egoera-orrian azaltzen diren kreditu handigarriak, baita, hala badagokio, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak onartutako finantza-laguntza emateko plan eta programetatik sortutako finantza-premiak ere.

2012ko ekitaldian, Ekonomia eta Ogasun Sailak, beharrezko diren aldaketak eginez, aurreko urteetan sortutako konpromiso-kredituen zenbatekoa egokitu ahal izango du, baldin eta kredituok finantza-eragiketak edo arriskuen estaldura-eragiketak gauzatzearekin zerikusia duten lankidetza-hitzarmen eta kontratuei badagozkie eta eragiketon urteko zenbatekoa interes-tasaren edo antzeko beste adierazleen bilakaeraren araberakoa bada.

  1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 20. eta 21. artikuluetan xedaturikoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta erakunde autonomo administratiboen behin-behineko langile, funtzionario eta lan-kontratuko langileen plantillak onartzen dira, taldeka, kidegoka, eskalaka eta kategoriaka sailkatuta, eta hasiera batean aurrekontu hauen «Langileriari buruzko eranskinean» xedaturikoaren araberako aurrekontu-programa eta sekzioei atxikita.

  2. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenaren) 22. artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta erakunde autonomoen administratiboen aurrekontu-plantillak izaera mugatzailea izango du, eta gehienezko muga erakunde horietako guztietako funtzionarioen, lan-kontratuko langile finkoen eta behin-behineko langileen kopuru osoa izango da.

  3. Orokorrean, aurrekontu-plantillak langile-zuzkidura berriak sortuz aldatzen badira, behar beste zuzkidura amortizatu egin beharko dira horren ondorioz, urteko kostu gordina handiagoa izan ez dadin.

  4. Aurreko paragrafoan ezarritakoa alde batera utzita, Gobernu Kontseiluak, Ekonomia eta Ogasun Sailaren proposamenez, langile-zuzkidura berriak sortzeko baimena eman ahal izango du lanpostuen zerrendak honako arrazoi hauengatik aldatzen badira: eskumenen transferentziak benetan gauzatzen direlako, organo eta zerbitzu berriak sortzen direlako, kanporatutako eta azpikontrataturiko zerbitzuen kudeaketa zuzena egiten delako, lege-mailako arauak aldarrikatzen direlako, edo Gobernuak koiunturakoak ez diren planak, programak eta jarduera garrantzitsuak onartzen dituelako. Horretarako, finantzazio egokia eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen organoaren aldez aurreko aldeko txostena beharko da beti. Txostenean adierazi beharko da ezinezkoa dela premia berriei aurre egitea lanpostuak berratxikita, langileak berrizendatuta edo giza baliabideak arrazionalizatzeko eta antolatzeko bestelako baliabideak erabilita.

  5. Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio langileen gastuen kredituetan beharrezkoak diren aurrekontu-aldaketak egiteko, artikulu honetan xedaturikoaren arabera onartzen diren plantilla-aldaketetara egokitze aldera.

  6. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergo eta fundazioen langile-zuzkiduretan 2011ko abenduaren 31n indarrean dauden zuzkiduren gainetik egiten den edozein aldaketa, baldin eta erakunde horien aurrekontua lege honen aplikazio-eremuan sartuta badago, artikulu honek aipatzen dituen arauekin bat etorriz baimendu beharko da.

Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginaren (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenaren) 66.3 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, eta 2012. urterako bakarrik, sekzio bakoitzerako, lotura-izaera izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, bere erakunde autonomo administratiboen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuen 1. kapituluko 122., 123., 131., 132., 161. eta 162. kontzeptuen barruan dauden gastuek, kontzeptuaren mailan, eta 16111. azpikontzeptuaren barruan dauden gastuek, azpikontzeptuaren mailan.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 66.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, eta 2012. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute kapituluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek 2. kapituluari dagozkio, hain zuzen ere, funtzionamendu-gastuak, aurrekontuaren gastu-xehetasunean ezkutuko gastu gisa sailkatutakoak izan ezik. Ez dira beharrezko izango, beraz, kapituluaren mailaren azpitik dauden kreditu-transferentziak.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, Osasun-Finantzaketa eta Kontratazioa 4112 programako 241 kontzeptuan bildutako gastuek izaera loteslea izango dute kontzeptu mailan.

  1. Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zen) 66.3 artikuluan xedaturikoaren ondorioetarako, eta 2012. urterako bakarrik, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, bere erakunde autonomo administratiboen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketa-kredituek izaera mugatzailea eta loteslea edukiko dute artikuluaren mailan, sekzio eta programa bakoitzerako, ekonomiako sailkapenari dagokionez; aurrekontu horiek 4. eta 7. kapituluei dagozkie, hain zuzen ere gastu arruntetarako transferentziak eta diru-laguntzak, eta kapital-eragiketetarako transferentziak eta diru-laguntzak biltzen dituzten kapituluei.

  2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa hori izanik ere, Nekazaritza eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena 7111 programako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

  3. Era berean, Enplegua 3211, Prestakuntza 3231 eta Gizarteratzea 3121 programetako ordainketa-kredituek izaera loteslea izango dute kapitulu, sekzio, zerbitzu eta programa mailan.

  1. 2012ko ekitaldian zehar, Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenak) arautuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko, bere erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen aurrekontu orokorretako kreditu-transferentzien erregimena, ondorengo paragrafoan adierazten diren berezitasunen kalterik gabe.

  2. 2012ko ekitaldian zehar, ahalmena ematen zaio aurrekontuen arloan eskumena duen sailari Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan beharrezko diren aurrekontu arloko aldaketak egiteko, zerbitzu horren trantsizio-erregimena administrazio-izaerako erakunde autonomora egokitzeko xedez.

Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen aurrekontuetan aldaketak sortzen badira eta Jaurlaritzak onartutako garrantzizko edozein plan, programa eta jarduerak sortutakoak badira, Ekonomia eta Ogasun Sailak emango du aldaketa horiek egiteko baimena.

  1. 2012. urtean, lan-arloko araubidera atxikita ez dauden Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute gehikuntza orokorrik izan, 2011ko ekitaldian ezarritakoen aldean. Lansari horiek, betiere, homogeneotasunaren arabera kalkulatuko dira, erkaketaren bi aldietarako, bai langileen kopuruari eta antzinatasunari dagokienez, bai lanaldi-araubideari dagokionez.

  2. Lan-kontratukoak ez diren langileak honako hauek dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako karrerako eta bitarteko funtzionarioak, bai eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko estatutupeko langileak ere.

  3. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aurreko ataletan aipatzen diren lansarietako osagarriek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2011ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean.

  4. Langile horien oinarrizko ordainsariek eta haien lanpostuei esleituriko osagarri finko eta aldizkakoek ez dute inolako gehikuntzarik izango; dena dela, lanpostuaren edukian izandako eraldaketengatik, programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruan izandako aldaketengatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailarengatik, lansari osagarrietan berariaz eta salbuespenez ezinbestean egin beharreko egokitzapenak gauzatu ahal izango dira. Era berean, zehaztutakoa gorabehera, lanpostuak antolatzeko eta sailkatzeko sistemak aplikatu ahal izango dira, eta sistema horiek aplikatzekoak izango zaizkie transferentzien bitartez euskal administrazio publikoetan sartzen diren edo sartuak diren langileei ere; era berean, sektoreetako berezitasun batzuk egokitu ahal izango dira, ordainsari-kontzeptuak ordainsarien egitura berriaren arabera periodifikatzeagatik, berregituratzeagatik edo egokitzeagatik.

  5. Aparteko pagak ekainean eta abenduan jasoko dira, artikulu honen 7. paragrafoan zehazten diren soldataren eta hirurtekoaren kopuruetan, eta destinoko osagarriaren eta berariazko osagarriaren edo baliokide den kontzeptuaren hileko bateko kopuruetan, paragrafo hau aplikaziokoa zaien kolektiboen ordainsari-araubidearen arabera.

  6. Gainerako lansari osagarriek, halaber, ez dute inolako hazkunderik izango, alde batera utzita programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruan izandako aldaketetatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailatatik eta programa aplikatzearen banakako emaitzetatik ondorioztatzen diren eraldaketak.

  7. Aurreko paragrafoetan ezarritakoarekin bat etorriz, lan-kontratukoak ez diren langileek jaso beharreko oinarrizko lansariak ondoren adierazten direnak izango dira, ordainsari-kontzeptu bakoitzaren arabera:

    1. Langile bakoitzaren kidegoa edo eskala sailkatuta dagoen taldearentzako soldata eta hirurtekoak, hamabi hilekori dagozkien ondorengo zenbatekoen arabera:

      (Ikus .PDF)

    2. 2012. urtean, soldatari eta hirurtekoei dagokien hileko bat jasoko dute ekaineko eta abenduko aparteko pagetako bakoitzean, honako idatz-zati honetan zehazten diren kopuruetan.

      (Ikus .PDF)

    3. Era berean, ekainari eta abenduari dagokien aparteko pagetan, destinoko osagarriaren eta berariazko osagarriaren zenbatekoari dagokion hileko bat jasoko dute.

  8. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legea arte Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 43. artikuluan aurreikusitako titulazioko taldeei eta azpitaldeei erreferentzia egiten zieten funtzionario publikoek jaso beharreko ordainsariek, aurrerantzean, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 2ko 7/2007 Legearen 76. artikuluan eta hirugarren xedapen iragankorrean ezarritako lanbide-sailkapeneko taldeei egingo diete erreferentzia, eta lege honetan aurreikusten diren gehikuntzez beste ez dute inolako aldakuntzarik izango. Hona hemen sailkapeneko bi sistema horien artean dauden baliokidetzak:

    (Ikus .PDF)

  9. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 79.1.a artikuluarekin bat etorriz, hamabi hilekoei buruzko destinoko osagarriaren urteko zenbatekoa, lanpostu bakoitzaren mailari dagokiona, honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  10. 2012ko urtarrilaren 1ean lan-erregimenaren pean dauden Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako, zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako langileen urteko guztizko lansariek ezin izango dute gehikuntza orokorrik izan, 2011ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean, alde batera utzita lanpostuaren edukian izandako eraldaketatik, programa bakoitzari atxikitako langile-kopuruan izandako aldaketatik edo programa horiei ezarritako helburuen betetze-mailatik, edo lana antolatzeko sistemak edo lanbide-sailkapenak eraldaketatik ondoriozta daitekeen gehikuntza.

    Horregatik guztiagatik, aurreko lerrokadan aipatzen diren lan-kontratuko langileen soldata-masak ez du gehikuntzarik eduki ahal izango, aurreko urtekoaren aldean. Lan-kontratuko langileen soldata-masa esaten denean, hau adierazi nahi da, alegia, kasuan kasuko langileek 2011n zehar sortutako lansari guztiak (soldatazkoak nahiz soldataz bestekoak) eta gizarte-ekintzako gastu guztiak. Hala ere, badira zenbait salbuespen:

    1. Gizarte Segurantzako prestazioak eta kalte-ordainak.

    2. Enplegu-emaileak Gizarte Segurantzako sistemari ordaindu beharreko kotizazioak.

    3. Leku-aldatzeei edo kaleratzeei dagozkien kalte-ordainak.

    4. Langileak egindako gastuengatiko kalte-ordainak.

  11. Autonomia Erkidegoko Administrazioko, erakunde autonomoetako, sektore publikoko partzuergoetako eta zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako enplegatu publikoei eta orobat haien menpeko sozietate publiko eta fundazio publikoetakoei dagozkien akordio, hitzarmen edo itunak etenda geratuko dira haien aplikazioan artikulu honetako aurreikuspenak betetze aldera, baldin eta haien aplikaziotik lansari-gehikuntzak eratortzen badira 2012ko ekitaldirako, eta artikulu honen aurka doazen klausulak aplikaezin bihurtuko dira.

    Etenda geratuko dira beren aplikazioan, orobat, borondatezko erretiroagatiko sariak arautzen dituzten artikuluak eta klausulak.

    Etete horrek eragina izango du ondorio-data 2011ko abenduaren 31ren ondoren daukaten enplegatu publikoen borondatezko erretiroetan.

    Etenda geratuko dira bere aplikazioan, halaber, enplegatu publikoen erretiro partzialeko eskaerekin lotutako txanda-kontratuak egiteko konpromisoak arautzen dituzten artikuluak eta klausulak. Alabaina, baimena ematen zaio Jaurlaritzari artikulu horien aplikazioa mantendu ahal izateko salbuespeneko kasu batzuetan, betiere kontratazio horrek gastu-gutxitzea eragiten baldin badu I. kapituluan.

    Etenda geratuko dira, berebat, ordainsari-gutxitzerik gabe lanaldia aldatzeko eskubidea ematen duten adinagatiko ordutegi-baimenak, betiere ez baldin badagozkie Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 12/2007 Legearen 48 eta 49. artikuluetan jasotako kasuei.

    Eten egiten dira, baita ere, gaixotasun arruntagatiko aldi baterako ezintasun-egoerei dagokienez, Gizarte Segurantzaren edo dagokion gizarte-aurreikuspeneko erregimenaren babes-ekintzaren borondatezko hobekuntza gisa ordainsari-osagarriak arautzen dituzten artikuluak eta klausulak. Baimena ematen zaio Jaurlaritzari erregelamendu bidez arautzeko zer baldintza, eskakizun eta portzentaje aintzat hartuta ordainduko diren osagarri horiek.

  12. Lehendakariaren, sailburuen, goi-kargudunen eta berdinetsitakoen 2012ko ekitaldirako lansariek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2011ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, honako kopuru hauek izan ezik:

    1. Taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratuak.

    2. Antzinatasuna dela-eta egokitu dakizkienak.

    3. Lansarien egitura errespetatzeko ordaindu beharrekoak, hau da, dagozkien kategoriari eta karguari euste aldera ordaindu beharrekoak, eta betiere bermatu egingo da, gutxienez, maila goreneko funtzionarioentzat orokorrean eta gehienez aurreikusitako lansarien parekoak jasoko dituztela. Goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 2. artikuluan ezarritakoaren arabera, lansari horien urteko zenbateko gordinak honako hauek izango dira, 2012ko ekitaldirako:

      (Ikus .PDF)

  13. Artikulu honetako lehenengo eta hamabigarren paragrafoetan agertutako langileen aldean lansariak parekatuta ez dituzten behin-behineko langileen lansariek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2011ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratutako kopuruak izan ezik eta antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

  14. Osagarri pertsonalek, aldi baterako osagarriek eta zerbitzuagatiko kalte-ordainek arau berariazkoak izango dituzte. Kalte-ordain horiek ez dute inolako gehikuntzarik eduki ahal izango beren banakako zenbatekoetan, 2011ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

2012. urtean, euren eremuetako langileentzat erretiro-gertakizunaren estaldura hartzen duen gizarte-aurreikuspeneko edozein sistemari egin beharreko ekarpenak, Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, bere erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, sozietate publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoek egiten badituzte, % 50 murriztuko dira 2010eko ekainaren 1era arte aplikatutakoekin alderatuz.

  1. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeko 74.1.a) artikuluarekin bat etorriz, kategoria-maila bakoitzari dagokion destinoko osagarria honako hau izango da:

    (Ikus .PDF)

  2. Gobernu Kontseiluak erabakiko du zein den Ertzaintzako langileek guztira jasoko duten lansari osoa. Nolanahi ere, 19. artikuluan ezarritako edukia eta irizpideak aplikatuko zaizkie.

  1. Gobernu Kontseiluak onartuko ditu, Ekonomia eta Ogasun, eta Justizia eta Herri Administrazio sailek txostena egin ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko, erakunde autonomoetako eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoetako funtzionarioei eta estatutupekoei, bai eta lan-kontratuko langileei ere, erasaten dieten hitzarmen kolektiboak, soldaten berrikuspenak edo lehendik izenpetuta zeuden hitzarmenei oso-osoan edo zati batean atxikitzeko akordioak edo horietara zabaltzeko akordioak. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen edo Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen mende dauden lan-kontratuko langileei eragiten dietenean, berriz, erakunde bakoitzaren gobernu eta administrazio-organo eskudunak izenpetu aurretik, aipatutako sailen aldeko txostena beharko dute.

  2. Aurreko paragrafoan zehaztutako ondorioetarako, dagokion akordio-proiektua bidaliko zaie Ekonomia eta Ogasun Sailari eta Justizia eta Herri Administrazio Sailari, eta proiektuarekin batera, 2011. urteko guztizko soldata-masaren eta ordainsarien zenbatekotzea, eta 2012. urterako aurreikusitako guztizko soldata-masarena eta ordainsariena, bai eta proiektu horretan jasotako alderdi ekonomiko guztien balorazioa ere, hori guztia 2012ko ekitaldirako ordainsariak ez gehitzeko baldintza betetzen dela egiaztatze aldera. Aipatutako sail horiek, aipatutako dokumentazioa jaso eta gehienez 15 eguneko epearen barruan, dagokien txostena egingo dute. Txosten horretan, alderdi ekonomikoei dagokienez, gastu publikoaren arloan ondorioak dakartzaten gaiak jasoko dira; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko ekainaren 30eko 14/1994 Legean ezarritako kontrol ekonomikoa gauzatzeko.

  3. Erabat deusezak izango dira txostenaren izapidea egin gabe edo aurkako txosten baten kontra hartzen diren akordioak, bai eta hurrengo ekitaldietarako soldata-gehikuntzak dakartzaten akordio, hitzarmen edo itunak ere, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren etorkizuneko legeek finkatzen dutenaren kontrakoak badira.

  1. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako, sozietate publikoetako, eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetako zuzendaritzako langileen 2012ko ekitaldirako lansariek ere ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2011ko abenduaren 31n indarrean dauden lansarien aldean, taldekako aseguruen kontratuak finantzatzera bideratutako kopuruak izan ezik eta antzinatasuna dela-eta egokitu dakiekeenari kalterik egin gabe, bai eta beren lansariak erreferentziatuta dauden kategoriaren gehikuntzari kalterik egin gabe ere.

  2. Artikulu honetan aipatzen diren langileek edozer dela-eta urtean jasoko dituzten gehieneko soldataren zenbatekoak, bermatu gabeko kopuruko pizgarriak barne direla, ezin izango dira Eusko Jaurlaritzako sailburu batek urtean jasotzen dituen lansari osoak baino handiagoak izan.

  3. Goi Kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 4. artikuluko 2. paragrafoan agintzen dena betetzeko, pizgarriak ebaluatzeko eta emateko irizpideak zehazterakoan honako hauek hartuko dira kontuan: sozietate edo erakunde publiko bakoitzaren urteko aurrekontuen eta ekonomia-urte bakoitzean aurrekontuekin batera doan urteko txostenean jasotako helburu kualitatiboen betetze-maila, bai eta erakundearen urteko kudeaketa-planaren eraginkortasuna ere, betiere zuzenbide pribatuko erakunde publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzeko den otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuak zehaztutakoaren arabera. Irizpide horiek Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoetara ere zabalduko dira.

  4. Zuzenbide pribatuko erakunde publiko, sozietate publiko, eta Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio edo partzuergo bakoitzeko gobernu eta administrazio-organo eskudunek erabakiko dute zein modu eta alditan ordainduko diren pizgarri horiek.

  1. Indarrean dauden arau berezietan xedatutakoarekin bat etorriz bidezkoak diren kasuetan eta kopuruen arabera ordainduko dira pentsioak eta bestelako eskubide pasiboak.

  2. Maiatzaren 13ko 1/1986 Legegintza Dekretuaren aplikazioz hartzeko pasiboengatik sortutako pentsioei dagokienez, eskatutako gabealdiak bete dituzten langileen pentsioek ez dute inolako gehikuntzarik izango, 2011ko abenduaren 31n indarrean daudenen aldean.

2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, aldi batez eteten dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak, organismo autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergoek sindikatuekin sinatutako akordio, hitzarmen edo itun guztiak, lege honetan lansariei buruz ezarritako neurriak behar bezala aplikatzeko behar den eran.

  1. Lege honen IV. eranskinean finkatzen dira hezkuntza-maila bakoitzaren moduluko osagaiak eta dagozkien zenbatekoak.

    IV. eranskinean zehaztutako modulu ekonomikoak gehieneko mugak dira modulua osatzen duten kontzeptu guztietarako.

  1. Hala ere, ordainketa eskuordetua daukaten mailetan, irakasle bakoitzaren benetako antzinatasuna kontuan hartuta ordainduko da inoren kontura diharduten langileen eta kooperatibisten antzinatasuna.

    Ordainketa eskuordetuaren sisteman sartutako talde osoarentzako Gizarte Segurantzarako kotizazioa, era berean, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean urtero zehazten diren kotizazio-tasen arabera egingo da.

  2. Itundutako ikastetxeetarako moduluak osatzen dituzten urteko kopuruak ere, langileen gastuei dagokien osagaiei dagokienez, ikastetxe publikoetako funtzionarioen lansarietarako aurreikusitakoaren pareko proportzioan aldatuko dira, eta ez da onartuko lege honetako moduluetan ezartzen diren kopuruak gainditzen dituzten hitzarmenen ondorio den aldaketarik langile horien lansarietan.

2012ko ekitaldian zehar, foru-aldundiek Autonomia Erkidegoko administrazioaren aurrekontuan izendatutako kredituei eusteko egin beharreko ekarpenak 8.495.680.208 eurokoak izango dira, martxoaren 23ko 2/2007 Legearen bidez onartutako metodologiarekin eta, kasuan kasu, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak hartzen dituen erabakiekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan zehaztatutako zenbatekoari ondoko ehunekoak ezarriz ateratzen da lurralde historiko bakoitzak egin beharreko ekarpena. Hona ehunekook:

ARABA: % 16,61

BIZKAIA: % 50,48

GIPUZKOA: % 32,91

Oinarriaren ehuneko jakin bat finkatuta ez izateagatik edo oinarria moneta-unitateetan emana ez egoteagatik finkoak diren Euskadiko Ogasun Nagusiaren tasak igo egingo dira: 2011. urtean eskatzen ziren zenbatekoei, hain zuzen ere, bat koma zero hiru (1,03) koefizientea aplikatzetik ondorioztatzen den kopururaino.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakotik salbuesten dira lege honetan berariaz eguneratzen diren tasak.

Arestian adierazitako koefizientea aplikatu ondoren, bi hamartar dituzten tasak behera doituko dira, hirugarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta gora, horrelakoa ez bada.

Sei hamartar dituzten tasei dagokienez, behera doituko dira, zazpigarren hamartarra bostetik beherakoa bada, eta gora, horrelakoa ez bada.

  1. Egitekoa den gastuari dagokion kredituaren izaera edozein izanik ere, 5.000.000 eurotik gorako gastuek Gobernu Kontseiluaren baimena beharko dute. Bada salbuespen bat, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoan sartutako erakundeetarako transferentziak egiten direnean, Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide propiotzat eta zerbitzu teknikotzat hartzen diren erakundeekiko kudeaketa-gomendioak direnean edo Aurrekontuetan izen horrekin jasotako diru-laguntzak direnean; hiru kasu horietan ez da baimenik behar izango.

  2. Erakunde autonomoek eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoek 1.000.000 eurotik gorako hasierako aurrekontua duten gastuak egiteko, dagokien sailburuaren aldez aurreko baimena beharko dute, edo, aurreko paragrafoaren kasuan, Gobernu Kontseiluarena.

Kontratazioaren arloan, Gobernu Kontseiluari egokituko zaio aurreko artikuluko 1. paragrafoan aurreikusitako zenbatekoaren gainetik dagoen aurrekontua duten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren, erakunde autonomoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko partzuergoen kontratuak baimentzea. Kasu horretan, kontratua baimentzearekin batera, gastua ere baimenduko da.

  1. Jaurlaritzak, Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginak (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenak) eskatutako informazioaz gainera ondoko eragiketen berri emango dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari, hiru hilean behin:

    1. Aldi horretan emandako bermeen zerrenda, eta, bermeen onuradunek bete beharrekoa bete izan ez dutelako, aurre egin behar izan dien bermeei buruzko informazioa.

    2. Zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazioen egoera-balantzea, galeren eta irabazien kontua, esku-diru fluxuen egoera, eta ustiapen-aurrekontuak eta kapital-aurrekontuak.

  2. Aurreko zenbakian aipatzen den informazioa hiruhileko bakoitzaren muga-egunean itxiko da eta aipatutako muga-egunaren hurrengo bigarren hileko 15a baino lehen igorriko da Legebiltzarrera.

Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari hainbat eragiketaren berri emango dio, eragiketa horiek gertatzen diren hilaren hurrengoan. Hona hemen eragiketok:

  1. Egindako zorpetze-eragiketak.

  2. Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakundeei emandako urtebeterako edo gutxiagorako kreditu eta aurrerakinak.

  3. Itundutako zergetan foru-aldundi bakoitzak izandako diru-sarrerak, zergaka sailkatuak eta zehaztuak.

Lehenengoa. Etxebizitza eta luzoru arloko finantza-neurriak.

  1. Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko araudian agindutakoa betetze aldera, deskontuen bidez 2012. urtean zehar egingo dituen finantza-eragiketen zenbatekoak ezin izango du 174.000.000 eurotik gora egin.

  2. Ekonomia eta Ogasun Sailari baimena ematen zaio, etxebizitza eta lurzoru gaietako finantza-itunetatik eratorritako ordainketa-obligazioak segurtatzeko edo birmoldatzeko finantza-eragiketak ituntzeko eta kitatzeko, betiere Gobernu Kontseiluak erabakitzen duen eran eta moduan.

    Bigarrena. Sustapenerako neurriak.

  1. Ekonomia sustatzeko egitasmoak, ikusi-entzutekoak sortzen dituzten arloak sustatzeko egitasmoak, ikerketetarako egitasmoak, garapenerako egitasmoak eta berrikuntzarako egitasmoak ordaintzen laguntzeko bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek hainbat mailegu eta aurrerakin itzulgarri eman ahal izango dituzte.

    Kontuan hartu beharreko arauetan jartzen duen moduan eman beharko dira laguntza horiek. Eta Euskadiko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bateginean (maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zenean) ezarritakoa gorabehera, hartarako eskumena duen erakundeak gastu-konpromisoak hartu ahal izango ditu halako laguntzak eman ahal izateko, baldin eta konpromiso horiek berekin dakarten finantzaketa-kostua eta aurreikusitakoaren arabera Administrazioak aurre egin beharreko arriskua dagozkien aurrekontu-kredituek babestuta badaude.

  2. Laguntzen finantzaketa-kudeaketari dagokionez, aplikatu beharreko arauetan zehaztutako kaudimen eta eraginkortasun-baldintzak betetzen dituzten pertsona juridikoen bidez edo, dagokionean, Finantzen Euskal Institutuaren bidez egingo da, eta arau horietan eta pertsona horiekiko lankidetza-akordioetan xedatzen den moduan. Erakunde horiek, halaber, erakunde laguntzaile gisa jardungo dute Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginean (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartu zenean) 52. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoaren ondorioetarako.

  3. Xedapen gehigarri honen eraginez aurrekontuetako gastuen eta sarreren egoera-orrietan egin beharreko egokitzapen teknikoak egiteko baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari.

    Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazio-egituraren ustiapena.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren jabetzako telekomunikazioen egituraren ustiapenetik lortutako irabaziak zuzenbide pribatuko diru-sarreratzat joko dira, ez baitaude atxikita erabilpen edo zerbitzu publikoei, telekomunikazioen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera.

    Laugarrena. Enpresen lehiakortasuna sustatzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio publikoak industria-izaerako merkataritza-sozietateetan dituen partaidetzei dagokienez, baldin eta Gobernu Kontseiluak zehazten dituen baldintzen arabera irizten bazaio sozietateok bete dutela partaidetza horiek eskuratzea eragin zuten xede estrategikoa, egoki iritzitako funtsak eta finantza-tresnak sortzea bultzatzeko erabili ahal izango dira aurreikusi gabeko diru-sarrera eta finantza-baliabideak, funts edo finantza-baliabide haien bidez Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren lehiakortasuna sustatzeko eta bereziki euskal enpresa-taldeak eratzea eta sendotzea babesteko.

    Ondorio horietarako, baimena ematen zaio Jaurlaritzari, 2012ko ekitaldian eta aurrekontu eta ondare-araubideari buruzko indarreko lege-xedapenetako baldintzetan, bidezko ondare-eragiketak egin ditzan eta eragiketa horietatik lortutako funtsak aurreko paragrafoan azaldutako jardueretara aplikatu ditzan.

  2. Xedapen honetan aurreikusitakoa betetzeko garatzen diren jarduerak, nolanahi ere, Ekonomia eta Ogasun Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko finantza-sistema publikoaren baliabideak arrazionalizatzeko eta optimizatzeko ezarriko dituen jarraibideei atxiki beharko zaizkie, eta, dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoaren finantza-politikaren zerbitzuan ezar daitezkeen gainerako tresnei.

    Bosgarrena. Azpiegituretako proiektuak herri-onurako aitortzea.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoak irratiaren, telebistaren eta, oro har, gizarte-komunikabideen arloan dituen eskumenez baliatzeko beharrezko diren azpiegitura-proiektuak onartzeak, bai eta babes zibileko eta segurtasun publikoko zerbitzuen arloan dituenez baliatzeko beharrezko direnak onartzeak ere, inbertsioetarako kredituen kontura finantzatutako proiektuak baldin badira, berekin ekarriko du kasuan kasuko ondasunen herri-onura eta urgentziazko okupazioaren beharra aitortzea eta ondasun horiei dagozkien eskubideak eskuratzea, nahitaezko desjabetzeari, aldi baterako okupazioari edo zortasunak ezarri edo aldatzeari ekin ahal izateko.

  2. Herri-onurako aitortzeak, era berean, erreferentzia egingo die proiektuaren zuinketan eta ondoren onartu daitezkeen aldaketetan bilduta dauden ondasun eta eskubideei.

  3. Ondorio horietarako, azpiegituretako proiektuek eta proiektu horien aldaketek proiektuon definizioa eta proiektuok gauzatzeko okupatzea eta eskuratzea beharrezko irizten diren lur-sailak, eraikuntzak edo beste ondasun edo eskubide batzuk bildu beharko dituzte.

    Seigarrena. Inbertsioetarako kredituak baimentzea eta erabiltzea.

    Orokortasunez, gastuaren izaerak uzten duenean, inbertsioetarako kredituak eta inbertsio edo finantza-eragiketetarako transferentzietarako eta diru-laguntzetarako kredituak ekitaldiko lehen seihilekoan baimendu eta erabiliko dira. Baldin eta, aparteko arrazoiengatik, gastu horiek epe horretan baimendu eta erabili ez badira, erabili gabeko kredituak berriro izendatu ahal izango dira Ekonomia eta Ogasun Sailak erabakitzen duen eran.

    Zazpigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak.

    2012ko ekitaldian zehar, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 29ko 649/2009 Dekretuaren 14.4 artikuluan jasotako ordainketa-formula ordeztuko da, halako eran, non % 70eko lehenengo ordainketa bat egingo den, diru-laguntza ematen den unean, eta gainerako % 30a, diru-laguntzarako onartua izan den eginiko gastuaren frogagiriak aurkeztutakoan, jardueraren amaiera-egunetik zenbatzen hasi eta bi hilabeteko epean.

    Zortzigarrena. Laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa murriztea.

  1. Izaera orokorreko xedapenetan jasotako erregulazioaren babesean sektore publikoko erakundeek 2012ko ekitaldian ematen, aitortzen edo ordaintzen dituzten laguntza, diru-laguntza eta prestazio ekonomikoek, lege honetan ezarritakoak izan ezik aldez aurreko deialdi publikoa egiteko beharrik gabe eta, gastuaren muga ezartze aldera, gastuaren finantzaketari lotutako aurrekontu-baliabideen aldez aurreko publizitaterik egin gabe, % 7ko beherapena izango dute beren zenbatekoan.

  2. Nolanahi ere, aurreko paragrafoan sartutakotzat hartuko dira Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legean eta familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuan eta hori garatzeko araudian ezarritako prestazioak.

    Bederatzigarrena. Etxebizitzako prestazio osagarria.

    2012ko ekitaldian zehar, etxebizitzaren edo ohiko bizitokiaren alokairu-gastuei (edozein modalitatetan, hots, errentamendua, azpierrentamendua, baterako alokairua, ostatu hartzea eta gelen alokairua) aurre egiteko etxebizitzako prestazio osagarriaren gehieneko zenbatekoa hilean 250 euro izango da, eta ez da gehikuntzarako aukerarik izango, inolako gorabehera dela eta.

    Hamargarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko enplegatu publikoen erretiroa hartzea.

    Euskal Funtzio Publikoari buruzko ekainaren 6ko 6/1989 Legearen 38. artikuluko 1. paragrafoko bigarren lerrokadan, jarduneko zerbitzuaren luzapena eskatzeko aukerari buruzkoan, aurreikusita dagoenaren aplikazioa etenda geratzen da 2012ko ekitaldian.

    Hala ere, dagokion langileak 65 urterekin onartuta baleuzka benetan egindako zerbitzuko 12 urte eta ez baleuka osatuta beretzako pentsio-eskubidea sortzeko gutxienez behar duen urte kopurua, jarduneko zerbitzuaren luzapena eskatu ahal izango dio beraren erretiroa erabakitzeko eskumena duen organoari. Luzapena ez da hedatuko aipatu den gabealdia betetzeko falta zaion denboraz harago, eta interesduna zerbitzurako gai dela irizten zaionean emango da.

    Hamaikagarrena. Kontratua egiteko baimena.

    Jaurlaritzari berariaz baimena ematen zaio kontratu bat egin dezan gutxienez 4.000 etxebizitza babestu lortzeko, errentamendu bidez, gerora onuradunen esku jar daitezen azpierrentamendu edo gozamen bidez. Kontratuan esleipendunari betebehartzat ezarri ahal izango zaio Administrazioari emandako etxebizitzek eraikin berriak edo hirugarren batzuengandik eskuratuak izan behar dutela, bai eta etxebizitza horiek eskuratzea edo horiek hartzen duten lurzorua edo eraikitzeko behar dena eskuratzea ere Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateetatik.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Barneko Ekonomiaren Kontrola eta Kontabilitatea garatzen dituen urriaren 31ko 464/1995 Dekretuaren 44. artikuluaren 5. paragrafoa indargabetuta gelditzen da.

Lehenengoa. Garapena eta gauzatzea.

  1. Jaurlaritzari baimena ematen zaio lege honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak emateko. Ekonomia eta Ogasuneko sailburuari dagokio xedapenok proposatzea.

  2. Erakunde autonomoen, zuzenbide pribatuko erakunde publikoen, sozietate publikoen eremuan, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko fundazio eta partzuergo publikoen eremuan ere, bakoitzaren gobernu-organoari egokituko zaio honako lege honen 19. artikuluan eta ondorengoetan jasotzen diren neurriak aplikatzea, betiere, Jaurlaritzak eta funtzio publikoaren arloan eskumena duen sailak horri buruz ezartzen dituzten jarraibideen barruan.

    Bigarrena. Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzeko den 2/2007 Legegintzako Dekretua, azaroaren 6koa, aldatzea.

    p) idatz-zati berri bat eransten zaio Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bategina onartzeko den azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 99. artikuluko 4. paragrafoari, honako testu honekin:

    1. Etxebizitzen sustapen publikorako eskumena baliatuz eraikitako babes publikoko etxebizitzei atxiki gabeko lokalak edo eranskinak badira.

  1. Tarteki bat eransten zaio azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateginaren 99. artikuluko 5. paragrafoari, eta honela idatzita geratuko da:

    5. a), b), c), d), i), j), m) eta o) idatz-zatietan jasotako gorabeheretakoren batean oinarriturik baldin badago, zuzeneko esleipenerako, aurretiaz, Gobernu Kontseiluaren baimena beharko da, eta proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen sailburuak eta interesa duen saileko buruak edo erakundeko legezko ordezkariak, biek batera, proposatuta. Era berean, Gobernu Kontseiluaren aurretiazko baimena beharko da p) idatz-zatian oinarritutako zuzeneko esleipenerako, baldin eta higiezinaren unitateko balioa 90.000 eurotik gorakoa bada.

    Hirugarrena. Euskadiko Finantzen 8/1996 Legea, azaroaren 8koa, aldatzea.

  1. Aipatutako legearen 21. artikulua aldatzen da, honako idazketa honekin:

    Euskadiko Aurrekontu Orokorretan haren sektore publikoa osatzen duten erakundeen alde ageri diren zuzkidurak, betiere, erakunde horien diruzaintzako beharrizanen arabera ordainduko dira, erregelamenduzko baldintzak bete ondoren.

  2. Laugarren xedapen gehigarri bat eransten da, honako idazketa honekin:

    Laugarren xedapen gehigarria. Kudeaketa zentralizatuko sistemak.

    Finantzen arloan eskumena duen sailak diruzaintza kudeatzeko sistema zentralizatuak ezarri ahal izango ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoko erakundeentzat.

    Laugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzeko den 1/2007 Legegintzako Dekretua, irailaren 11koa, aldatzea.

  1. Aipatutako testu bateginaren 138. artikulua aldatzen da, jolaseko itsas arrantzarako lizentzia emateagatiko tasaren kuotari buruzkoa, honako idazketa honekin:

    Tasaren zenbatekoa izango da:

    Azaleko arrantzarako lizentzia emateagatik (bost urteko iraunaldia izango duena): 16,25 euro.

    Itsaspeko arrantzarako lizentzia emateagatik (urtebeteko iraunaldia izango duena): 16,25 euro.

  2. Aipatutako testu bateginaren 58. artikulua aldatzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasari buruzkoa, honako idazketa honekin:

    Zergapeko egitatea gertatzen den unean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testuak argitaratzen direnean, sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Hala ere, testuak argitaratu aurretik eskatuko da tasaren ordainketa.

  3. Aipatutako testu bateginaren 59. artikuluko 1.1.1 paragrafoa aldatzen da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasari buruzkoa, honako idazketa honekin:

    1.1. Bi hizkuntza ofizialetan bereiz argitaratutako karaktere edo zuriune bakoitzeko (agiriaren titulua eta testua barne): 0,050108 euro.

  4. Aipatutako testu bateginaren 201. artikulua aldatzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzuen erabiltzaile eta kontsumitzaileentzako erreklamazio-orriak eskuratzeagatik ordaindu beharreko tasari buruzkoa, honako idazketa honekin:

    Tasaren kuota 6,25 euro izango da erreklamazio-orrien sorta bakoitzeko; sortak 40 orri hirukoitz izango ditu.

  5. Testu bateginaren I. eranskina aldatzen da, honako idazketa honekin:

    «I. eranskina: Eraikuntzako kalitatearen kontrolerako laboratorioaren zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.