Eusko Jaurlaritza

Euskal Autonomia Erkidegoko ogasun nagusiaren eskubide eta betebehar ekonomikoak

Tratamendu-arduraduna

Kontrol Ekonomikoko Bulegoa, Ogasuna eta Ekonomia Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko ogasun nagusiaren eskubide eta betebehar ekonomikoen kontabilitateko kudeaketa eta erregistroa. Horrez gain, ordainketak eta kobrantzak egitea, zerga-betebeharrak betetzea

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • 1/1997 Legegintza Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 2/2017 Legegintzako Dekretua, urriaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Kontrolari eta Kontabilitateari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
  • 1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko Aurrekontu- araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta euskal autonomia erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Zergadunak eta subjektu behartuak
  • Pertsona fisikoak, pertsona juridikoak ordezkatzen dituztenak barne, Euskal Autonomia Erkidegoko ogasun nagusiaren administrazioaren hartzekodunak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Foru Aldundiak
  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Europako Batasuneko organoak
  • Kontuen epaitegia edo erkidegoetako baliokidea
  • Epaitegiak eta auzitegiak, aldez aurretik errekerimendua eginda

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Arau-hausteei buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.