Segurtasun Saila

Beste larrialdietako app batzuk

Ertzaintza

Aplikazio honen bidez Ertzaintzaren edukietara zuzenean sartzeko aukera izango duzu: ertzain-etxe gertuenen kokapena, larrialdietarako deiak, harremanetan jartzeko, kontsultak egiteko eta elkarrekin aritzeko bideak, Ertzaintzaren azken albisteak, aholkuak, sare sozialak eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren beste aplikazio batzuk.

igo

Euskalmet

Horren bidez Euskadiko meteorologiari buruzko informazioa eskuragarri izango duzu: egungo egoera, 7 eguneko iragarpena eta eguraldiaren eboluzioa EAEko udalerrietan datozen 72 orduetarako, hurrengo hiru egunetarako abisu meteorologikoak eta horien arrisku maila, radarreko informazioa (prezipitazioen mapa, irismen handikoa eta erreflektibitate handienarekin). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean, Euskalmeteko informazio-sistemen bidez, informazio guztia unean-unean eguneratzen da. Gainera, erabiltzailearen intereseko informazioa lortzeko zenbait esteka eta larrialdietako telefono ofizialetarako sarbide azkarrak ere eskaintzen dira.

igo

Osakidetza: Bihotz-geldialdi baten aurrean laguntza

Osakidetzak mugikorrerako prestaturik duen Ospitale kanpoko bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazioa. Aplikazio honek, teknika hauetan trebatzeko aukera eskaintzen du, BBB bihotz-biriketako bizkortzea egiten laguntzen du eta gertakaria izan den lekutik gertuen dagoen desfibriladorea aurkitzen laguntzen du, erabili ahal izateko.

App kartela (PDF, 348 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Azken aldaketako data: