Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa (2018)
"LUZ" LASALA
Koreografoa: Judith Argomaniz
Dramagintza: Judith Argomaniz, Rubén Albelda y Jaiotz Osa
Argiztapen Diseinua: Álvaro Estrada
Argi Teknikaria: Aitor Azkuna
Jantzien Diseinua: Xabier Mujika
Antzezleak: Rubén Albelda, Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra, Rafke Van Houplines
Kontaktua: info@emiliayague.com
CURRICULUMA
Bartzelonako Institut del Teatren eta Madrilgo Maria de Avila Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan egin zituen ikasketak Judith Argomanizek. Azken horretan lizentziatu zen, kalifikaziorik handiena eta aparteko saria lortuta. 2017an, Gipuzkoako Dantza Irakasleen Elkartearen errebelazio-saria jaso zuen, “koreografiaren eta interpretazioaren munduan duen potentzialagatik eta etorkizun oparoagatik”.
Ballet Biarritz Junior eta Amaury Dance Company konpainietan parte hartu du, eta Nacho Duatoren, La Macanaren eta Shlomi Bitton-en obrak interpretatu ditu.
2013. urtean, dantzatik eta fotografiatik zetozen artistez osatutako LASALA konpainia sortu zuen. Konpainiak etengabeko ikerketa egiten du hizkuntza fisikoa eta egungo estetika sortzeko, taldearen kezkak islatzeko asmoarekin.
2013an sortu zenetik, bertoko eta nazioarteko hainbat jaialditara gonbidatu dute. Honako hauek dira berak sortutako lanetako batzuk: Hooked (2013), Hooked (still) (2014), Lauesku (2014), Lauesku 22 (2015), Trip y Now (2016) eta Microclimate (2017).
Now lanak publikoaren saria lortu du Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Jaialdian, Dantza-ikuskizunik Onenaren Saria hain zuzen. Horrez gain, Espainiako Antzoki Sarearen Ballet, Dantza eta Mugimenduaren Arte Batzordeak gomendatu du lan hori.
Hooked lanak —Hooked (still) obraren laburpena—, berriz, lehen saria eta publikoaren saria eskuratu ditu Frantziako Sens hiriko Les Synodales - Concours Chorégraphique Contemporain Jeunes Compagnies lehiaketan. Horrez gain, lehen saria eskuratu du Alcobendas Hiriko IX. Dantzaren eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Lehiaketan, beste sari batzuen artean.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Kilometro Lezo 2026: "Tupper"
- OSA+MUJIKA
- Altamiragain parkea (Anfiteatroa) [Lezo]
- 19:30
- 2026(e)ko Abuztuak 30
Dantza
Aguraingo Lepamoztutako Jon Deuna Jaiak 2026: "LA PULGA FLAMENCO"
- Andra Mari enparantza [Agurain]
- 13:30
- 2026(e)ko Abuztuak 30
Dantza
Bilboko Aste Nagusia 2026: Beti Jai Alai Dantza Taldea
- Gas Plaza [Bilbao]
- 19:00
- 2026(e)ko Abuztuak 30
Dantza
Laudioko San Roque Jaiak 2026: "Haurreskolari"
- Herriko Plaza [Laudio]
- 13:00
- 2026(e)ko Abuztuak 30
Dantza
Zarauzko Euskal Astea 2026: Helduen Binakako Dantza Txapelketa
- Lege Zaharren enparantza [Zarautz]
- 19:00
- 2026(e)ko Irailak 1
Albisteak
Izena emateko epea: 2026(e)ko Abuztuak 26(e)tik 2026(e)ko Urriak 1(e)ra
2026/08/26
Baratxinto Fest Pirinioetako Arteen Xeiaren 6. edizioa irailaren 11tik 13ra egingo da
2026(e)ko Abuztuak 26(e)tik 2026(e)ko Irailak 25(e)ra
Kulturaren sustapenerako eta banaketarako dirulaguntzak: arte eszenikoak (2026)
2026(e)ko Abuztuak 22(e)tik 2026(e)ko Irailak 21(e)ra
Legutioko irabazteko xederik gabeko elkarte soziokulturalentzako dirulaguntzak 2026rako
2026/08/20










