Ekonomia eta Ogasun Saila

Arautegia

Inprimatu

163/2010 DEKRETUA, ekainaren 22koa, kirol-klubei eta kirol-elkarteei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 3376
  • Xedapen-zk.: 163
  • Xedapen-data: 2010/06/22
  • Argitaratze-data: 2010/07/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Autonomia Estatutuaren 10.36 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak du kirolaren arloko eskumen esklusiboa. Eta eskumen horretaz baliatuaz, Eusko Legebiltzarrak Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea onartu zuen.

Kirol-klub eta kirol-elkarteei dagokienez, dekretu honen bitartez, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea garatzen da, eta, berebat, ordeztu egiten da Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretua, zeina, Soin Kulturaren eta Kirolaren otsailaren 19ko 5/1988 Legean oinarriturik, onartu baitzen; lege hori jada indargabetua da.

Xedapen honen bitartez, kirol-elkarteen beste eredu bat garatu nahi da, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeaz diseinatutakoa, eta, orobat, aterabidea eman nahi zaie gaur arte indarrean egon den dekretua aplikatzearen ondoriozko zenbait arazori.

Dekretuaren berrikuntza handienetakoa da kirol-erakundeen erregulazioa sinplifikatzea, eta hori dela-eta, erakundeok, elkarteen erregimen orokorrean oinarriturik, dute osaturik araubide juridikoa. Eraketa, antolamendu, funtzionamendu, azkentze edo antzeko kuestioei dagokienez, dekretu honen bitartez araututako kirol-erakundeak, honako hauekin eraenduko dira: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea garatzeko Dekretuko arauekin eta ildo horretako gainontzeko arauekin. Kirolen arloko aipatu xedapenek zehaztu eta xedatzen ez dutenaren gainean, elkarteen arloko araudi orokorraren bitartez eraenduko dira erakundeok. Horretaz gaian, erregimen organikoari doakionez, lehentasunez aplikatuko zaizkie euren estatutuak eta erregelamenduak, organo eskudunek onartutakoak direnak.

282/1989 Dekretuak zehaztu egiten ditu honakoak: kirol-klub eta kirol-federazioak herri-onurako deklaratzeko betekizunak eta izapideak. Bada, aipatu legeaz dekretu horri ere eragiten zaionez gero, xedapen honen bitartez, gaurkotu egiten da kirol-klubak herri-onurako deklaratzeko eregimena, zeren kirol-federazioak, izatez, herri-onurako «ex lege» erakundeak baitira.

Dekretuak guztiz errespetatu nahi du kirol-klubek duten elkarte pribatuen izaera. Hortaz, kirol-kluben elkarte pribatu izate horrekin bat etorriaz, Dekretuak ezeztatu egiten ditu esku-hartzeari buruzko hainbat zehaztapen, honakoak: Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretukoak; bestalde, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeren arabera, aipatu esku-hartzea ezin da justifikatu. Horretaz gain, zehaztapen haiek mugapen zalantzagarria ezartzen diote elkartzeko eskubide Konstituziokoari, eta, halaber, funts gabetu egiten dute, zati baten, lehen mailako kirol asoziazionismoaren izaera pribatua.

Bestalde, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11koa 14/1998 Legean xedatutakoarekin bat etorriaz, Dekretuak jada ez du jasotzen kirol-kluben eta nortasun juridikodun kirol-elkarteen arteko bereizketa, zeina baita artifiziotsua eta zenbait arazo sortzen dituena; Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuak ezarri zuen bereizketa hori. Euren araubide juridikoaren edo eraketaren alderdi formalak bazter utziz gero, kirol-entitate bion arteko funtsezko bereizketa hauxe zen: lehiaketa ofizialetan parte hartze ohikoa izatea edo ez izatea. Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuaren arabera, kirol-kluben helburua hauxe da: «zenbait kirol modalitate praktikatu eta sustatzea, lehiaketa ofizialetan parte hartuaz». Nortasun juridikodun kirol-elkarteek, ostera, helburu sozial berbera izanik ere, «ez zuten parte hartzen kirol lehiaketetan». Legezko desberdintasun hori gorabehera, errealitatean ikusi da ezen, kirol-elkarteek parte hartzen zutela lehiaketa ofizialetan, eta hainbat kirol-klubek ez dutela sekula parte hartu lehiaketa ofizialetan, helburu sozialean zehaztu modalitateetan. Beraz, Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean eta dekretu honetan jasotako aukera honexetan datza: figura biak bateratzea, eta, hala, kirol-kluben ezaugarria izatea zenbait kirol modalitate praktikatu eta sustatzea, lehiaketa ofizialetan parte hartuaz edo ez hartuaz.

Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean honako betebeharra jasotzen da: kirol asoziazionismoa sustatzekoa; eta hori agerian da dekretu berrian, hainbat neurrirekin. Hala, pertsona juridikoek, pribatuek zein publikoek, era ditzakete kirol-klubak, eta hori bat dator elkarteen arloko beste lege askorekin, batez ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearekin eta Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoarekin. Bestaldetik, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuan xedatutakoaren arabera, klub bat eratzeko beharrezkoa zen notarioaren aurrean eraketa-akta sinatzea, gutxienez bost pertsona fisikok. Bada, dekretu honekin mugapen hori kendu egiten da, eta, bestalde, posible da pertsona juridikoek klub bat sortzea.

Halaberean, Dekretuak bostetik hirura murrizten ditu kirol-klub bat eratzeko gutxienez behar diren kideak. Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoak honakoa xedatzen du: legez eratutako hiru pertsona fisiko edo juridikok edo gehiagok egindako akordioz eratzen dira elkarteak. Ildo horretan, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeak honakoa ezartzen du: hiru pertsonak edo gehiagok egindako akordioz eratzen dira elkarteak. Eta horrekin bat etorriaz, eta zelan eta ez dagoen funtsezko arrazoirik, eraketa bat egiteko, gutxienez bost kide behar izateko (halaxe xedatzen da Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuan), gutxienez hiru pertsona izatearen aldeko aukera egin da.

Kirol-asoziazionismoa sustatzeko bidearen barruan, kendu egiten da eraketa-akta notario-eskritura bidez gauzatu beharra. Euskadiko Kirol Elkarteei buruzko 7/2007 Legearen eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen 1/2002 Lege Organikoaren ereduari jarraituaz, dokumentu publikoan zein pribatuan formaliza daiteke eraketa-erabakia. Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretukoak aurreikusten du notario-eskritura egiletsi beharra; baina horrek ez zuen zentzurik eta areagotu egiten du kirol-klub bat eratzearen kostua.

Dekretuaren bidez argi utzi nahi da honakoa: kluba eratzeko akta egilestearekin klubak nortasun juridikoa eta obratzeko gaitasun osoa hartzen dituela; hala ere, horrek ez du baztertzen hura inskribatu beharra, baldin eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean aurreikusitako onurez baliatu nahi bada, eta horietarik dira: kirol-federazioetan integratzea, edo kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzea.

Bestalde, Auzitegi Gorenaren doktrinaren arabera, elkartzeko eskubide oinarrizkoa atzerritarrek baliatzeari dagokionez, Dekretuak garbiro adierazten du atzerritarrek kirol-klubak era ditzaketela, eta, halaber, kirol-klubetan parte har dezaketela.

Klubei dagokienez, autoantolaketarako printzipio libreak funtsa ematen dio dekretu honi, eta horren adierazgarri da erregimen organikoari eskainitako titulua. Otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuak, gaur arte, Zuzendaritza Batzordearen gehienezko kide-kopuru bat ezartzen du; bada, kopuru hori kendu egiten da. Dekretu horren bitartez, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen dira.

Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretukoari dagokionez, kendu egiten da lehendakariaren agintaldiak lau urtekoa izan beharra. Kirol-klub bakoitzaren estatutu sozialek ezarriko dute aipatu agintaldiaren iraupena. Estatutuetan aurreikuspenik ez bada, agintaldiak lau urtekoa izaten jarraituko du.

Zentsura-mozio positiboa edo eraikitzailea jasotzen du Dekretuak, eta horretaz gaian, zehaztu egiten du estatutuek arautu egin behar dutela: batetik, lehendakaria kargugabetzeko posibilitatea eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordearena ere bai; eta, bestetik, lehendakariaren izendapena eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordearena ere bai; betiere, zentsura-mozioa onartuz gero. Zentsura-mozioan, lehendakaria hautatzeko proposamena jaso ahal izango da, eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordea hautatzekoa.

Dekretuko beste berrikuntzetariko bat da kooptatze-sistema onartzea, hain justu ere Zuzendaritza Batzordeko edozein bajari aurre egin eta betetzeko. Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuak hainbat arazo sortu ditu bakanteak zirenean; izan ere, aipatu manuaren arabera, hilabeteko epearen barruan, Ezohiko Batzar Nagusirako deialdia egin behar zen, lehendakari berria hautatzeko. Argi dago, hauteskunde-prozesu batek, sinpleena izanik ere, nabarmen ez-egonkortu dezakeela klub baten kudeaketa; batez ere, plantilla eta talde teknikoa berritu behar badira, eta, halaber, kirol-denboraldien arteko trantsizioa egin behar bada.

Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuan bada isildua gai bat, funtsezkoa dena, eta isiltasun hori xedapen autonomiko gehienetan ere hala gertatzen da: kirol-klubetako zuzendaritza-kideen erantzukizuna. Isiltasun horrek bidea ireki dio ziurgabetasun juridiko iraunkorrari; eta hori dela-eta, xedapen honek aipatu erantzukizun-erregimen hori argitzearen aldeko hautua egiten du, eta hartarako, ez da aldentzen Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legean jasotako arauzko soluziotik, eta, halaber, ez da aldentzen Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikotik. Eta hori kontuan izanik, kirol-klubetako kideek ez dute eurek erantzun behar klub horien zorrengatik; baina klubetako ordezkaritza-, administrazio- eta gobernu-organoetako titularrek, haien izenean eta ordez badihardute, erantzun egin beharko dute klubon, bazkideen, hirugarren pertsonen eta entitateen aurrean, hain justu ere doluzko, erruzko eta zabarkeriazko egintzak direla-eta eragindako zorrengatik eta sortutako kalteengatik.

Administrazio- eta ordezkaritza-organoetako kideek karguaren araberako ordainsariak jaso ditzaten, batetik, aukera horrek jasota egon beharko du estatutuetan, eta, bestetik, Batzar Nagusiak onartu egin beharko ditu ordainsari horiei buruzko zehaztapenak.

Dekretu honek egiten duen ekarpen handienetako bat da: hauteskundeen arloari dagokionez, klubei autoantolaketarako askatasun handiagoa ematea. Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretua indarrean egoteak, egiazki, zera erakutsi digu: Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribaturiko 4.000tik gorako klubetarik oso gutxik bete dutela indarreango hauteskunde-erregimena. Hori dela-eta, esku-hartzeari buruzko zehaztapen jakin batzuk ezeztatzearekin bat etorriaz, Dekretuak ahalik eta gehien txikitzen du hauteskunde-erregimena; hortaz, kluben estatutuetako arauek edo erregelamenduzkoek erregulatuko dute hauteskunde-erregimena. Dekretuak jada ez ditu ezartzen, manuz, ondokoak: Hauteskunde Batzordea noiz arte balia daitekeen bere funtzioez, kandidaturak aurkezteko epeak, kandidatuak aldarrikatzeko epeak, posta bidezko botoa, etab. Klubek eurek erregulaziorik egiten ez duten kasuetarako, aurreikuspen batzuk baino ez dira jasotzen.

Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuak, indarrean denak, ez zien aterabide egokirik ematen klubak desegiteari eta likidatzeari. Agindu bat banio ez zuen horretaz, zeina, desegite kasuetarako, sozietatearen ondarea aplikatzeari buruzkoa ere bazen. Hau da, gaur arte ez zeuden arauturik desegitearen formak ez eta kausak ere, etab.

Bada, Dekretuak landu egiten du kluben desegite- eta likidazio-erregimena, baina errespetatu egiten du autoantolaketaren printzipioa. Kapitulu honen helburuetariko bat da: kirol-kluba desegin, likidatu eta azkentzearen arteko nahasmen zabala ezabatzea; izan ere, hiru errealitate bereizi baitira. Halaber, amaiera eman nahi zaio desegitearen moduen eta kausen arteko nahasmen ohikoari.

Kirol-elkarteen arloan zenbait ekarpen beharrezko egiten dira. Lehenik eta behin, kirol-elkarteen denominazioa sinpletu egiten da. Bigarrenik, Dekretuko zenbait aurreikuspen logikarik gabeko kendu egiten dira; ez baitu zentzurik kirol-elkarteetako kideen eskubideez hitz egitea; izan ere, ez dira benetako elkarteak, ezpada nortasun juridiko berezkorik gabeko kirol-sekzio egiazkoak. Hori dela-eta, ez du zentzurik kirol-elkarte hauen hauteskunde-erregimenaz hitz egiteak. Kirol-elkarteetan ez da bazkiderik, izan ere, figura hori ezin daiteke nahastu kirol-elkarteko ondokoekin: kirolariekin, talde teknikoarekin, abonatuekin eta abarrekin. Halaber, indarreango dekretuak aurreikusitako ekonomia-araubidea kendu egiten da; izan ere, ez da-eta arrazoizkoa hitz egitea honakoez: etekinak banatzeaz, sarreren destinoaz, etab., kontuan izan behar baita erakunde nagusietako sekzioak direla, eta haiek irabazte asmorik izan dezaketela.

Azkenik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoarekin bat etorriaz, kirol-kluben eta kirol-elkarteen barruan, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako zenbait neurri aurreikusten dira.

Azken baten, dekretu honen bitartez, gure autonomia erkidegoko kirolaren egungo antolamenduren oinarrizko bi zutaberen garapenari erregelamendu bidezkori heltzen zaio.

Ondorioz, Kulturako sailburuaren proposamenez, Aholku Batzorde Juridikoaren iritzia entzun ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010eko ekainaren 22ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua hauxe da: Euskadin kokaturiko kirol-kluben eta kirol-elkarteen erregimena ezartzea.

  1. Honakoak dira kirol-klubak, ezaugarriak: irabazte asmorik gabeak, pertsona fisiko edo juridikoek osatuak, kirol modalitate bat edo batzuk praktikatu eta sustatzea helburu dutenak, kirol-lehiaketetan parte hartuaz edo parte hartu gabe.

  2. Honakoak dira kirol-elkarteak, ezaugarriak: erakunde publiko edo pribatuen barruan eratzen diren sekzioak dira, betiere kirol modalitate bat edo batzuk praktikatu eta sustatzeko helburu izanik, kirol-lehiaketetan parte hartuaz edo parte hartu gabe.

  3. Kirol Kluba eta Kirol Elkartea izenak erreserbaturik izango dira: dekretu honetan, arauturik eta halako izenekin agertzen diren erakundeentzako. Izen horiek bat etorri behar dute estatutuetako helburuekin, eta, bestalde, ez dute sortuko ondokoen gainean okerrik edo nahasterik: aipatu erakundeen jarduerez edo izaeraz, edo Kirol Erakundeen Erregistroan inskribaturiko beste erakunde batzuekiko identitateaz.

  4. Orobat, izenek ezin izango dituzte eduki balore komunei buruzko espresioak, ez eta interes kolektibo edo korporatibodun ordezkaritza-erakundeekiko edo erakunde publikoekiko nahasterik sor dezaketenak ere.

  5. Kirol-kluben helburuak ez du eragotziko honakoa: berenez edo erakunde instrumentalez bidez, jarduera ekonomikoak gauzatzea, baldin eta horiek zerikusik badute kirol-kluben helburuekin edo kirol-kluben onerako badira.

  1. Librea eta borondatezkoa da kirol-klubak eratzea. Inor ezin da behartu kirol-klub batera sartzera edo bertan jarraitzera, eta bermatu egin beharko da ez elkartzeko askatasuna eta bai kide izateari uztekoa ere.

  2. Kirol-klub baten bitartez elkartzeko eskubideak barne hartzen du holako erakunde bat sortzeko askatasuna, aldez aurretiko baimena izateko premiarik gabe.

  1. Eratu, inskribatu, aldatu, azkendu, antolatu eta funtzionatzeari dagokionez, kirol-klubak eta kirol-elkarteak, hauen bitartez eraenduko dira: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea, dekretu honetako arauak, Legea garatzeko gainontzeko xedapenak, euren estatutuak eta erregelamendu berariazkoak, eta euren organoek balioz hartutako erabakiak. Kirolen arloko aipatu xedapenek berariaz xedatzen ez dutenari dagokionez, elkarteen arloko araudi orokorraren bitartez eraenduko kirol-klubak.

  2. Azkenik, kirol-klubei eta kirol-elkarteei honakoak ere aplikatu beharko zaizkie: kirol-federazioetarik zeintzuri diren lotuak; bada, federazio horien xedapenak, hain zuzen ere atxikipen hori dela-eta bidezkoa denenerako.

  3. Dekretu honen helburu diren kirol-klubak eta kirol-elkarteak babestu eta bultzatu egingo dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek, betiere euretariko bakoitzaren eskumenen arloan, baldin eta jarduera ordenamendu juridikoarekin bat burutzen badute.

  4. Kirol-klubek eta kirol-elkarteek hartutako erabakiak ondokoen aurkakoak badira: ordenamendu juridikoa, euren estatutuak eta erregelamenduak; bada, kasua bada, eskudun agintaritza judizialak eten edo baliogabetu ahal izango ditu.

  1. Pertsona fisiko edo juridikoek, publikoek edo pribatuek, era ditzakete kirol-klubak.

  2. Pertsona fisikoek honakoak bete beharko dituzte: obratzeko gaitasuna izatea, eta eskubideaz baliatzeko ezelako beharkizun legalik ez izatea.

  3. Pertsona juridikoek beharrezko izango dute euren eskudun organoaren erabaki berariazkoa.

  4. Atzerriko pertsona fisiko eta juridikoek era ditzakete elkarteak eta euretako kide izan daitezke, betiere kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeriarekin bat etorriaz.

  1. Kirol-klub bat eratzeko, beharrezkoa izango da eraketa-akta bat sinatzea, hain justu ere hiru pertsona fisiko edo juridikok, pribatu edo publikoek, zeintzuk obratzeko gaitasuna izan beharko baitute; eta akta horretan jaso beharko da: kirolaren arloko helburu esklusiboekin eta irabazte-asmorik gabe, elkartzeko borondatea dutela.

  2. Eraketa-akta dokumentu publiko edo pribatuaren bidez formalizatu ahal izango da, eta kluba eraenduko duten estatutuen onarpena jaso beharko du.

  1. Kirol-klubak, eraketa-akta egilesteaz eskuratuko ditu nortasun juridikoa eta obratzeko gaitasun osoa, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu beharra kendu gabe, eta honakoetan jasotako ondorioetarako: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeko 11. artikulua, eta hori garatzen duten gainontzeko xedapenak.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzeko epea hiru hilabetekoa izango da, eskabidea jasotzen denetik hara.

  3. Inskribatzeko epea igaro eta erabaki berariazkorik ez bada jakinarazi, inskripzio-eskabideari baiezkoa eman zaiola ulertu ahal izango da.

  4. Eusko Jaurlaritzan kirolaren arloko eskumenak dituen zuzendaritzak burutuko du inskripzioa, eta hartarako, egiaztatu beharko du ezen, eraketa-aktak eta estatutuek izan behar dituzten beharkizun formalak konplitu egin direla, besterik ez.

  5. Eskabidean eta horri erantsitako dokumentazioan akatsa formalak atzematen badira, eten egingo da inskripzioa egiteko epea, eta ikusitako akatsak zuzentzeko hamar eguneko epea irekiko da.

  6. Inskripzioa eskatzen duen erakundeak, akats zuzendu ezinak baditu, inskripzioari ezezkoa emango zaio, hartarako arrazoiak emanez.

  7. Bazkideek euren borondatez gauzatutako desegitearen eta jarduera etetearen kasuetan izan ezik, soilik eskudun agintaritza judizialak, arrazoitutako ebazpenaz, desegin ditzake kirol-klubak edo, halaber, geldiarazi haien jarduerak. Kirolaren arloan, Eusko Jaurlaritzan eskumenak dituen zuzendaritza izango da eskudun organoa, bai kirol-klubak ofizialki errekonozitzeko, eta bai, bidezkoa bada, errekonozimendu hori ezeztatzeko ere.

  1. Eraketa-aktak honakoak jaso beharko ditu:

    1. Pertsona fisikoak badira, elkartea sustatzen duten pertsonen izenak eta abizenak, zenbat andre eta gizon diren; pertsona juridikoak badira, izena eta sozietate-izena; kasu bietan ere, helbidea eta nazionalitatea.

    2. Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeko 11. artikuluan oinarriturik, pertsona edo erakunde sustatzaileek kirol-klub bat eratzeko duten borondatea.

    3. Onartutako estatutuak, Kirol-klubaren funtzionamendua eraenduko dutenak.

    4. Akta noiz eta non egiletsi den, eta pertsona sustatzaileen sinadurak.

    5. Gobernuko behin-behineko organoetako kideen izendapena.

  2. Pertsona juridikoei dagokienez, eraketa-aktarekin batean honakoak ere aurkeztu beharko dira: organo eskudunak balioz hartutako erabakiaren ziurtagiria, zeinean, batetik, kirol-kluba eratu eta bertan parte hartzeko borondatea agertzen baita, eta, bestetik, kirol-kluba eratzerakoan erakundearen ordezkoak eginen dituen pertsona fisikoaren izendapena.

  3. Pertsona fisikoei dagokienez, eraketa-aktarekin batean haien identitateak egiaztatzeko agiria aurkeztu beharko da. Akta egiletsi dutenek ordezkariaren bitartez jarduten badute, delako ordezkariaren identitate-akreditazioa aurkeztu beharko da, eta, halaber, haren ordezkaritzarena ere.

  1. Elkarteei buruzko legeri orokorrean ezarritakoarekin bat etorri beharko du estatuen gutxieneko edukiak:

    Klubaren izena.

    1. Sozietateren xedeko parte diren kirol modalitateak, eta bai helburuak ere.

    2. Egoitza soziala.

    3. Bazkide kondizioa lortu eta galtzeko prozedura eta betekizunak.

    4. Bazkideek dituzten eskubideak eta obligazioak.

    5. Ordezkaritza- gobernu- eta administrazio-organoak, eta horiek betetzeko sistema.

    6. Erregimen dokumentala, ekonomikoa eta diziplinazkoa.

    7. Desegitearen kausak, eta, kasu horretan, ondareren destinoa, zeinak ez baitu kaltetuko erakundearen izaera, hau da, irabazte-asmorik gabekoarena.

    8. Beharrezkoa bada, desgaitasunen bat duten pertsonentzako kirola sustatzea.

  2. Kluben funtzionamenduak eta barneko antolamenduak demokratikoak izan beharko dute, pluralismoa osoki errespetatuaz. Elkartzeko oinarrizko eskubidearen bat ez badute errespetatzen, erabat deusezak izango dira kirol-kluben estatutu- zein erregelamendu-xedapenak eta erabakiak.

  3. Sustatzaileek egoki deritzoten beste edozein baldintza eta xedapen bidezko jaso dezakete estatutuek, betiere legeen eta klubaren printzipio konfiguratzaileen aurkakoak ez badira.

Kirol-kluben egoitza sozialtzat ez da sekula onartuko posta-kutxarik, ez eta orrialde elektronikorik ere; horretaz gain, ezin izango da egoitza sozialik ezarri erabilera publikodun lokal eta instalazioetan, baldin eta horien titularitatea beste pertsona edo erakunde bati badagokio eta ez badago jasota badela aldez aurretiko baimenik. Ez da beharrezkoa izango aldez aurretiko baimena, baldin eta kirol-klubak badauka errentamendu-eskubiderik edo lagapen-titulurik edo antzekorik.

  1. Kirol-klubaren izenak ezin izango du eduki: erakundearen izaeraz edo motaz oker edo nahasketarik sor dezakeen terminorik edo espresiorik, eta, halaber, haren identitateaz oker edo nahasketarik sor dezakeenik. Bestalde, izena ez da izango aurretiaz inskribaturik dagoen beste baten antzekoa edo berdina. Izena bera, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroaren araudiaz erregulatuko da.

  2. Edonola ere, kirol-klubek «kirol-kluba» izenaz izango dute sarbidea aipatu erregistroan, eta horretaz gain, izen propio bereizle bat dutela. Kirol modalitateetariko bati buruzko beste batez ordeztu ahal izango da «Kirol» terminoa.

Kirol-kluben estatutuak aldatzeko beharrezkoa izango da honakoa: hartarako deitutako Batzar Nagusiak hartutako erabakia. Aldaketa inskribatu egin beharko da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroa hala egiten denetik hara izango ditu ondorioak, soilik fede oneko hirugarrenentzat izan ere; eta inskripzio horretarako indarrean izango dira, dekretu honetako 7. artikuluan aurreikusitako epeak eta isiltasun-erregimena.

  1. Kirol-klubetako bazkide guztiek dituzte eskubide eta betebehar berdinak. Estatutuek bermatu egingo dute bazkideen arteko berdintasun hori, eta ezin izango dute jaso diskriminaziorik eragin edo dakarren xedapenik, esate baterako, hauetarikoren bat dela kausa: jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein inguruabar sozial edo pertsonal.

  2. Estatutuek bazkide-modalitateak ezarri ditzakete, eskubide eta betebehar bereiziekin.

Bazkideek aitorturik izanen dituzte estatutuetan, gutxienez, honako eskubideak:

  1. Kirol-klubaren helburu espezifikoak lortzen parte hartzekoa, indarreango legerian eta estatutuetako xedapenetan ezarritakoari jarraiki; eta helburuok bete daitezen eskatzekoa.

  2. Kirol-klubetik libreki bereiztekoa.

  3. Kirol-klubaren jarduerak ezagutzekoa, eta haren dokumentazioa aztertzekoa.

  4. Kirol-klubaren barruan nork bere iritziak libreki adieraztekoa.

  5. Ordezkaritza- eta gobernu-organoei dagokienez, hautatzekoa eta hautatua izatekoa, betiere obratzeko gaitasuna izanik adin nagusikoa izanez gero. Edozelan ere, adingabekoek izanen dute honako eskubidea: ordezkaritza-organoek egiten dituzten bileretan, entzunak izatekoa.

  6. Euren aurkakoak badira, diziplinazko neurriak hartu aurretik entzunak izatekoa, eta halako neurriak eragin dituzten egitateez informazioa eskuratzekoa; edozelan ere, zehapena ezartzeko erabakirik bada, horri buruzko arrazoiak eman beharko dira.

  7. Kirol-klubaren organoek hartutako erabakiak, zehazki, Legearen eta estatuen aurkakotzat dituztenak aurkatzekoa.

Kirol-klubetako bazkideek honako betebeharrak izango dituzte:

  1. Kirol-klubaren helburuak konpartitzea, eta horiek lortzen kolaboratzea.

  2. Kuotak, derramak eta beste ekarpen batzuk pagatzea, hain justu ere estatutuekin bat bazkide bakoitzari doazkionak.

  3. Kirol-klubaren organoek balioz hartutako erabakiak onartu eta konplitzea.

  4. Estatutu- eta erregelamendu-xedapenetatik ondorioztatzen diren gainontzeko obligazioak konplitzea.

  1. Bazkidea borondatez bereizten bada, kirol-kluben estatutuek zera ezarri dezakete: hasierako ondare-partaidetza edo egindako beste ekarpen ekonomiko batzuk jaso ahal izatea bazkideak; baina horietan ez leudeke klubeko partaide izategatik ordaindutako kuotak; alabaina, errespetatu egin beharko dira estatutuetan finkatutako mugak eta neurriak. Eta guzti hori ahal izanen da, baldin eta ondare-murrizketak erakundeentzat eta hirugarren pertsonentzat galerarik ez badakar.

  2. Bereizketa-kasuetan ondare-partaidetza jasotzearen nondik norakoek ezin dute indargabetu klubak irabazte asmorik gabeak izatearena.

Kirol-klub bateko bazkide izatearen kondizioa ezin da transmititu, salbu eta estatutuek besterik xedatu heriotzaren edo dohaineko transmisioaren kasuetarako.

Kirol-klub orotan izango dira organo hauek, gutxienez:

  1. Gobernu-organo bat, Batzar Nagusia deritzana.

  2. Administrazio-organo bat, pertsona bakarrekoa eta ordezkaritza-organoarekin bat egiten duena, edo kolegiatua izan daitekeena, kasu horretan Zuzendaritza Batzordea deituko da.

  3. Ordezkaritza-organo bat, zeinaren titularra klubeko lehendakaria izanen baita; eta berak egingo du Zuzendaritza Batzordeko buruarena (halako batzorderik izatekotan).

    II. ATALA

    BATZAR NAGUSIA

  1. Kirol-klubeko gobernu-organo gorenekoa da, eta boto-eskubidea duten bazkide guztiek osatuko dute.

  2. Estatutuek bestetik xedatu ezean, kirol-klubean bi milatik gora bazkide badira, estatutuetan zehaztutako prozedurarekin bat hautatutako konpromisarioekin osatu ahal izango da Batzar Nagusia, betiere ordenamendu juridikoak bermatu printzipio demokratikoak errespetatuaz.

  3. Konpromisarioak lau urterako hautatuko dira, salbu eta estatutuek beste epe bat ezarri.

  4. Kirol-klubaren funtzionamenduan nagusitasun-posizioak baztertzearren, estatutuek ezin izango dituzte izan honelako xedapenak: klubaren parte diren pertsona batzuei edo erakunde publikoei boto-eskubide jakin batzuk emateko direnak, baldin eta eskubideok haustu egiten badute berdintasuna; izan ere, bazkide direnen artean berdintasunak gailendu behar baitu betiere.

Batzar Nagusiak honako funtzioak izango ditu, gutxienez:

  1. Lehendakaria izendatzea, eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordea, boto pertsonal, libre, zuzeneko eta sekretuaren bidez.

  2. Aurrekontuak eta kontuak onartzea.

  3. Erregelamenduak onartzea.

  4. Estatutuak onartzea.

  5. Klubaren zatiketa, bat egitea, transformazioa edo desegitea onartzea.

  6. Mailegu bidez diru hartzea.

  7. Higiezinak besterendu eta grabatzea.

  8. Ondarearen parte alikuotaren edo zorraren titulu adierazgarri diren titulu transmitigarriak jaulkitzea.

  9. Lehendakariaren gaineko zentsura-mozioa onartzea, eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordearen gainekoa.

  10. Administrazio-organoko Kideen ordainsarien gaineko zehaztapen eta baldintzak onartzea.

Batzar Nagusiak ohiko bilera eginen du, batetik, kontuak onartzeko, eta, bestetik, obligaziozko bada, aurrekontua onartzeko; eta ezohiko bilera eginen du, bere eskumenen arloan sortutako gainontzeko asuntoak tratatzeko.

Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Batzar Nagusirako deialdia egiteko arauak hauek izanen dira:

Kirol-klubeko lehendakaritzari dagokio Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egitea. Eta hori ezinezkoa bada, edo deialdia epearen barruan egiteko obligazioa ez badu betetzen lehendakariak, Zuzendaritza Batzordeak zein boto-eskubidedunen % 10a (gutxienez) ordezkatzen duen edozein bazkide-kolektibok egin ahal izango du deialdia.

Kirol-klubeko lehendakariari edo boto-eskubidedunen % 10a (gutxienez) ordezkatzen duen edozein bazkide-kolektibori dagokio Ezohiko Batzar Nagusirako deialdia egitea.

Batzar Nagusirako (ohikorako zein ezohikorako) deialdia, eguneko aztergaiak eta horiei buruzko agiriak jakinarazi beharko zaizkie bazkideei, estatutuetan hartarako aurreikusitakoarekin bat etorriaz, eta, betiere, hamabost eguneko aurrerapenaz, salbu eta estatutuetan aurreikusitako urgentziazko kasuetan.

Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Batzar Nagusia honako arauekin bat eratuko da:

  1. Batzar Nagusia (ohikoa zen ezohikoa) balioz eratuko da, baldin eta, lehen deialdian, kideetatik % 50 bertaratzen badira. Eta bigarren deialdian, bertaratzen den kide-kopurua edozein delarik ere, batzarra balioz eratua izango da.

  2. Bigarren deialdirako bilera ezin izango da egin aurrekotik hogeita hamar minutu igaro baino lehen.

  3. Batzar Nagusietako bileretan klubeko lehendakaria izango da buru.

    III. ATALA

    ADMINISTRAZIO-ORGANOA

  1. Zuzendaritza Batzordea da kirol-klubaren administrazio-organoa, salbu eta, estatutuetan hala aurreikusten delako, lehendakariak bereganatuak izan kluba administratzeko funtzioak, betiere dekretu honetan xedatutakoarekin bat etorriaz.

  2. Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Zuzendaritza Batzordeko kideek zenbaki bakoitia eginen dute, eta, gutxienez, honakoek osatuko dute: klubeko lehendakaria, lehendakariordea eta idazkari bat.

  1. Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Zuzendaritza Batzordeko kideak lau urterako hautatuko dira; boto-eskubidedun bazkideek egingo dute hautapen hori, boto pertsonal, libre, zuzeneko eta sekretuaren bidez egin ere.

  2. Estatutuek epe laburragoa edo luzeagoa ezarri dezakete Zuzendaritza Batzordearen agintaldirako.

  1. Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Zuzendaritza Batzordeak honako funtzioak izanen ditu: kudeaketa ekonomikoaren eta administratiboaren gainekoak, zeintzuk garatuko baititu Batzar Nagusiak emandako jarraibideekin bat etorriaz.

  2. Zuzendaritza Batzordeak bere funtzio batzuk edo denak batzorde betearazle baten esku utzi ditzake; azken batzorde hori beste hartako kideen artean aukeratuko litzateke.

Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, klubeko lehendakariak, eta horrek ezin badu, lehendakariordeak eginen du Zuzendaritza Batzordearen bileretarako deialdia. Deialdiari erantsiko zaizkio eguneko aztergaiak eta horiei buruzko agiriak; eta horiek jakinarazi beharko zaizkie Batzordeko kideei, estatutuetan hartarako aurreikusitakoarekin bat etorriaz, eta, betiere, biko eguneko aurrerapenaz, salbu eta estatutuetan berariaz aurreikusitako urgentziazko kasuetan. Deialdiarekin batera gai zerrenda aurkeztu beharko da, eta hor eztabaidatu behar diren gaiak, nahiz horien inguruko dokumentazioa adierazi beharko dira.

Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Zuzendaritza Batzorde honako arauekin bat eratuko da:

  1. Zuzendaritza Batzordea balioz eratuko da, baldin eta, lehen deialdian, kideetatik erdiak eta bat gehiago bertaratzen badira, eta bigarren deialdian, gutxienez bi bertaratzen badira eta, betiere, lehendakaria edo lehendakariordea.

  2. Klubeko lehendakaria edo, bestela, lehendakariordea izango da buru Zuzendaritza Batzordearen bileretan, eta batzorde horren jarduera arteztu eta koordinatuko du.

  3. Zuzendaritza Batzordea balioz eratutzat joko da, aldez aurretiko deialdirik izan ez arren, kide guztiak bertaratu eta hartarako erabaki hartzen badute, aho batez.

Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, eta kide orok berariaz onartzen badu, Zuzendaritza Batzordeak erabakiak hartu ahal izanen ditu, posta elektronikoz, faxez, bideokonferentziaz eta antzeko baliabide teknikoez. Kasu horietan, fax, posta elektroniko eta antzeko euskarrien egiaztagiriak ere jasoaz, idatziko da akta.

  1. Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Zuzendaritza Batzordea ondorengo kausa hauetariko batengatik kargugabetuko da:

    1. Kide guztiek dimititzeagatik.

    2. Kide guztiak zendu direlako.

    3. Dekretu honetan aurreikusitako zentsura-mozioa onartzeagatik.

    4. Estatutuetan aurreikusitako gainerako arrazoiengatik.

  2. Zuzendaritza Batzordeko kideak indibidualki kargugabetzeko kausak: aurreko paragrafoan zehaztutakoen antzekoak izango dira.

  3. Zuzendaritza Batzordeko kide bat edo gehiago indibidualki kargugabetzen bada, kandidaturan jarraian agertzen direnek ordeztuko dituzte, betiere hautapenak zerrenda irekiko sistemaren bidez egin badira.

  4. Ez bada erabili aipatu sistema, estatutuetan xedatutakoa errespetatu beharko da, eta horietan ez bada ezer aurreikusten, gainontzeko kideek euren funtzioak burutzen jarraituko dute, baldin eta kideetarik % 50etik gora badira. Bakanteak ere kooptazio-sistemaz bete daitezke; hortaz, Batzordeko kideek libreki izendatuko dituzte bakanteak beteko dituzten pertsonak. Kooptazioz izendatzen diren kideak berretsi egin beharko ditu hurrengo Batzar Nagusiak.

Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, zentsura-mozioa honako arauekin bat gauzatuko da:

  1. Batzar Nagusiak, zentsura-mozioaren bidez, erantzukizunei aurre egiteko eska diezaioke Zuzendaritza Batzorde osoari edo kide bati edo gehiagori; hartarako deitutako bileran presente diren bazkideetatik bi herenek aldeztu beharko dute zentsura-mozio hori.

  2. Zuzendaritza Batzorde osoaren gaineko zentsura-mozioa onartzeak kargugabetze hauek ekarriko ditu: Zuzendari Batzordeko kide guztiena, barne dela klubeko lehendakaria. Kide baten edo batzuen gainekoa bada zentsura-mozioa, hori onartzeak ez du ekarriko Batzordeko kide horien kargugabetzea baino.

  3. Estatutuek jaso egin behar dute: batetik, lehendakaria kargutik kentzeko posibilitatea, eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordea eta bere kide bat edo batzuk kentzekoa ere bai; eta, bestetik, lehendakaria izendatzeko posibilitatea, eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordea eta bere kide bat edo batzuk izendatzekoa ere bai; guzti horietarako, betiere, zentsura-mozioa onartuaz. Zentsura-mozioan, lehendakari berria izendatzeko proposamena jaso daiteke, eta, kasua bada, Zuzendaritza Batzordea eta bere kide bat edo batzuk izendatzekoa ere bai. Hautatutako kargudun berrien agintaldiak aurrekoa amaitu arte iraungo du.

  1. Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, Zuzendaritza Batzordea kargugabetu bada, Kudeaketa Batzordea eratuko da, zeinak, hilabeteko epearen barruan, Ezohiko Batzar Nagusirako deialdia eginen baitu.

  2. Eta hala ezin bada, boto-eskubidedun bazkideetatik % 5a (gutxienez) ordezkatzen duen edozein bazkide-kolektibok egin ahal izango du Batzar Nagusirako deialdia.

    IV. ATALA

    LEHENDAKARITZA

Lehendakaria da klubeko organo betearazlea, klubaren legezko ordezkaritza du, administrazio- eta gobernu-organoen buru egiten du, eta horietan balioz onartutako erabakiak betearazteko obligazioa du.

  1. Halaber, estatutuek hala ezartzen badute, klubaren administrazioko organo pertsona bakarrekoa izan daiteke lehendakaria, hain zuzen ere sozietatearen asuntoei doakienez ekonomia- eta administrazio-kudeaketako funtzioaz burutuko ditu, betiere bat etorriaz Batzar Nagusitik datozkion jarraibideekin.

  2. Artikulua honetan aurreikusitako suposizioan, lehendakariak laguntza- eta aholkularitza-organoak sor ditzake, zehazki, kudeaketaren arloko bere funtzioak betetzeko egokitzat jotzen dituenak; eta hori, betiere, estatutuetan edo legeetan hartarako galarazpenik ezartzen ez bada.

Estatutuek beste eraren baten zehaztu eta xedatu ezean, bazkideek lau urterako hautatuko dute lehendakaria, non-eta boto-eskubidedun bazkide guztiek parte har dezaketen bileran, boto pertsonal, libre, zuzeneko eta sekretuaren bidez betiere.

Estatutuek bestelakorik ezarri ezean, lehendakariak arrazoi hauetako batengatik utziko du kargua:

  1. Dimititzea.

  2. Zendu izana.

  3. Hurrengo artikuluan aipatzen den zentsura-mozioa onartzea.

  4. Lehendakaria Zuzendaritza Batzordeko kide izanik, batzorde horrek kargua uztea.

  5. Estatutuetan aipatzen diren gainerako arrazoiak.

  1. Estatutuek bestelakorik ezartzen ez badute, Batzar Nagusiak lehendakariaren erantzukizuna eskatu ahal izango du zentsura-mozio baten bidez, zeinak Batzar Nagusiko kideen bi heren alde izan beharko baititu xede horretarako deitutako bileran.

  2. Mozio-zentsura onartzen bada, lehendakariak kargua utziko du, baina Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideek ez.

Estatutuek bestelakorik agindu ezean, lehendakariak kargua uzten badu, lehendakariordeak ordezkatuko du. Hori ezinezkoa bada, estatutuek baimena eman ahal izango diote Zuzendaritza Batzordeari, haren kideetatik lehendakari berria hauta dezan.

V. ATALA

Estatutuek bestelakorik ezartzen ez badute, erabakiak hartzean arau hauek beteko dira:

Klubetako kide anitzeko organoek erabakiak hartu ahal izateko, bertaratutako kideen gehiengo soila alde izan beharko da, lege- edo estatutu-xedapenek gehiengo kualifikatuak eskatzen dituztenean izan ezik.

Kirol-kluba desegiteko, estatutuak aldatzeko, ondasun higiezinak besterendu edo haien gainean erabakiak hartzeko eta administrazio-organoko kideen ordainketak adosteko, bertaratutako kideen gehiengo kualifikatua beharko da.

Kontrako botoa eman edo abstenitu direnak salbuetsita egongo dira Kirol-klubeko kide anitzeko organoetako erabakien ondorioz sor litezkeen erantzukizunetatik.

Kirol-klubeko organoetako kideek beren eginkizunak betetzen jarraituko dute haien ondorengoak karguaz jabetu arte, ageri-agerian ezinezkoa denean izan ezik.

Estatutuek bestelakorik ezartzen ez badute, debekatuta dago Batzar Nagusian botoa eskuordetzan ematea.

  1. Ezin izango da inola ere aldi berean Kirol-klub bateko eta klub horri atxikitako kirol-federazio bateko lehendakari izan.

  2. Pertsona berak ezin izango du inola ere kirol-modalitate eta kategoria bereko hainbat kirol-klubeko lehendakari izan.

  1. Kirol-klubetako gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoetako kide edo titularrek eta haien izenean eta ordez diharduten gainerako pertsonek erantzun egin beharko dute organo horien aurrean, gainerako bazkideen eta bestelako pertsona edo entitateen aurrean, sortutako kalteengatik eta dolozko, erruzko edo zabarkeriazko egintzetan hartutako zorrengatik.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako pertsonek erantzukizun zibil eta administratiboa izango dute kirol-klubaren aurrean, bazkideen eta hirugarren pertsona edo entitateen aurrean, beren eginkizunak betetzean izandako egite eta ez-egiteengatik, eta bozkatu dituzten erabakiengatik.

  3. Erantzukizuna ezin bazaio gobernu-, administrazio- eta ordezkaritza-organoetako kide edo titular bakar bati ere egotzi, partaideek modu solidarioan erantzun beharko dute arestian aipatutako egite eta ez-egiteengatik, haiek onartu eta betearaztean ez dutela parterik hartu edo espresuki haien aurka jarri zirela egiaztatu ezean.

Administrazio- eta ordezkaritza-organoetako kideek karguaren araberako ordainsariak jaso ditzaten, aukera horrek jasota egon beharko du estatutuetan, eta Batzar Nagusiak berariaz onartu beharko ditu ordainsari horri buruzko zehaztapenak.

Kirol-klubetako hauteskunde-prozesua arautzeko, dekretu honetan eta klubaren estatutu eta erregelamendu espezifikoetan xedatutakoari jarraituko zaio.

  1. Estatutuek bestelakorik ezartzen ez badute, klubetako hauteskunde-erregimenak arau hauek beteko ditu:

    1. Batzar Nagusiak onartu beharko du hauteskunde-egutegia eta Hauteskunde Batzordearen izendapena, hala badagokio.

    2. Hauteskunde Batzordea edo haren eginkizunak hartzen dituen organoa kide bakarrekoa edo anitzekoa izan ahal izango da.

    3. Hauteskunde Batzordeak du hauteskunde-prozesua bultzatzeko eta behar bezala gauzatzen dela zaintzeko eskumena.

    4. Kide anitzeko organoak hautatzen direnean, boto gehien jaso dituzten hautagaiak izendatuko dira lanpostu bakante guztiak bete arte, zerrenda itxien bidez bete beharreko hautagaitzak direnean izan ezik. Estatutuek ezer agintzen ez badute, zerrenda itxirik bozkatueneko partaideak hautatuko dira, eta zerrenda horretako burua izendatuko da lehendakari.

    5. Hautagaitza bakarra baldin badago, inolako bozketarik egin gabe hautatuko da.

  2. Hauteskunde Batzordeak hartzen dituen erabakiak jurisdikzio arruntean inpugnatu ahal izango dira.

  1. Kirol-klub eta kirol-elkarteen diziplinazko ahalak bere arauak beteko ditu, eta gerora ezingo da jarri errekurtsorik kirol-federazioen eta Kirol Justiziako Euskal Batzordearen aurrean.

  2. Kirol-klubek diziplinaren alorrean hartzen dituzten erabakiak inpugnatu egin ahal izango dira jurisdikzio arruntaren aurrean, barneko asoziazio-bidea agortu ondoren.

  1. Kirol-klubek gutxienez liburu hauek eduki beharko dituzte ordenan eta eguneratuta:

    1. Bazkideen erregistro-liburua.

    2. Kide anitzeko organoen akta-liburuak.

    3. Klubaren ondarea, emaitzak eta finantza-egoera fideltasunez irudikatuko dituzten kontabilitate-liburuak, eta klubaren ondasunen inbentarioa.

    4. Hala badagokio, zor-tituluen edo ondarearen parte alikuotaren erregistro-liburua.

  2. Aipatutako liburuen ardura hartu egin beharko da, beste xedapen batzuetatik ondorioztatutako dokumentazio-betebeharrak gorabehera.

  3. Aipatutako liburuak prozedura informatikoen bidez eraman ahal izango dira, edo egoki diren modu baliokideen bidez, betiere gerora koadernatu eta legeztatu egiten badira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan legeztatuko dira kirol-kluben nahitaezko liburuak, haren araudi erregulatzailearekin bat etorriz. Halaber, erregistro horretan legeztatu ahal izango dira kirol-klubek beren jardueretan beren borondatez egiten dituzten liburuak.

Bazkideek aurreko artikuluetan aipatzen den dokumentazio guztia eskuratu ahal izango dute kirol-klubeko ordezkaritza-organoaren bitartez, kirol-klubeko estatutu edo erregelamenduetan ezarritako prozedura eta baldintzei jarraituz, eta datu pertsonalen babesa erregulatzeko araudian ezarritakoarekin bat eginez.

Dekretu honen babespean eratutako kirol-klubek berezko aurrekontu- eta ondare-erregimena izango dute.

  1. Kirol-klubek beren betebeharren erantzukizun ekonomikoa izango dute, eta unean uneko eta etorkizuneko ondasun guztiekin erantzun beharko dute.

  2. Kirol-klubetako bazkideek ez dute erantzukizun pertsonalik izango klub horiek hartutako zorretan.

  1. Kirol-klubetako diru-sarrera guztiak, kirol-adierazpenetatik lortutako etekinak barne, klubaren xede soziala garatzeko erabiliko dira oso-osorik.

  2. Etekinak ezingo dira inola ere bazkideen artean banatu, ez eta haien ezkontideen edo haiekin bizi direnen artean edo haiekin antzeko afektibitate-harremana dutenen edo senideen artean ere, eta ezingo zaizkie irabazi asmodun pertsona fisiko edo juridikoei doan laga ere.

Estatutuetan agindu ahal izango da kluba deseginez gero edo bazkide batek kluba utziz gero, hasierako ondare-ekarpena berreskuratu ahal izango duela, edo egin dituen bestelako diru-ekarpenak, elkarteko kide izateko kuotak kontuan hartu gabe. Horretarako, estatutuetan ezarritako baldintza, irismen eta mugak errespetatuko dira. Ondare-murrizketa horrek hirugarren pertsona edo entitateei kalte egiten ez dienean baino ezingo da berreskuratu ondarea.

Lege honetan aipatzen diren kirol-klubak herri-onurako deklaratu ahal izango dira Eusko Jaurlaritzaren erabakiz, eta horretarako, kasu bakoitzari dagokion Foru Aldundiak txostena eman beharko du aldez aurretik. Klubek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Euskadiko interes orokorren alde egitea.

  2. Klubaren bazkide kantitatea mugatuta ez egotea, kirol-instalazioen gaitasun fisiko edo edukierak hala eskatzen duenean izan ezik.

  3. Bazkideen sarrera-kuota 10.000 euro baino gehiagokoa ez izatea.

Honela egiaztatuko da aurreko artikuluan ezartzen diren baldintzak betetzen direla:

  1. Euskadiren interes orokorrei laguntzen zaiela egiaztatzeko, memoria bat aurkeztu beharko da kirol-klubaren kirol-jarduerei, klubaren historiari eta ezaugarriei buruz, eta Euskadiren interes orokorraren aldeko dela egiaztatzen duten gainerako merezimenduei buruz.

  2. Bazkide kantitatea mugatua ez dela frogatzeko, eta bazkideen kuotek ezarritako kopuruak gainditzen ez dituztela frogatzeko, elkarteko idazkariak ziurtagiria eman beharko du, lehendakariaren oniritziarekin.

  1. Kirol-klubek «herri-onurako» klub gisa sailkatuta egon nahi badute, eskatu egin beharko dute kirol-alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako Sailari zuzendutako eskabide baten bidez, eta eskabidearekin batera, eskatutako baldintza guztiak betetzen direla jasotzen duten agiri-froga guztiak aurkeztu beharko dituzte.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluaren erabakiz deklaratuko dira klubak herri-onurako, kiroletan eskumena duen saileko buruaren proposamenarekin bat etorriz.

Klub bat herri-onurako deklaratzeak 14/1998 Legearen 32. artikuluan ezarritako onurak ekarriko ditu, bai eta indarrean dagoen araudiak ezartzen duen bestelako edozein onura ere.

  1. Herri-onurakotzat deklaratutako kirol-klubek beren kirol-jarduera guztiak azaltzeko memoria aurkeztu beharko dute urtero Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan eta jakinarazi beharko dute zein kuota-erregimen eta aurrekontu duten, eta zein aldaketa egon diren administrazio-organoetan.

  2. Herri-onurako kirol-klubek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte beren jardueretan euskara erabiltzen dela bermatzeko.

Aurreko artikuluan ezarritako informazioa aurkezten ez bada, edo herri-onurako klub deklaratzeko justifikatu beharreko baldintzak galtzen badira, herri-onurako kalifikazioa ezeztatu ahal izango da, ofizioz edo alderdi batek hala eskatuta, eta deklarazioa egiteko prozedura berberari jarraituko zaio horretarako. Ezingo da herri-onurako deklaraziorik ezeztatu, harik eta kaltetutako kirol-klubei entzun arte.

Kirol-klubak herri-onurako deklaratzen direnean eta deklarazioa ezeztatzen denean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

  1. Kirol-klubak bestelako entitate bihurtu ahal izango dira, betiere mota horretako entitateak erregulatzen dituen araudiak horretarako aukera ematen badu. Nolanahi ere, Batzar Nagusiak horren aldeko erabaki berariazkoa hartu beharko du, estatutuak aldatzeko ezarrita dauden baldintzak beteta.

  2. Agiri hori Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan aurkeztu beharko da erregistro-deuseztapena egiteko, bai eta klubak hartu duen forma sozialari dagokion administrazio-erregistroan ere.

  3. Kirol-kluba eraldatzeagatik ez da desegingo, eta klubaren nortasun juridikoa ere ez da aldatuko, forma berriaren azpian iraungo baitu, betiere eraldatze-kasu bakoitzari ezar dakiokeen araudiak horretarako aukera ematen badu.

  4. Kirol-klubak ezingo dira merkataritza-sozietate edo irabazi asmodun bestelako entitate bihurtu, ez eta irabaziak bazkideen artean banatzeko nolabaiteko aukera ematen duen bestelako entitate ere. Salbuespen modura, klubak kirol-sozietate anonimo bihurtu ahal izango dira estatuko legeriaren babesean.

Aldez aurretik dagoen beste entitate bat eraldatuta, kirol-kluba sortzeko, «ex novo» sortzeko agiri berberak beharko dira. Eraldatze bidez sortutako klubek ez dute hasierako entitatearen erregistro-antzinatasunik edukiko, kirol-klub gisa.

  1. Kirol-klub berri batean bat egin nahi duten kirol-klubek beren batzar nagusietan onartu beharko dute bat-egite proiektua, hain zuzen ere estatutuak aldatzeko ezarritako baldintzak betez.

  2. Klubek bat eginda klub berria sortuko bada, klub berria sortzeko ohiko baldintzak bete beharko dira, gutxieneko fundatzaile kantitatearena izan ezik, eta eratze-aktan bat-egitearen proiektua erantsi beharko da. Kasu horretan, bat egin duten klubak desagertu egingo dira, eta bat-egitearen eraginez, kluben ondare osoa klub berrira eskualdatuko da.

  3. Kirol-klubek xurgatze bidez bat egiten dutenean, xurgatutako kluba edo klubak deuseztatu baino ez da egin beharko. Xurgatzean, xurgatutako klubaren ondare osoa klub xurgatzailera eskualdatuko da.

Kirol-kluben sekzioetako batzuk bereizi egin ahal izango dira, betiere baldintza hauek beteta:

Batzar Nagusiak horren aldeko erabaki berariazkoa hartu beharko du, estatutuak aldatzeko ezarritako baldintzak beteta hartu ere.

Egiletsiko den agirian jaso beharko dira entitateak izango duen forma hartzeko eskatzen diren lege eta erregelamenduzko aipamen guztiak.

Kirol-klubak Batzar Nagusiaren erabakiz desegingo dira, eta erabaki hori hartzeko dekretu honetan ezarritako baldintza eta gehiengoak edo beren estatutuetan ezarritakoak errespetatuko dira, edo bestela, epaile baten erabakiz egin ahal izango da.

  1. Kirol-klubak arrazoi hauek direla medio desegingo dira:

    1. Helburu soziala gauzatzeko ageriko ezintasuna izatea.

    2. Organoak gelditzea.

    3. Beste kirol-klub batekin bat egitea.

    4. Beste klub batek xurgatzea.

    5. Sarbidea edo parte-hartzea ematerakoan, sexuagatik diskriminatzea.

    6. Indarrean dagoen legedian aurreikusitako beste edozein arrazoi.

  2. Kirol-klub bat bestelako entitate bihurtzen bada, kluba ez da desegin eta likidatuko; erregistroan klub gisa deuseztatu baino ez da egingo.

  1. Kirol-kluba desegiten denean, likidazio-aldia irekiko da, eta hura amaitu arte entitateak bere nortasun juridikoa gordeko du.

  2. Administrazio-organoko kideak likidatzaile bihurtuko dira, estatutuetan bestelakorik agindu ezean, edo Batzar Nagusiak edo desegitea erabaki duen epaileak haiek izendatu ezean.

  3. Likidatzaileei dagozkie eginkizun hauek:

    1. Entitateko ondarearen segurtasuna zaintzea.

    2. Egiteko dauden eragiketak amaitzea eta likidaziorako beharrezkoak diren bestelako eragiketak egitea.

    3. Entitatearen kredituak kobratzea.

    4. Ondarea likidatzea eta pertsona zein erakunde hartzekodunei ordaintzea.

    5. Klubaren soberako ondasunak estatutuetan aipatzen diren helburuetarako erabiltzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroko izendapenak deusezta daitezen eskatzea.

  4. Kirol-klubak kaudimengabezia badu, administrazio-organoek edo hala badagokio likidatzaileek prozedura konkurtsala jarri behar dute abian berehala, eskumena duen epailearen aurrean.

Desegindako kirol-klubak bere nortasun juridikoa gordeko du likidaziopean dagoen bitartean. Fase horretan bere izenaren ondoan «likidaziopean» jarri beharko du.

Pertsona juridikoek Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan sartu ahal izango dute baldin eta beren helburu nagusirako osagarri gisa kirol-jarduerak egiten badituzte, txapelketa ofizialetan lehiatu ala ez. Horretarako, nortasun juridikorik gabeko kirol-elkarteak osatu beharko dituzte beren baitan, zeinak araudi honen mende egongo baitira alderdi guztietan: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea; dekretu hau; jatorrizko enteetako parte izateagatik dituzten arauak eta beren organoek behar bezala hartutako erabakiak.

  1. Kirol-elkarte bat eratzeko, jatorrizko entean horretarako eskumena duen organoak berariaz erabaki beharko du elkartea sortzea eta funtzionamendu-arauak onartzea.

  2. Kirol-elkarteko arauek hauxe jaso beharko dute:

    1. Izendapena.

    2. Egoitza.

    3. Bultzatu beharreko kirol-modalitateak. Ezinduentzako kirola bultzatzen badute, hori ere adierazi egin beharko dute, erregistroan jasota egon dadin.

    4. Elkartearen funtzionamendu organikoa.

Kirol-elkarteei dekretu honetan kirol-klubetarako ezarri den araubide juridikoa ezarriko zaie, haien izaeraren aurka egiten ez duen guztietan.

1. 1.000 bazkidetik gorako kirol-klubek behar bezalako neurriak ezarri beharko dituzte beren kirol-programetan, emakume eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa egiaz eta eraginkortasunez ezar dadin.

  1. Entitate horiek emakumezkoen kirola bultzatu beharko dute, kirol-diziplinak emakumeentzako ireki, eta programa espezifikoak garatuko dituzte horretarako.

  2. Halaber, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko ekintza positiborako plan bereziak osatu, onartu eta gauzatu beharko dituzte, hartara kirol-modalitate bakoitzean emakume eta gizonen arteko berdintasun egiazko eta eraginkorra pixkanaka bermatzeko, bai eta kirol-entitate horien kudeaketan bertan ere.

  1. Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak eta gainerako euskal administrazioek ahalegina egin beharko dute kirol-klub eta kirol-elkarteetako zuzendaritza- edo administrazio-organoetan emakume eta gizon kopuruaren arteko oreka egon dadin azken horietan, kasu bakarrean baino ez: zuzendaritza-organoa berariaz kirol-elkartekoa denean, jatorrizko entitatekoarekiko desberdina. Horretarako, beste hainbat neurriren artean, dagozkien diru-laguntzak egokitu ahal izango dituzte, emakumezko ordezkaritza txikia duten zuzendaritza- edo administrazio-organoetan emakume gehiago egoteko hartzen dituzten neurrien arabera.

  2. Aipatutako kirol-entitate guztietako administrazio-organoetarako aurkezten diren hautagaitza guztietan emakume eta gizonen kantitate orekatua izan beharko da, arrazoi sendo eta objektiboengatik ezinezkoa denean izan ezik.

  3. Lehendakaria ordezkatzen bada, lehendakariordeari egokituko zaio haren eginkizuna.

  4. Eusko Jaurlaritzarekin itun edo hitzarmenak egiteko erregimenera iristeko, kirol-entitateek egiaztatu egin beharko dute beren antolamendu eta funtzionamenduan berdintasun-printzipioa erabat errespetatzen dutela, horretarako genero-ikuspegia txertatzen dutela, eta helburu hori lortzeko berdintasun-planak edo neurriak artikulatu; hala nola hizkera ez sexista erabiltzen dutela, edo zuzendaritza-organoetan emakume eta gizon kopuruaren oreka bultzatu.

Lehenengoa. Kirol-sozietate anonimoak.

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten sozietate anonimoak, inskripzioa egiteko eta kirol-federazioetan parte hartzeko orduan kirol-klubtzat hartzen badira ere, alor bakoitzerako espezifikoa den estatuko legeriaren mende egongo dira.

Bigarrena. Kirol-elkarteak klub bihurtzea.

Bestalde, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duen otsailaren 14ko 29/1989 Dekretuaren babesean eratutako nortasun juridikodun kirol-elkarteak baldintza hauek betez bihurtuko dira kirol-klub:

  1. Eraldaketa urtebeteko epean egin beharko dute, dekretu hau indarrean sartzen denetik hasita. Epe hori amaitu aurretik estatutu berriak aurkeztu beharko dituzte, haiek onartu eta inskribatzeko. Egin beharreko aldaketak egin arte, dekretu honen aurkako estatutu-xedapenak baliogabetuta egongo dira, eta hutsunerik badago, dekretu honetan eta hura garatzen duten erregelamenduzko arauetan ezarritakoak ordezkatuko ditu.

  2. Epe hori amaituta, estatutuak egokitu ez badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan ez da dokumenturik inskribatuko, egokitzapena egiaztatu arte.

  3. Dekretua indarrean sartzen denetik bi urteko epea igaro ondoren, nortasun juridikodun kirol-elkarteek dekretu honetara egokitzeko betebeharrak bete ez badituzte, erregistroan duten inskripzioa ofizioz deuseztatuko da.

  4. Eraldatzeak ez du nortasun juridikoa aldaraziko, eta kirol-elkarteetako administrazio-organoek erabaki ahal izango dute.

  5. Kirol-elkarteek unean uneko izendapena gorde ahal izango dute, asoziazio-modalitateari dagokionean izan ezik.

    Hirugarrena. Jarduerarik gabeko kirol-kluben eta kirol-elkarteen erregistro-deuseztapena.

    1. Jarraian bi urtez kirol-jarduerarik ez jarduera organikorik izan ez duten kirol-klub eta kirol-elkarteen kasuan, deuseztatu egingo dira erregistroan, ofizioz edo alderdi batek eskatuta.

    2. Erregistro-deuseztapen hori egiteko eta jarduera berriro hastean erregistro-inskripzioa berriro eskatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroko erregulazio-arauen arabera jokatu beharko da.

      Laugarrena. Aintzatetsi eta inskribatzeko prozedurak.

      Klubak Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan aintzatetsi eta inskribatzeko prozeduretan, Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarri beharko da, dekretu honetan eta apirilaren 3ko 94/1990 Dekretuan Euskal Herriko Kirol Elkarte eta Federazio Errejistroaren antolakuntza eta funtzionamenduari buruzkoan arautzen ez denerako.

      Bosgarrena. Kirol-entitateetarako berdintasun-bereizgarria.

    1. Kirolaren alorrean eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak bereizgarri bat sortuko du tratamendu- eta aukera-berdintasuneko politikak ezartzeagatik nabarmendu diren kirol-entitateak aintzatesteko.

    2. Bereizgarri hori eskuratzeko, kirol-entitate orok memoria bat aurkeztu ahal izango du Kirol Zuzendaritzaren aurrean, eta bertan jakinarazi zein berdintasun-parametro ezarri dituzten lan-harremanetan, kirol-eskaintzan, zuzendaritza-lanpostuen banaketan eta ebaluatu beharreko gainerako gai guztietan.

    3. Aipatutako sailaren xedapen baten bidez zehaztuko da bereizgarriak zer izen izango duen, zein baldintza eta prozedurarekin eman edo ezeztatuko den, hura eskuratuta zer ahalmen edo eragin izango diren eta eskuratzen duten kirol-entitateek erakunde-zabalkunderako zer baldintza izango dituzten.

    4. Sailak egiaztatuko du bereizgarria eskuratu duten kirol-entitateek bereizgarria eskuratzeko arrazoi izan diren berdintasun-politikak ezartzen jarraitzen duten, eta hala egiten ez badute, bereizgarria kendu ahal izango die.

Lehenengoa. Estatutuak egokitzea.

  1. Kirol-klub eta kirol-elkarteek dekretu honetan agindutakora egokituko dituzte beren estatutuak urtebeteko epean, indarrean sartzen denetik hasita. Epe hori amaitu aurretik estatutu berriak aurkeztu beharko dituzte, haiek onartu eta inskribatzeko. Egin beharreko aldaketak egin arte, dekretu honen aurkako estatutu-xedapenak baliogabetuta egongo dira, eta hutsunerik badago, dekretu honetan eta hura garatzen duten erregelamenduzko arauetan ezarritakoak ordezkatuko ditu.

  2. Epe hori amaituta, estatutuak egokitu ez badira, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan ez da dokumenturik inskribatuko, beharrezkoa denean, egokitzapena egiaztatu arte.

  3. Dekretua indarrean sartzen denetik bi urteko epea igarota, kirol-klub eta kirol-elkarteek dekretu honetara egokitzeko betebeharrak bete ez badituzte, erregistroan duten inskripzioa ofizioz deuseztatuko da.

    Bigarrena. Dekretua indarrean sartu aurretik abian jarritako espedienteak izapidetzea.

    Aurreko araudiaren arabera hasitako erregistro-inskripziorako espedienteak, dekretu hau indarrean sartu aurretik abian jarri zirenak, aurreko araudi haren arabera izapidetu eta ebatziko dira.

Indargabetu egin dira dekretu honetan ezarritakoaren aurka dauden maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak, espresuki hauek: otsailaren 14ko 29/1989 Dekretua, Kirol Kluben eta Baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duena, zeinen bidez arautzen baita kirol-klub eta -elkarteen eraketa eta funtzionamendua; azaroaren 28ko 282/1989 Dekretua, Klub eta Kirol Federakundeak Herri-onurakoak direla aitortzerakoan jarraitu beharreko betekizun eta izapideak zehazten dituena; eta kirol-diziplinari buruzko Arautegia ezartzen duen urtarrilaren 10eko 7/1989 Dekretuaren 29.1 artikulua.

Lehenengoa. Kiroletan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko buruari ahalmena eman zaio arau hau ezarri eta garatzeko behar diren xedapenak emateko eta, bereziki, dekretu honetan ezarritako kopuruak eguneratzeko.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2010eko ekainaren 22an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Kulturako sailburua,

MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.