Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Biotopoa eta babestutako guneak

Euskal Herriko kostaldean bi gunetan bereziki debekatuta dago arrantza egitea:

1. Gaztelugatxe aldea babespeko biotipotzat

Kanaberazko arrantza egin ahal izango da, baina lurretik, horrez gain itxasoko beste edozein baliabide erauztea debekatuta gelditzen da. Ezin erauzi ahal izango da algarik ere, itxasoak ertzetan utzi ditzanak salbu.

Hala ere, helburu zientifikoetarako itxas-baliabide bizidunak hartzeko baimena eman ahal izango da salbuespen gisa, baina erauzi beharreko espezieak,eraginpeko biomasa osoa eta erauzketa-sistemak kontrolatu egin beharko dira.

229/1998 Dekretua, irailaren 15ekoa, Gaztelugatxe aldea babesteko biotipotzat deklaratzen duena. (EHAA 188 zk. 1988ko urriaren 2an)

2. Urdaibaiko Biosfera Erreserba

Lurraldeak, Matxitxako lurmutur eta Arboliz puntaren arteko itsasertzean isurtzen diren uren banalerroak mugatutako esparrua hartzen du bere baitan, Urdaibaiko ibai- ahoa barne hartuz.

Itsadadarrean eta itsasertzean bidezkoa da  itsaskiak biltzea eta arrantza egitea indarrean legeak arautzen duen moduan.

242/1993 Dekretua, abuztuaren 3koa, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren Erabilpenerako eta kudeaketarako egitamua onartzen duena. (EHAA 235 zk. 1993ko abenduaren 7an)

27/2003 Dekretua, otsailaren 11koa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua aldatzeko dena. (EHAA 046 zk. 2003ko martxoaren 5ean)

Azken eguneratzea: 2014/05/22