Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

EUSKAL HERRIKO ERAIKINAREN LIBURUA - APLIKAZIO INFORMATIKOA, 2 - 2011 BERTSIOA

Eraikuntza Antolatzeko 38/1999 Legeak Eraikinaren Liburua egin behar dela arautu zuen, liburu hori informazioa jasotzeko dokumentu izan eta eraikinen ezaugarri fisikoak, teknikoak eta haien araubide juridikoa jasotzeko. Tresna informatiko horrek bete egiten du lege horrek xedatzen duena.

Bat dator, halaber, honako hauek xedatzen dutenarekin:

  • 250/2003 Dekretu autonomikoa, urriaren 21ekoa, etxebizitzarako Eraikinaren Liburua arautzen duena.
  • Dekretu horrek Eraikinaren Liburuko agiri-ereduak onesten ditu, eta horiek egiteko gaikuntza ematen du.
  • Zehaztapen Teknikoen Dokumentua; Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuak 2010eko ekainaren 16an emandako Aginduan xedatzen den moduan egindakoa.

Deskargen kokapena:

2-2011 (2012/01/20) bertsio berri hau erabiltzeko, “LEPV v2.zip” (47 Mb) fitxategia deskargatu behar da, eta ondoren, exekutatu. Horrela instalatuko da aplikazioa. Bete itzazu jarraibideak prozesua amaitu arte.

Ez da aurreko bertsioa zertan desinstalatu beharrik, bertsio berriak ezkutatuta uzten baitu. Horrela, jada exekutatutako eraikinaren liburuetara edota aurreko bertsioarekin lantzen ari direnetara sarbidea izango dugu. Halaber, eskuragai dago www.iccl.es webgunean ere.

Azken aldaketako data: