Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
"NOCTURNO" CÍA. CIELO RASO
Egilea: Igor Calonge
Koreografoa: Igor Calonge
Zuzendaritza eszenikoa: Igor Calonge
Ekoizpena: Beatriz Churruca
Musika: Gabriel F.
Soinu Teknikaria: Gabriel F.
Interpreteak: Nekane Mendizabal, Gorka Gurrutxaga, Martí Güell y Leire Otamendi
Iraupena: 50’
Kontaktua: igorcalonge@yahoo.es
CURRICULUMA
Teatro de Açucar (Brasil) eta Cía. Igor Calonge (Espainia) konpainien interes artistiko, pedagogiko eta sozialen elkarketatik sortu zen Cielo Ras0 konpainia gaztea. Hizkuntza, ikerketa eta produkzioak trukatuz, sorkuntza-gune bateratua eratu zuten. Bat-egite horren emaitza Espainian eta Brasilen gauzatutako antzerki-lanak, dantza-lanak, ikastaroak eta lantegiak izan dira. Konpainiak hainbat formatutako 10 ikuskizun baino gehiago ekoiztu ditu 8 urteko lankidetzaren bidez. Taldearen bereizgarriak indar interpretatiboa eta emozionala, kalitate teknikoa eta gorputz osoaren ikerketa zorrotza dira. Oraingoan azken lana aurkeztuko digute, Nocturno.
LABURPENA
Agertokian, kutxa beltz bat, higatua. Gizon batek distantzia luzea egiten du igerian, bare-bare, lurrean pausatu gabe, argia eraldatu gabe. Hagak jaitsi ahala, metroak oihal beltz zimurtzen dituzte lurrean. Oihalok, eguneroko tentsioan, espazio mugagabearen ilusioa sortzen laguntzen dute; baina, orain, jaitsitakoan, eraitsitako belak dirudite.
Argi guztiak buruaren parean daude, eta beti ezkutuan geratzen diren haga guztiak, bata bestearen atzean jarrita, altzairuzko lokarriez estu-estu lotuta. Agertokia biluzik geratzen da, ondoren berriz ere muntatzeko. Aho ilun baten ahosabairantz igoko da gero, beste paisaia bat, bestelako espazio bat, agerian utziz.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Las hijas de Bernarda"
- Félix Petite Antzokia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30-20:45
- 2026(e)ko Urriak 29
Dantza
"ZAZPIAK BAT"
- Amaia KZ [Irun]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 30
Dantza
"Las hijas de Bernarda"
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2026(e)ko Urriak 30
Dantza
Gau Beltza Zarautzen: Jalgi dantza taldea
- Kalez kale [Zarautz]
- 19:00
- 2026(e)ko Urriak 31
Dantza
"Kalebo"
- Hardoia harrobia [Aiherra ]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 31
Albisteak
2026/10/27
Bi egun behaketa kulturalaren etorkizuna kolektiboki pentsatzeko
2026(e)ko Urriak 26(e)tik 2026(e)ko Azaroak 20(e)ra
2026/10/24
Amets Arzallusek irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
2026/10/23
2026(e)ko Urriak 23(e)tik 2026(e)ko Azaroak 13(e)ra









