"IN CORPORE SANO"
ORGANIK
Egilea: Natalia Monge
Koreografia: Creación Colectiva (Directora e Intérpretes)
Zuzendaritza eszenikoa: Natalia Monge e Izaskun Santamaría
Interpreteak: Pilar Andrés, Helena Golab, María Martín, Natalia Monge
Ekoizpena: Organik, Dantza –Antzerki & Portal 71
Musika: Marc Cano
Eszenografia diseinua: Organik, Dantza – Antzerki
Argiztapen diseinua: Javi Ulla
Argi teknikaria, soinua: Marc Cano
Jantziak: Mayda Zabala
Kontaktua: mongenatalia@hotmail.com
CURRICULUMA
Organik Getxon sortu zen 2002an, bi helburu zituela: dantza berriaren joera berriak eta antzerkiarekin eta beste arte batzuekin bategitea ikertzea, baita dantza berria hainbat espaziotan hedatzea ere. Haren oinarria mugimendu fisikoa, bizia... da, normalean testuarekin eta humore askorekin. “Tellagorri II”, “Tú o yo”, “ES3IN”, “Serie Impros” eta “+ES3”, “Lilas”, “Malditas” eta “Maniátic@s” produkzioak sortu ditu.
LABURPENA
Zenbat jende hasten da dieta egiten astelehenero? Zenbat hasten da gimnasioan irailean, eta zenbat joaten da ekainean? Eta Eguberriak eta gero? Eta zenbatek ekiten dio bikini operazioari? Gauza nabaria dirudi gorputza eta burua berdin-berdin zaindu behar ditugula, eta horretarako, denok dakigunez, ondo jan, kirola egin eta nork bere buruarekin ondo sentitu behar dugu. Hala ere, gaur egun, zenbait mutur daude, desiratutako oreka horretatik urruntzen direnak. Alde batetik, gero eta gaixotasun gehiago daude sedentarismoaren eta elikadura txarraren ondorioz. Borondate-gabezia hutsa baino ez da? Eta beste batetik, batzuek buru-belarri zaintzen dute beren irudia, hura obsesio bihurtzeraino: ariketa fisikoa egiten dute egunero, dieta zorrotzak egiten dituzte… Noraino irits daiteke norbait, bere ametsetako gorputza lortzeko? Eta norbaitek ez badie ezarritako arau horiei jarraitzen, zergatik sentitzen da errudun?
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
SCAPINO BALLET ROTTERDAM: "LA MER"
- Kursaal [Donostia / San Sebastián]
- 19:30
- 2026(e)ko Azaroak 17
Dantza
Bilbao TX Fest 2026: "STILL RUNNER"
- La Fundición [Bilbao]
- 19:00
- 2026(e)ko Azaroak 19
Dantza
Dantza Plazetan 2026: Ibai Arte Dantza Taldea
- Frontón de Zorrotza [Bilbao]
- 18:00
- 2026(e)ko Azaroak 19
Dantza
"Emakumeak"
- NODE
- Urkabustaizeko Kultur Etxea [Urkabustaiz]
- 19:30
- 2026(e)ko Azaroak 20
Dantza
Verdini Dantza Taldea: "Verdiniren distira"
- Herriko Antzokia [Elgoibar]
- 19:00
- 2026(e)ko Azaroak 20










