Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

EAEko Zaingo Erradiologikoa

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Zaingoa egiten duten estazioek hartutako dosi-tasa.

Bilbao: 0,063μSv/h Donostia / San Sebastián: 0,040μSv/h; Vitoria-Gasteiz: 0,068μSv/h
Normala: Kontuz: Alarma: Ez daukagu daturik:

Ingurumenaren zaingo erradiologikoa ingurumenean dauden erradioaktibitate dosi-mailak eta kontzentrazioa neurtuz egiten da, horien balioa aztertu eta bilakaera egiaztatzeko, beharrezko diren neurriak hartzeko isurketa erradioaktiboa dagoela adierazten duten desbideratzeak antzemanez gero.

EAEko Zaingo Erradiologikoko Estazioen Sarea Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Instalazio Erradiaktiboen Zerbitzuak kudeatzen du, bera baita Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoari eman dion enkomiendaren titularra. Sarea hau Estatuko lurraldea zaintzen duen Sareari dago lotuta, eta bere egiteko da ingurumenean erradiazio mailan igoera ez naturala gertatuz gero albait arinen jakinaraztea agintariei.

Sare honek EAE osoa hartzen du eta Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde historikoetako hiriburuetatik egiten da zaingoa zuzenean. Neurketa bakoitza baino hamar minutu lehenago aire librean dagoen maila-tasa neurtzen du eta web orri honetan jartzen du aurreko eguneko bataz besteko balioa.

Dosi-tasa horrek izan ditzakeen balioak balioen tarte zabal batean banatzen dira Espainian, faktore askoren arabera, hala nola, altitudea, latitudea, lurraren konposizioa edo neurtu den momentua, bataz besteko balioa gutxi gorabehera 2,5μSv/urteko (0,28μSv/orduko) baino txikiagoa dena.

Hiru estazioak dagoeneko erabat operatibo daude. Horrela, erradiakzioen etengabeko kontrol integratua izan dezakegu biztanlegunerik garrantzitsuenetan, merkatalgaien garraio eta industria jardueren aldean, batez ere siderurgiakoak.

Oharra:

Azken asteetan Euskal Autonomia Erkidegoko Zaintza Erradiologiko Automatikoko Sarea eta Segurtasun Nuklearreko Kontseilua berritu dira.

Lehenengoak aurreko konfigurazioan zeuden mota bereko erradiazio-detektagailuak erabiltzen ditu. Hala ere, mota berekoak izan arren, ez dira diseinu eta eraikuntza berekoak, eta, beraz, desberdintasun txikiak izango dituzte portaeran eta erregistratutako balioetan. Horren arrazoia da ez direla kalibratzen detektagailuak zerbitzuan dagoenean izango duen erradiazio moten konbinazio berarekin; konbinazio hori bera ere ez da konstantea denboran zehar.

Bigarrenak erabiltzen dituen erradiazio-detektagailuak ez dira aurreko konfigurazioan erabiltzen zirenen bezalakoak. Detektagailu horiek ez dute atzematen hondoko erradiazio kosmikoa osatzen duten erradiazio motetako bat, muoiak, eta, horregatik, aurrekoak baino nabarmen balio txikiagoak erregistratuko dituzte.

Hala ere, horrek ez dakar informazioa galtzea, erregistratzen ez dena hondoko osagaiaren zati bat delako eta interesatzen dena erradiazio 'berria' delako; biosferan material erradioaktiboaren injekzio baten ondorioz hondoari gainjartzen zaiona. Osagai 'berri' hori osorik balioetsiko da.

Horrenbestez, Gasteizko eta Bilboko estazioek % 15 inguruko beherakada izango dute, eta Donostiakoak, berriz,% 50 ingurukoa.

Azken aldaketako data: 2020/6/3