Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gidaren aurkezpena

Jarduera eremua:

Berrikuntza Publikoa

Deskribapena:

 

Maiatzak 27an ospatutako bederatzigarren mintegian Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida aurkeztu zen. Gida honen helburua da sare sozialak oso ondo ezagutzen ez dituzten administrazioko langileek material lagungarri arina eta erabilgarria aurkitzea herritarrekiko harreman horri ekiteko.

 

 

Administrazioa “ez da gobernatzen duenarena, herriarena baino”, dio Nagore de los Ríosek. Hori dela eta, Sare Sozialetarako Gida argitaratu da. Herritarren Arretarako zuzendariaren arabera, tresna hori “idatzitako hitzak baino gehiago da, sare sozialetan espazio bat irekitzen laguntzen duen antolamendu berri bat deskribatzen du eta lagungarria izango da jarduerak koordinatzeko eta prozedurak erakutsiko ditu hori eraginkortasunez egin dadin”, azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzaren Sare Sozialetarako Erabilera eta Estilo Gida errealitate bat da dagoeneko. Gida hau bere arduradunek aurkeztu dute: Nagore de los Ríosek, Gobernu Irekia eta Interneteko Komunikazioaren zuzendariak, eta Alberto Ortiz de Záratek, Herritarren Arretarako zuzendariak, hain zuzen. Patxi Lópezen buruzagitzapean, Jaurlaritzak apustu egiten du herritarrei administrazioaren ateak irekitzearen alde, eta, horregatik, herritarren eta administrazioaren arteko harremana bizkortzera bideratutako neurriak hartu dira. Duela urte eta erditik, Jaurlaritzak Irekia ataria zabalduta du, eta, bertan, pertsona guztiek dute Eusko Jaurlaritzari galderak, iradokizunak eta kritikak helarazteko aukera. Gainera, EJk sare sozialetan profilak eta kontuak ireki ditu, eta herritarrek sarritan hitz egiten dute bertan. Horrexegatik piztu da Gida honen beharra, sare sozialetan herritarrekin hitz egin behar duten administrazio honen arlo askok estilo-irizpideak bateratzeko materialaren edo kontuak sortzearen beharra ikusten zutelako. Material berria PDFn eskuragarri dago euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez web horri honetan bertan, eta ekainaren 1etik e-pub bertsioan eskuratu ahalko da. Administrazioko langileek material lagungarri arina eta zehatza izango dute eskuragarri kontuei eta horien kudeaketari buruz, etab.

Eusko Jaurlaritzak “politika partekatua erantzunkidetasunarekin” egitearen alde agertu da “gobernatzaile eta gobernatuen artean dagoen distantzia lehenbailehen konpontzeko”.

Gobernu Irekia eta Interneteko Komunikazioaren zuzendariak esan duenez, “kliken bidez ere mundua alda daiteke”. Nagore de los Ríosen arabera, helburua da “erakundeek jardueraren gainean erabateko gardentasuna lortzea” eta herritarrak Eusko Jaurlaritzan sartu eta parte hartzeko ateak irekitzea, “beren ekimenak aurkezteko, bidegabetzat jotzen dutenaren kontrako kexak helarazteko eta dauzkaten zalantzei buruz galdetzeko”.Zuzendariaren hitzetan, administrazioa “ez da gobernatzen duenarena, herriarena baino”. Hori dela eta, Sare Sozialetarako Gida argitaratu da. Alberto Ortíz de Zárate Herritarren Arretarako zuzendariaren arabera, tresna hori “idatzitako hitzak baino gehiago da, sare sozialetan espazio bat irekitzen laguntzen duen antolamendu berri bat deskribatzen du eta lagungarria izango da jarduerak koordinatzeko eta prozedurak erakutsiko ditu hori eraginkortasunez egin dadin”, azpimarratu du. “Elkarrizketa handiak jendea dagoen tokian egiten dira, eta jendea sareetan dago; hortaz, beharrezkoa da plazara jaistea herritarrekin egoteko, diotena entzuteko eta hainbeste ez hitz egiteko”, azpimarratu du.

Ekitaldian Jordi Graells-ek (Kataluniako Generalitateko Herritarren Arretarako Zerbitzua), Cristina Juesasek (Gobernu Irekia eta Interneteko Komunikazioaren Zuzendaritzako aholkularia eta Eusko Jaurlaritzaren Gida landu duen taldearen koordinatzailea), Susana Unzurrunzagak (Ihobe) eta Gizonduz ekimenaren berri emango du, eta Iñaki Ortízek (Berrikuntza Publikoko Planekoa) parte hartu dute.  

Azken eguneratzea: 2011/05/30