Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XIII. edizioa (2017)
"LIBERTINO" MARCO VARGAS & CHLOÉ BRÛLE
Egileak: Marco Vargas, Chloé Brûlé, Fernando Mansilla, Juan José Amador
Koreografoak: Marco Vargas, Chloé Brûlé y David Romero
Zuzendaritza eszenikoa: Marco Vargas, Chloé Brûlé Ekoizpena /Ekoizpena: Marco Vargas, Chloé Brûlé, 8ºco80, Gestión Cultural, El Mandaito Producciones, Agencia Andaluza de Instituciones Culturales, Amparo Jiménez.
Musika: Gabriel Vargas, Juan José Amador
Musika zuzendaritza: Marco Vargas, Chloé Brûlé
Eszenografia zuzendaritza: Antonio Godoy
Eszenografia errealizazioa: Antonio Godoy
Argiztapen diseinua: Carmen Mori
Argi teknikaria: Carmen Mori
Soinu diseinua: Alejandro Molina
Soinu Teknikaria: Carmen Mori
Jantzien diseinua: La aguja en el dedo
Jantzien errealizazioa: La aguja en el dedo
Interpreteak: Marco Vargas, Chloé Brûlé, Fernando Mansilla, Juan José Amador
Iraupena: 60’
Kontaktua: info@elenacarrascal.com
CURRICULUMA
Marco Vargas eta Chloé Brûlé dantzariak ikuspen bateratu batek uztartzen ditu: dantza flamenkoa dantzatzat hartzen dute. Istorioak kontatzea eta partekatzea da haien interes nagusia, narratiboki eta mugimenduaren bidez beren kezkak adieraztea, beren burua etengabe aberastu nahian eta inguruan kolaboratzaileak izanez.
Libertino ikuskizunak zenbait sari jaso zituen 2016ko Sevillako Escenarios sarietan, besteak beste: gizonezko dantzaririk, emakumezko dantzaririk eta dantza-ikuskizunik onenen sariak. Gainera, dantza-ikuskizunik onenaren saria ere lortu zuen, 2016ko Andaluziako Antzerkiaren Lorca sarietan.
LABURPENA
Askatasuna da Libertino ikuskizunaren gaia. Askatasuna dantzan, kantuan eta poesian: kaiola huts baten inguruan etengabe adarkatzen eta elkartzen diren hiru bide. Atzera bueltarik eta aitzakiarik ez duen erabaki bat (kaiolatik kanpora hegan egitea) hartzeko une latza islatzen dute.
Libertino erritual soila eta biluzia da, poetikoa eta iradokitzailea. Etengabe elkarrizketan diharduten hiru bide horietan zehar gertatzen den bizitza kontatzen du. Une magikoak sortzen ditu, eta arnasteko, airea hartzeko eta indarberritzeko esparruak ireki, nork bere askatasun pertsonal eta erostezinaren bila amildegira jauzi egin aurretik.
Poetak hala esan zuen: volando voy, volando muero… (hegan noa, hegan hiltzen naiz…)
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Bergarako San Martin Jaiak 2026: BIKOTE NAGUSIEN 41. DANTZA TXAPELKETA
- Oxirondo gunea [Bergara]
- 18:30
- 2026(e)ko Irailak 16
Dantza
Galdakaoko Jaiak 2026: Taupadak Dantza Eskola
- Ardanza Lehendakariaren parkea [Galdakao]
- 19:30
- 2026(e)ko Irailak 17
Dantza
Dantza Hirian 2026: "El mundo atrás" + "Ahotsak"
- Konstituzio plaza [Donostia / San Sebastián]
- 19:00 / 19:15
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Hernaniko Euskal Jaiak 2026: "Bretainiar konexioa"
- Atsegindegi Plaza [Hernani]
- 19:00
- 2026(e)ko Irailak 18
Dantza
Dantza Hirian 2026: "All Clear" (Daria Koval)
- Lasta Plaza (Nautiko) [Donostia / San Sebastián]
- 19:45
- 2026(e)ko Irailak 18
Albisteak
2026/09/14
Sortzaileek Durangoko Azokako egitaraua osatzeko proposamenak egin ahalko dituzte gaurtik aurrera
2026/09/14
BESEK-ek Bizkaiko emakumeen talentu kulturala bilduko du sektorearen erretratu kolektiboa egiteko
2026/09/11
LABO GEOk dantza garaikidea eramango du Larraulera eta Alkizara irailaren 26an eta 27an
2026/09/11
Ipar Eszenako Bideak bere proiekzio kulturala sendotuko du udazkenean Euskadin
2026/09/10
Irailaren 21era arte aurkeztu ahal izango dira Durangoko Azokako Sormen Bekarako proposamenak









