Osasun Saila

Oinarrizko informazioa

Información básica ibotika

Bada garaia medikamentuei beren izenetik deitzen hastekoa...

Itzuli

Printzipio aktiboa

... Alegia, printzipio aktiboaren izena erabiltzen hastekoa

Printzipio aktiboa da medikamentuaren efektua eragiten duen substantzia. Laborategi bakoitzak medikamentua edozein izenekin merkaturatzen duela ere, printzipio aktiboaren izena da balio duena eta, ondorioz, horixe erabiltzen dute osasun-arloko profesionalek.

Jarri arreta printzipio aktuboan!

Printzipio aktiboaren izena BETI agertzen da kaxan. Hori da bilatu eta ezagutu behar duzuna. Badira printzipio aktibo bat baino gehiago duten medikamentuak; baina hala bada ere, guztiak ageriko dira kaxan.

Principio actibo

GOGORATU: ez du axola kaxek edo pastillek zer kolore, tamaina edo forma duten. Izen komertzial desberdina duten bi medikamentuk eragin bera izango dute, printzipio aktibo bera eta dosi bera badute.

Hori da ez okertzeko modurik onena

  • Printzipio aktiboa identifikatzen baduzu, ez dituzu antzeko izenak edo ontziak nahastuko edo printzipio aktibo bera nahi gabe bi aldiz hartuko, izen komertzial desberdina duelako. Hori gerta daiteke, hainbat profesionalek tratatzen zaituztenean, ospitalean alta hartu ondoren, errezetarik behar ez duten medikamentuak erosten dituzunean…
  • Printzipio aktiboaren izena atzerrian ere baliagarria izango zaizu, izen hori berdina baita herrialde guztietan.

Medikamentu berri bat hartzen duzunean, egiaztatu printzipio aktiboaren izena.

Zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian edo irakurri erabilera-orria.

Klikatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)bideoa ikusteko

Botika-ontziak nola irakurri, burua hautsi barik

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

  • Botika-ontzi bat ez da kaxa soil bat.
  • Funtsezko informazioa ematen du, eta botika egoki erabiltzen laguntzen du.
  • Fitxa honek informazio hori topatzen eta argitzen lagunduko dizu.

Tratamendtuei buruzko herritarrentzako informazioaren fitxak

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

"TRATAMENDU AKTIBOAREN ORRIA" ... ASMATU PUZZLEA OSATZEN!

Tratamendu aktiboari buruzko zure orria “txuleta” moduko bat da, eta zer tratamendu jarri dizuten gogorarazteko eta azaltzeko balio du:

  • Osakidetzan agindu dizkizuten botikak: osasun zentroan, ospitalean eta abar.
  • Noiz hartu medikamentuak.
  • Zenbat hartu.
  • Jarraibideak tratamenduaren azpian agertzen dira.
  • Letra lodiz agertzen dena izen komertziala da.
  • Tratamendua berritzeko eguna: medikuak egun horretan berrituko dizu tratamendua.
  • Tratamendua bukatzeko eguna: egun horretan, bertan behera utzi behar dituzu aldi laburrerako agindu dizkizuten tratamenduak.
  • Data: zein egunetan inprimatu den orria. Orria eguneratuta dagoen jakiten lagunduko dizu. Azken gorde; besteak bota.
  • Botika asko hartzen baldin badituzu, begiratu ondo orri guztiak dauzkazula.
  • Sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)gai honi buruzko bideo bat ikusi nahi baduzu.

Botikak gordetzeko aholkuak

Itzuli

Botikak gordetzeko aholkuakErabili aurretik

  • Gorde botikak leku lehor eta freskoan, eta haurren eskura utzi gabe. Ez jarri eguzki-argitan ezta bero zuzenaren eraginpean.
  • Ez gorde komunean edo sukaldean, hezetasun eta tenperatura aldaketak direla-eta.
  • Hotzean eduki beharreko botikak (termolabilak izena dute eta izartxo batez identifikatuta daude ontzian) hozkailuan gorde; inoiz ez, ordea, izozkailuan.
  • Medikamentua jatorrizko ontzian gorde, bere erabilera-orriarekin batera.
  • Egiaztatu botikaren IRAUNGITZE-DATA kutxan bertan. Ageri den hilabeteko azken eguna da.
  • Ez hartu botika, baldin eta itxura, kolorea edota zaporea aldatu dela iruditzen bazaizu. Eraman zeure farmaziako SIGRE bilketa-gunera (Ontziak Kudeatzeko Sistema Integratua).

Ireki ondoren

  • OSO GARRANTZITSUA: idatzi kolirio, xarabe eta pomaden irekitze-data. Kutxan bertan egin dezakezu.
  • Kolirioek hilabete bat irauten dute hondatu gabe.
  • Zenbait xarabe (amoxizilina duena, esaterako) hartu aurretik, osatzeko azken urratsa eman behar da etxean (disoluzio estenporaneoez ari gara). Horrelakoetan, prestatu ondorengo bi asteetan kontsumitu beharra dago.

Oraindik ere zalantzaren bat baduzu, egin kontsulta zure osasun-zentroan edo farmazian, edo irakurri erabilera-orria.

Polimedikazioa: Izan kontu

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Badira gaixotasun kroniko bat edo gehiago izan eta medikamentu bat baino gehiago hartu behar izaten duten pertsonak (polimedikazioa). Beharrezkoa da, sintomak eta gaixotasuna kontrolatzeko edo konplikazioak saihesteko. Baina zenbait arrisku ere baditu jardun horrek, eta kontuan hartzekoak izaten dira. Zer egin daiteke arriskuok saihesteko?

Ezagutu hartzen ari zaren medikamentuak zein diren, zertarako balio duten eta nola hartu behar diren. TRATAMENDU AKTIBOKO ORRIAK lagunduko dizu horretan; bertan jasotzen baitira hartzen ari zaren medikamentuak eta bakoitzetik hartu beharreko dosiak. Eska ezazu zure osasun-zentroan.

Medikuarenera edo dentistarenera joaten zaren bakoitzean, eman hartzen dituzun medikamentu edo egiten ari zaren tratamenduen berri (baita hartzen dituzun bitamina, sendabelar eta abarren berri).

Arreta jarri jasan ditzakezun ondorio kaltegarriei, batez ere, medikamentu edo produktu natural berri bat hartzen hasten bazara.

Argitu beti medikamentuei buruz izan ditzakezun zalantzak osasun-profesionalekin, bereziki tratamendu bat aldatu edo utzi behar duzula pentsatzen hasita bazaude.

Zure iritziak balio du. Jakinaraz iezaiozu beti zeure medikuari.

Ez dago bizitza osorako medikamenturik. Zure medikuak urteetan hartzen aritu zaren medikamentu bat uzteko esaten badizu, orain jada behar ez duzulako ustea daukalako da; are gehiago, kaltegarria ere izan daitekeelakoan egon liteke. Zure bizitzan zehar, botika bat ona izan daiteke noizbait, baina kaltegarria ere, inoiz.

Botikek eragindako ondorio kaltegarrien maiztasuna

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Botikek eragindako ondorio kaltegarriak: beldurrik? bai, zera!

Itzuli>

Cómo conservar los medicamentos PDF

Botikek gaixotasunak sendatzen, leuntzen edo prebenitzen dituzte (onura); batzuetan, ordea, ondorio kaltegarriak ekar ditzakete (arriskua).

Ez beldurtu, eta irakurri prospektua. Botikak eragin ditzakeen ondorio kaltegarriak jakiteak lagunduko dizu behar bezala jokatzen.

Jende guztiak ez ditu izaten ondorio hauek..., eta ondorio guztiak ez dira berdinak: maiztasunaren eta larritasunaren araberakoak dira, eta, oro har:

  • Maiz gertatzen direnak, arinagoak izan ohi dira.
  • Larriak direnak, gutxiagotan gertatzen dira.

Handiagoa da botiken onura, sor dezaketen arriskua baino.

Susmatzen baduzu botikaren batek ondorio kaltegarriren bat eragin dizula, garrantzitsua da osasun-profesional bati komentatzea, arazoa konpontzeko. Osasun Aholkularitzan, gau eta egun artatuko zaituzte.

Ondorio kaltegarrien berri emanez gero, botikak hobeto ezagutzen laguntzen dugu, segurtasun handiagoz erabiltzeko.

Zeuk eman ahal diozu ondorio kaltegarriaren berri, zuzenean, Farmakozaintzako Espainiako Sistemari (www.notificaram.es).

Azken aldaketako data: