Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Boluntarioen motak

Boluntariotza motak

Antolaturiko elkartasunaren adierazpidea da boluntariotza, eta existitzen diren beharrizanekiko eta helburu kolektiboekiko konpromisoa dakar. Premia horiek dauden tokietan, pertsona guztien partaidetza aktiboa, boluntarioa eta solidarioa behar duten boluntariotzako erakundeak existitu ahalko dira.

Boluntariotza komunitarioa

Xede ezberdinak dituzten mugimendu zibiko eta kolektiboen sustapena eta partaidetza da: aisia hazkunde pertsonal eta kolektiborako elementu gisa, astialdia betetzeko modu sortzailearekin, herritarren partaidetza hezkuntzaren esparruan, identitate kulturalen hedapena, berreskuratzea eta kontserbazioa, auzo mugimenduak, boluntariotza zibikoa, kontsumo arduratsua, eta abar.

Gizarte-bazterketarako boluntariotza

Bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden kolektiboen eskubideen sustapena eta defentsa da(haurrak, etorkinak, nagusiak, gazteak, emakumeak, presoak, gutxiengo etnikoak, eta abar), oinarrizko zerbitzuetan elkarlana eginez eta birgizarteratzea sustatuz.

Garapenerako lankidetzari buruzko boluntariotza

Askotariko programen sustapena da, hala nola, hezkuntzakoak, ingurumenekoak, pobreziaren kontrakoak, eta giza eta osasun eskubideetakoak, mundu bakar baterako erantzunkidetasunean lagunduz.

Boluntariotza eta desgaitasuna

Prebentzioa, tratamendua eta errehabilitazioa da, diskriminazioen ezabaketan lagunduz eta gizarteratzea bultzatuz.

Ingurumen-boluntariotza

Ingurumena kaltetzen duten ekintzen kontrako sentsibilizazio, babes eta salaketa kanpainek osatzen dute: alternatiba zehatz eta bideragarrien taxutzea.

Babes zibilerako boluntariotza

Larrialdi egoerei erantzuteko, berehalako laguntzak babestuz eta gauzatuz

Osasunerako boluntariotza

Osasunaren sustapena, ohitura osasuntsuen garapena eta erantzuna beharrizan sanitariodun egoerei.

Giza Eskubideetarako boluntariotza

Pertsonen eskubideen aldeko kanpaina eta jardueren laguntza eta sustapena bilatzen ditu.

Mendekotasunerako boluntariotza

Familien asistentzia eta laguntzarako programetan partaidetza egiten ditu, baita birgizarteratze, eta informazio eta sentsibilizazio programetan ere.

Erakundeen baitan, boluntarioen ekarpenek erakundea bera aberasten dute, bai ikuspuntu ideologikotik, bai zeregin zehatzen jardueratik. Partaidetza aukerak ere asko dira. Kudeaketako zereginetan laguntzea, egitasmo eta programen garatzea, kanpainetan parte hartzea, erabiltzaileentzako arreta, ideia berriak sortzea, salatzea… horiek dira, besteak beste, boluntarioen esku-hartzearen aukerak.

Azken eguneratzea: 2012/03/02