Lanerako prestakuntza 2017
Sektorerako oso interesgarriak diren berariazko gaiei buruzko iraupen aldakorreko ikastaroak; helburu nagusia sektorean jende gaztea sartzea da, eta prestakuntza izateko eta sektorearekin lotutako gaietan profesionalizatzeko aukera eman nahi zaie.
HAZI Fundazioak sektoreko profesionalen prestakuntza bultzatzeko, nekazaritzako prestakuntzan integratutako ikastetxeekin lan eginez, Lanerako prestakuntza iraupen luzeko ikastaroak antolatzen ditu. Askotariko gaiak lantzen dira, betiere sektorerako oso interesgarriak direnak (baratzezaintza; esnetarako behi-azienda; mahastizaintza, ardogintza eta enologia; ardi-azienda; nekazaritza ekologikoa; agroturismoa eta abar)
Prestakuntza erabat praktikoa da, eta taldeak txikiak izaten dira.
Prestakuntza Trinkoko ikastaroek helburu hauek dituzte:
1. Lehen sektorean gazteak sar daitezen erraztea.
2. Lehen sektoreko gaur egungo langileei eta etorkizunekoei prestakuntza ematea edo/eta langile horiek profesionalizatzea.
2017ko bigarren seihilabeteko eskaintza
Ikastaroak eta izen-emateak
Zentroak
Arkautiko Nekazaritza Institutua |
Deioko Nekazaritza Eskola |
Fraisoro Eskola |
Artzain Eskola |