Ekonomia eta Ogasun Saila

Arautegia

Inprimatu

301/1988 DEKRETUA, abenduaren 13koa, Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundearen antolaketa eta ihardutze-egitura ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 240
  • Hurrenkera-zk.: 3109
  • Xedapen-zk.: 301
  • Xedapen-data: 1988/12/13
  • Argitaratze-data: 1988/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Hiri-Jabetzaren Ganbara Ofizialetako Batzorderako Kideen Hausteskundeei buruzko abenduaren 15eko 396/1987 Dekretuko 9. atalak xedatzen duenez, Hautesle-Erroldearen behin-betiko onarpenetik zazpi egunera, dagokion Ganbarako Batzordeak hauteskundeetarako deia egingo du eta Sail honetara bidaliko du, jakin eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin. Hildo horretik, Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganbara Ofizialeko Batzordeak behin-becikoz onartu zuen Hautesle-Erroldea, eta Eusko Jaurlariczako Hirigintza, Ecxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea eta horren berri ematea erabaki zuen, Sail horrek hauteskunde horien deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman dezan, Bilkuran zeudenen botoz onartua izan bait zen. Aurreko guztiak horrela izanik, eta abenduaren 15eko 396/1987 Dekretuko aipatu 9. atalak ematen dizkidan aginpideen arabera, honako hau ERABAKI DUT: 1 atala.- Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganbara Ofizialeko Batzorderako Kideen hauteskunde deia egitea. 2 atala.- Hauteskundeak egiteko eguna, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitara dadinetik biharamonean kontetan hasi eta berrogeitabostgarren laneguna izango da. 3 atala.- Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganbara Ofizialeko Batzorderako Kideen kandidaturak, abenduaren 15eko 396/1987 Dekretuko 10. atalean eta hurrengoetan ohartamendakoari lotu behar dira, Agindu hau argitara dadin biharamonetik hasi eta zazpi lanegunen barruan, Bilboko Henao kaleko 9.ean egoitza duen Batzordeari aurkeztuz, bertan izena, abizenak, Nortasun Agiri Nazionala eta hautagaiaren hautagarritasun baldintzak adieraziz. Gasteiz, 1988.eko abenduak 20. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea, otasilaren 5eko 2/1988 Legearen bidez sortua, Eusko Legebiltzarrak eraikitako Erakundea da. Erakundearen helburua, Euskal Autonomi Elkarte osoan ekintza erakidetu baten bidez emakumearen diskriminazio modu guztiak egitan baztertzea lortzea da, hortarako Euskal Herriko giza, kultura, ekonomia eta politikako bizitzaren arlo guztietan partaidetza sustatuko duten beharrezko neurriak hartuz. Erakundea martxan jartzeko, sortaratze Legean ohartemandako zuzendaritza ihardute-sailen eginkizunak garatu behar dira, baita berehalako eraginkortasuna lortzeko oinarrizko egitura eman ere. Ihardute-sailak, dinamikak berak sortarazten dituen administrazio-ataletan oinarritzen dira. Horregaitik, Dekretu honetan ohartemandakoa garatzen eta ezartzen duten erabaki gehigarriak emateko aginpidea eman behar zaio Erakundeko Zuzendariari, egotzitako egitekoak burutu ahal izan ditzan. Horren ondorioz, eta Lehendakaritzaren proposamenez eta mila bederatziehun eta laurogeitazortziko abenduaren 13ko bilkuran Jaurlaritzako Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren,XEDATU DUT: I IDAZPURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. Atala: Nolakoa eta lege jaurpideak. «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea», Eusko Legebiltzarrak otsailaren 5eko 2/1988 Legearen bidez sortua, Ihardutze-Erakunde Burujabea da, Lehendakaritzari atxikia, legezko berenezko nortasunduna, eta aipatutako Legean, Euskadiko Aurrekontu-Errejimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legean, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko indarreango lege-manuen Eraberritutako Ikazkera onartzen duen maiatzaren 17ko 1/1988 Legegintza-Dekretuan, Dekretu honetan eta Euskal Autonomi Elkarteko Iraskundegoren-mailako Izaikiei ezargarri den legedi guztian xedatutakoaz arautuko da. 2. Atala: Helburuak eta Egitekoak. Bere sortarazte Legean ohartemandakoarekin bat etorriz, «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-k Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea du funtsezko xede, eta hori lortzeko helburu gisa, Erakundeak seksuen arteko berdintasuna errazteko bideei bultz egitea eta hori bete-betean lortzeko eragozpen izan daitezen izatezko eta lege-aldetikako oztopo guztiak kentzea, eta Euskadin emakumeari bereizkeria egiteko era guztiak ezabatzea erabaki du, hortarako beharrezko neurriak hartuz eta honako egitekoak burutuz: a) Gorago azaldutako helburuak lortzeko xedezko artezpideak antolatzea, eta Autonomi Elkarteko herriagintari ezberdinek horiek erabili ditzaten indar egitea. b) Indarrean dauden legeen eta horiek erabiltzearen arte izatea, eta, behar izanez gero, bi seksutakoen artean benetako eta egiazko berdintasuna izatea zailtzen edo eragozten duten oztopo guztiak ezabatzeko xedezko lege-adakuntzetarako saloak egitea. c) Politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzan emakumea aurkitzen deneko egoera aztertu, aribide-alor ezberdinetan aurrera eraman beharreko politika taiutzeko xedezko azterlangintza bereziki suztatuz, horretarako behar diren eskuarteak eskuratuz. d) Emakumeari datxezkonak izan eta Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek gerta ditzaten oinarrizko burupideen antolatze-aldian txostenak etá erizpenak ematea. e) Autonomi Elkarteko herri-agintaritza bereziek burutu behar eta emakumearen egoeran eraginik izan dezaten ihardunerako egitarauen artean beharrezko lankidetza-neurriak bultzatzea. f) Asmotango helburuak lortzeko, Eusko Jaurlaritzako Sail bereziei, Diputazioei eta Udalei aholduak eta laguntza ematea, eta hori, Toki Jaurpidetarako Oinarri-Arauak Araupetzezko Legeko 28. atalean agindutakoaren arauera, Erakundeak eginbideratuko dituen ekintzen osagarritarakoak jartzeko Udalei akio eginez eta eskatuz, batipat. g) Emakumearen eta bereziki laguntza-beharrik haundienean aurkitzen direnen aldeko zerbitzugintza suztatzea. h) Jendea kontura-arazteko, beharrezko eritzitako suztapen eta zabalkunde-ekintzen bidez, herritar guztiei eta Euskal Herriko emakumeei bereziki emakumeak zer arazo diteun jakinaraztea. Seksua dela eta emakumearen eskubideak bereizkeriarik, gehiegikeriarik izan dutelako edo horiek hautsi direlako egin daitezen salaketak Erakundearen bidez bideratuko dira, eta egoki izan daitezen ekintzak erabakiko ditu. i) Euren helburu edo egitekoak direla eta Erakundearen helburuak lortzeko lagungarri izan daitezen elkarte, iraskunde eta beste izaiki eta ihardutze-erakun deekin, baita beste Autonomia-Elkarteetako, Erresumako eta beste nazioetako antzerako erakunde eta ihardutze-erakundeekin ere, harremanak eta partaidetzarako bideak sortuko ditu. j) Bere helburuei datxekielako eman lekiokeen beste edozein egiteko. 3. Atala Egoitza. «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-k Gasteizen izango du bere egoitza, berak presta ditzaken Lurralde Ordezkaritzen kaltetam barik.II IDAZPURUA ANTOLAKETA 4. Atala.- «lnstituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-ren ihardutze-sailak. «lnstituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea» sortzeari buruzko otsailaren 5eko 2/ 1988 Legearen arabera Artezte-Batzordea eta Zuzendaria dira Erakundeko artezte-sailak. 5. Atala.- Artezte Batzordea, Osoko Bilkura eta egitekoak, 1. Artezte Batzordeak, Erakundeko artezte-saila denez, honako batzordekideekin osotzen da: a) Lehendakari: Euskl Jaurlaritzako Lehendakaria. b) Lehendakariorde: ERakundeko Zuzendaria. c) Bokalak: Autonomi Elkarteko Arduralaritzaren izeneko lau lagun. Hauek Artezkari-mailakoak izango dira gutxienez eta, Hezkuntza Kultura Lana Gizarte-Segurantza Osasunketa Egaripena gaiekikoan agintepiderik duten Sailek aurkeztutakoen artetik Jaurlaritzak izendatuko ditu. Foru-Diputazioáren izeneko hiru lagun: hauen mailak ere aurreko taldearentzat esandakoaren kidekoa izan beharko du gutxienez, eta bakoitzaren Jaurtze-Batzordeak izendatuko ditu. Autonomi Elkarteko Udaletako hiru lagun: Euskal Autonomi Elkarteko Udalen Elkarteak izendatuak. Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordearen izeneko bat: hau legegintzaldi bakoitzerako Batzorde horretako kideen artetik aukeratukd da. Seksuen arteko berdintasunaren alde berenez nahiz lanbidez jokatu izana ondo erakutsi dutenen artetik Eusko Legebilezarrak legegintzaldi bakoitzerako izendatutako sei lagun. 2. Artezte-Batzordeko Osoko Bilkuraren egitekoak honako hauek dira: a) Bi seksutakoen artean benetako eta egiazko berdintasuna izatea zailtzen edo eragozten duten oztopoak ezabatzeko zuzendutako neurrien Egitasmoa onartzea. Egitasmo hori Batzorde Iraunkorrak aurkeztuko dio, eta gero Jaurlaritzari aurkeztu beharrekoa izango da. . b) Emakumea Euskadin aurkitzen deneko egoera haztatuzko Erizpen-idazkia, eta alor horretan herri-agintaritzek izan duten jokabideari buruzko Txostena onartzea. Txosten hori Batzorde Iraunkorrak aurkeztuko dio, eta gero Jaurlaritzari aurkeztu beharrekoa izango da. c) Erakundearen kudeaketa eta iharduerari buruzko urteko Txostena onartzea. d) Erakundearen aurrekontuetako aurregitasmoa onartzea, bai ekintzetarako zein diru-ezarketetarako. 3. Artezte-Sailak, gutxienez, bi agizko bilkura egingo ditu urtean, bata lehenengoko sei hilabetekoan eta bestea bigarrenekoan. Halaber, ohiz bestekoak ere egin ahal izango ditu, bertako Lehendakariak edo Batzorde Iraunkorrak eskatuta. 6. Atala: Batzorde Iraunkorra. Osakera eta egitekoak. 1. Artezte-Batzordeko Batzorde Iraunkorra honela osotuko da: a) Lehendakari: Erakundeko Zuzendaria. b) Bokalak: Erakundeko Zuzendariaren proposamenez, Artezte-Batzordeko Osoko Bilkurak bertako batzordekideen artetik izendatuko dituelarik, honako hauek izango dira: - 2, Eusko Jaurlaritzako Sailetako ordezkarietatik. - 1, Foru Aldundietako ordezkarietatik. - 1, Autonomi Elkarteko Udaletako ordezkarietatik. - 1, Eusko Legebiltzarreko Giza-Eskubideen Batzordeko ordezkaria. - 3, Eusko Legebiltzarrak Artezte-Batzorderako izendaturikoetatik. 2. Batzorde Iraunkorraren egitekoak hauek dira: a) «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-ren helburuak betetzeko beharrezko neurriak hartzea. b) Bostgarren atalean ohartemandako neurrien Egitasmoa, haztatuzko Erizpen-Idazkia eta herri-agintaritzen jakobideari buruzko Txostenaren berri izan eta Artezte-Batzordeko Osoko Bilkurara bidali. c) Erakundearen kudeaketa eta iharduerari buruzko urteko Txostenaren eta bere aurrekontuetako aurregitasmoaren berri izan eta Artezte-Batzordeko Osoko Bilkurara bidali. d) Politika, ekonomia, kultura eta gizarte-bizitzan emakumeak duen partaidetza eta bi seksuetako berdintasuna suztatu eta bultzatzeko gaietan Erakundeari dagozkion ekintza zehatzak onartzea. e) Artezte-Batzordearen Osoko Bilkurak egotzitako beste egiteko guztiak. 7. Atala: Osoko Bilkurako Lehendakariaren eta Artezte-Batzordeko Batzorde Iraunkorreko Lehendakariaren agintepideak. Osoko Bilkurako Lehendakariaren eta Artezte-Batzordeko Batzorde Iraunkorreko Lehendakariaren agintepideak hauek dira: a) Osoko Bilkurako eta Batzorde Iraunkorreko batzarretarako dei egitea b) Bilkuretako gai zerrenda zehaztea. c) Eztabaidak zuzentzea eta, orokorrean, bilkurak egoki burutu daitezen beharrezko beste agintepide guztiak erabiltzea. d) Berdinketak botu ebazle bidez ebaztea. 8. Atala: Egitekoak ordezkotzan ematea. Osoko Bilkurak eta Artezte-Batzordeko Batzorde Iraunkorrak, aipatutako ihardutze-sail horiek erabakitako egitekoak Erakundeko Zuzendariari ordezkotzan eman diezaizkiokete, bera Osoko Bilkurako Lehendakariordea eta Batzorde Iraunkorreko Lehendakaria denez. 9. Atala: Zuzendaria. 1. Erakunde Zuzendaria Dekretuz izendatuko da eta Dekretuz kargua utziaraziko zaio, eta Sailburuorde maila izango du, ondorio guztietarako. 2. Zuzendariari, Erakundeko legezko ordezkotza duenez, honako hauek dagozkio: a) Artezte-Batzordeari berariz adierazi ez zaizkion egitekoak eta «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-ri dagozkionak direnak bete eta garatzea, baita Erakundearen arduralaritzazko zuzendaritza bere gain hartzea ere. b) Erakundearen sortarazte Legeko 4. atalean ohartemandako neurrien Egitasmoa, haztatuzko Erizpen-Idazkia eta herri-agintaritzen jokabideari buruzko Txostena egitea, Batzorde orokorrak ezagutu ditzan eta gero Artezte-Batzordearen Osoko Bilkurak onar ditzan, Jaurlaritzara bidali aurretik. c) Politika, kultura, ekonomia eta gizarte-bizitzan emakumeak duen partaidetza eta bi seksuetako berdintasuna suztatu eta bultzatzeko gaietan Erakundeari dagozkion ekintza zehatzak Artezfe-Batzordeari proposatzea. d) Artezte-Batzordeko Osoko Bilkuran Lehendakariorde lez aritzea eta Batzorde Iraiunkorreko Lehendakari lez aritzea, horiei dagozkien egitekoak betez. e) Erakundeko arduralaritzazko zuzendaritza betetzea, eta hari jarritako helburuak lortzeko beharrezko ekintza zehatzak eta erabaki orokorrak hartzea. f) Bere egitekoak egoki bete ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Sailetatik eta beste herri-agintaritzetatik emakumearen egoerari buruzko beharrezko informazioa batzea, eta, bereziki, arlo horretan herri-agintaritzek egindako iharduketak ezagutzea, hortarako egoki eristen dituen komunikazio bideak ezarriz. g) Erakundeko zerbitzuetako ekintzen kudeaketa eta barne ikuskaritza zuzentzea. h) Erakundearen izenean, bere egitekoak garatzeko beharrezko akurapen publiko eta pribatuak ematea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren akurapenerako arau orokorren arabera. i) Kudeaketa eta iharduerari buruzko urteko Txostena eta Erakundearen aurrekontuko aurregitasmoa egitea Artezte Batzordeak onar dezan. j) Erakundearen lanarigoaren politika zuzentzea, eta bertara atsikitako lanarigoaren izendapenak, lan-huzteak eta egoeren aldarrikapenak egitea, Herri-Iharduera gaietan agintepidedun Ihardute-sailekin erakidetzan. k) Artezte-Batzordeak eskuemandako egitekoak eta lege-araubideak emandakoak betetzea. 10. Atala: Idazkaritza Nagusia. 1. Erakundeak iharduera eraginkorra izan dezan, Idazkaritza Nagusia sortzen da, eta horren buru Artezte-Batzordeak izendatuko duen Idazkari Nagusi bat egongo da, eta Zuzendari maila izango du, ondorio guztietarako. 2. Idazkari Nagusiari, zuzenean eta jerarkian Erakundeko Zuzendariaren menpekoa izanik, honako hauek dagozkio: a) Zuzendariaren izenean Erakundearen ordezkotza egitea, Eusko Jaurlaritzako Sailekiko harremanetan, baita beste Administrazio, Erakunde eta Izaiki publiko eta pribatuekikoetan ere. b) Egitamu eta egitaraugintza-egitekoak, azterlanak, agiriak, lege eta teknika-aholkularitza, eta kudeaketa biderapenak eta informazio-laguntza bultzatu, erakidetu eta ikuskatzea. c) Idazkari ianetan Osoko Bilkurara eta Artezte-Batzordeko Batzorde Iraunkorrera joatea, hizpidedun baina hautespiderik gabe izango delarik. d) Erakundeko zerbitzuak ikuskatu eta erakidetzea: ekonomia-dirubideraketa kudeaketa, ondare eta aurrekontu kudeaketa, eta azpiegura egokitzea eta Erakundeari baliapide materialak ematea. e) Barne-ihardunbideak egitea: xedapenak, ekintzak, ekonomia eta dirubideetako akurapen edo espedienteen bideratzea eta erroldaratzea, baita kastuak baimentzea ere. f) Erakundearen lanarigoaren administrazio eta kudeaketa, baita lanarigoaren prestakuntza, gizarte-ekintza eta hobekuntzarako egitamuak eta egitarauak prestatzea ere, H.A.E.E.k gai horretan dituen agintepideen kaltetan izan barik. g) Erakunde Zuzendariari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea, berak premiazkoa deritzon gaietan, eta Zuzendariak berak berariz eskuemandako egitekoak eta lege-araubideak emandakoak betetzea. h) Erakundeko Zuzendaria kanpoan, gaisorik edo kargua hutsik dagoenean, eta egoera horrek dirauen artean, Ihardute-Sail horrentzat Dekretu honetan ezarritako egitekoak eta agintepideak betetzea. 11. Atala: Administrazio lantaldeak. Zuzenean eta jerarkian «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakunde»-ko Idazkari Nagusiaren menpean izanik, kudeaketa egitarauak garatuko dituzten administrazio lantaldeak egongo dira, eta horiek sortzea eta desegitea baita egitekoak egoztea ere Dekretu honetako garapen eta egiterapenerako xedapenen bidez ezarriko da. 12. Atala: Lanarigoaren legezko jaurbidea. «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-ren zerbitzurako lanarigoa Erakundeak berak izendatuko du, Lehendakaritza, Zuzenta eta Autonomia Garapenerako Sailak gai horretan dituen agintepideen kaltetan gabe, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko gainetiko lanarigoari ezarri dakiokeen jaurbide berdina izango duelarik.III IDAZPURUA EKONOMIA-DIRUBIDEETARAKO JAURBIDEA 13. Atala: Ekonomia-baliapideak. «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-k bere helburuak bete ahal izateko, urteroko aurrekontu berezia izango du, Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuen barruan sartuta, baita emariak, ondareak edo egotzi diezaiokeen beste edozein baliapide ere. 14. Atala: Aurrekontuen kudeaketa. 1. «Instituto Vasco de la Mujer / Emakumearen Euskal Erakundea»-ren kudeaketa, Eusko Legebiltzarrak onartutako urteko aurrekontuaren jardunbideari lotuta dago. 2. Sarrera eta kastuen sailkapenari eta horien zehaztasun mailari dagokienez, aurrekontuaren egitura, Euskal Autonomi Elkarteko Guztizko Diruegitamuetarako ezarrita dauden arauei egokitu beharko zaio, Erakundea Diruegitamu horien barne dagoelako. 3. Erakundearen aurrekontuaren egiterapena, kontrola eta kitapena, Administrazioko Erakunde Burujabeei ezarri dakizkiokeen arauekin araupetuko dira. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetako 5.2(d) eta 9.2(h) ataletan Erakundeko Artezte-Saileri emandako agintepideak ez dira erabiliko 1988 eta 1989 urteetako aurrekontuen urteealdiei dagozkien Aurrekontuetan. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egun berean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1988.eko abenduak 13. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.