Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Evalua: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko herri politiken ebaluaketarako Sarea

 Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sailen alorreko herri politiken ebaluaketa bultzatzeko sare bat martxan jarri du.

Koordinaziorako Zuzendaritzak (Lehendakaritza) eta Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzak (Justizia eta Herri Administrazio Saila) lan-sarea koordinatzen dute gaur egun.

 

Helburuak:

  • Herri politiken kalitatea eta baliabideen kudeaketan eraginkortasuna hobetzea.
  • Ebaluaketaren kultura sustatzea eta herri kudeaketaren ahalmenak hobetzea.
  • Herri politiken kudeaketan gardentasuna eta parte-hartzea sustatzea.

 

Jardun-ildoak:

  • 1. ildoa: Eragile-sarea. Ebaluaketarekin konprometitutako pertsona-taldea.
  • 2. ildoa: Arduradun politiko eta profesional publikoei zuzendutako Sentikortze-Prestakuntza.
  • 3. ildoa: Eusko Jaurlaritzan ebaluaketa gauzatzea laguntzeko jarraibide metodologikoak.
  • 4. ildoa: Herri politikak ebaluatzeko proiektuak egitea.
  • 5. ildoa: Ebaluaketen eta ebaluaketa-kulturaren hedapena.
  • 6. ildoa: Beste administrazio eta erakundeekiko lankidetza.

 

Loturak:

  • Lankidetzarako tresna (sarrera mugatua): Tresna bat jarri da sare honen erabiltzaileen eskura, lankidetzarako jarduera-ildoak garatzeko euskarri gisa.
Azken eguneratzea: 2016/06/20