Osasun Saila

Arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak garatzeko eta arlo horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko laguntzak

[kalteak-prebentzio-gutxitze]

Deskribapena


Xedea

1.- Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzetara bildu ahal izango dira irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko erakundeak, baldin eta 2016. urtean adikzioen eremuko proiektuak, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak eta jardun-eremu horretan jokabide osasungarriak bultzatzen dituzten proiektuak egiten badituzte. Dena den, ezinbestean bete behar dituzte betekizun hauek:

a) Legearen barruan eratu behar izan dira, eta dagozkien administrazio-erregistroetan edo -erroldetan behar bezala erregistratuta egon behar dira, diru-laguntzen deialdia baino urtebete lehenagotik, gutxienez.

b) Irabazi-asmorik gabekoak izan behar dira, edozein dutela ere forma juridikoa: elkartea, fundazioa, gizarte-ekimeneko kooperatiba edo irabazi-asmorik gabeko besteren bat; gainera, helburu publiko bat edo gizarte intereseko helburua lortzea sustatu behar dute.

c) Bere jarduera batez ere Euskal Autonomia Erkidegoan garatu behar dute.

d) Administrazioaren arauei eta programazioari egokitu behar zaie.

e) Beren proiektuak eta aurrekontuak botere publikoen kontrolpean jarri behar dituzte.

 

2.- Agindu honen ondorioetarako, arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta/edo murrizteko proiektutzat eta jardun-eremu horretan jokabide osasungarriak bultzatzeko proiektutzat joko dira helburu hauek dituzten ekintzak jasotzen dituztenak:

- Osasunerako hezkuntza sustatzea.

- Adikzioei lotutako kalteak gutxitzea.

- Drogen gehiegizko erabilera eta adikzio-jokabideak murriztea.

- Legezko eta legez kanpoko drogak hartzen dituztenei edo substantziarik gabeko adikzioren bat dutenei ahalik eta informazio eta prestakuntza gehien ematea.

- Gizartea sentsibilizatzea eta laguntza ematera prestatzea; baliabideak koordinatzea; eta eragile komunitarioen parte hartzea planifikatzea, diseinatzea eta bultzatzea.

 

3.– Laguntza-lerro honetatik kanpo geratuko dira eta, ondorioz, dagokien aginduaren bitartez arautuko dira:

- GIB/hiesaren arriskuak eta kalteak prebenitu, kontrolatu eta/edo gutxitzea xede duten proiektuak

- GIB/hiesa duten pertsonentzako proiektuak

- Arriskuak eta kalteak prebenitu, kontrolatu eta/edo gutxitzeko proiektuak, baldin eta horien xedea bada arrisku txikiagoko kontsumorako materiala ematea (xiringen trukea...)

Aurrekontuko zuzkidura

881.413 euros
Prestazio ekonomikoa

Muga

Eman beharreko laguntzak zehaztu eta horien zenbatekoa kalkulatzeko, kopuru hauek biderkatu beharko dira: batetik, onartutako aurrekontuaren % 75 eta, bestetik, proiektua baloratzean lortutako puntuak kalkulatuta sortzen den ehunekoa, proiektu batek artikulu honen arabera lor ditzakeen puntuekiko. Nolanahi ere, laguntzaren zenbatekoa ezin da izan eskatutako kopurua baino handiagoa.

Osasun Sailak onartutako aurrekontuaren % 75 finantzatu dezake. Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako proiektuaren aurrekontu osoa; aurrekontua eskatutako proiektuan adierazitako jardueretara egokitua eta doitua dagoela iritzi behar da. Zeharkako kostua (administrazioa, kudeaketa, bulegoko materiala, telekomunikazioak, ura, gasa, elektrizitatea eta bestelako zerbitzuak, betiere, diru-laguntza eskatu den proiektuari argi eta garbi egozteko modukoak badira) ezin da programako zuzeneko kostuaren % 20 baino gehiago izan. Proiektu bakoitzak ez du jasoko kapitulu honi dagokion diruaren % 6a baino gehiago.

Ordainketa-modua:

Ordainketa zatika egingo da: % 80 emakida egiten denean ordainduko da, eta gainerako % 20a, Osasun eta Kontsumo Sailaren Droga Gaietako Zuzendaritzari diru-laguntza justifikatzeko memoria (IV. eranskina) bidali ondoren. Memoria hori 2017ko martxoaren 1a baino lehen bidali behar da. Memorian, diruz lagundutako programa balioetsi behar da, eta zenbateraino bete den adierazi, eta nola garatu den kualitatiboki baloratu.

Nori dago zuzenduta


  • Irabazi asmorik ez dueten elkarteak
  • Betekizunak

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

    • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00

    • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0032103

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    2016ko azaroaren 30a baino lehen ebatzi behar dira Agindu honen bidez emango diren diru-laguntza eskabideak.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Justifikazioa