"KOMUNIKAZIO_INKOMUNIKAZIOA"
KUKAI-TANTTAKA
Egilea: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya
Zuzendaritza eszenikoa: Mireia Gabilondo
Dantzariak: Kukai Dantza Konpainia
Interpreteak: Miren Gaztañaga, Aitor Beltrán
Ekoizpena: Kukai-Tanttaka
Musika: Iñaki Tellería
Irudiak: David Bernués
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Argi teknikaria: Edi Naudo
Jantzien diseinua: Ana Turrillas
Kontaktua: jpproducciones@jpproducciones.com
CURRICULUMA
Konpainiak 2001. urtean ekin zion ibilbideari ‘Deiadarra’ koreografiarekin. Ordutik hainbat ikuskizun sortu ditu, lankidetzan aritu da eta ekitaldi berezietan hartu du parte. Lehen sorkuntza-lana taularatu ondoren hasi zuen Tanttaka Teatroarekiko lankidetza. Kukai-Tanttaka bikote paregabea da, eta ikuskizun apartak eskaini dizkigu, horien artean ‘1937, gogoaren bidezidorretatik’ (2002), ‘Otehitzari Biraka’ (2005) eta ‘Hnuy illa…’ (2008). Ikuskizunek arrakasta handia izan dute Euskal Herrian. Logela Multimediarekin batera, dantza-konpainiak “Taupadak” lana ekoitzi zuen 2007an. Era berean, 2010etik aurrera ‘Soka’ eta ‘(Sok)2’ ikuskizunak sortu ditu, 2011n ‘Karrikan’ eta 2012an ‘Out-in’.
LABURPENA
Ikuskizun honetan, hitz egin ezin daitekeenari buruz mintzatzeko gogoa dugu… edo sentitzea kostatzen zaiguna sentitzeko gogoa edo imajinaezina imajinatzekoa… Agertokian, pertsona desberdinak elkartu eta urruntzen dira, “egote/izate” hori azaltzeko hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte; hitza, mugimendua, begirada, kantua, tresna bat edo bi… dantza-pauso batzuk, isiltasuna, gertatzen ari denari behatzea… Eta proiektu hau Mikel Laboak irakatsi zigun zerbaitetik sortzen da; izan ere, askotariko ideiak, bizipenak eta abar hartzen dituen esparru ireki batean jolasten irakatsi zigun, haren Komunikazio Inkomunikazioa lanean bezala, eta hartan galdu eta ikertu nahi dugu. Ez da omenaldi bat, harekin ikasi genuen jolasean jolasten jarraitzea baizik.
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2026: "Las hijas de Bernarda"
- Félix Petite Antzokia [Vitoria-Gasteiz]
- 19:30-20:45
- 2026(e)ko Urriak 29
Dantza
"ZAZPIAK BAT"
- Amaia KZ [Irun]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 30
Dantza
"Las hijas de Bernarda"
- Gayarre Antzokia [Pamplona/Iruña]
- 20:00
- 2026(e)ko Urriak 30
Dantza
Gau Beltza Zarautzen: Jalgi dantza taldea
- Kalez kale [Zarautz]
- 19:00
- 2026(e)ko Urriak 31
Dantza
"Kalebo"
- Hardoia harrobia [Aiherra ]
- 19:30
- 2026(e)ko Urriak 31
Albisteak
2026(e)ko Urriak 26(e)tik 2026(e)ko Azaroak 20(e)ra
2026/10/24
Amets Arzallusek irabazi du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa
2026/10/23
2026(e)ko Urriak 23(e)tik 2026(e)ko Azaroak 13(e)ra
2026(e)ko Urriak 23(e)tik 2026(e)ko Azaroak 20(e)ra










