Osasun Saila

Osasun arloko irizpideak: uztailak 12ko hauteskundeak

Uztailaren 12ko hauteskundeetako mahaikideentzako jarraibideen eskuliburua onartu da (Gobernu Bilera 2020-06-02)

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarraibideak

  • Gobernu Kontseiluak, Segurtasun Sailak eskatuta, uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako mahaikideentzako jarraibideen eskuliburua (lehio berrian irekiko da) onartu du. Eskuliburua Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak prestatu du, eta Hauteskunde Batzorde Zentralaren eta Euskadiko Hauteskunde Batzordearen oniritzia du.

Albistea ikusi

Eusko Jaurlaritzak uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarraibideak aurkeztu ditu

Uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarraibideak

  • Segurtasun Sailak eta Osasun Sailak uztailaren 12an herritar guztiek hauteskundeetan hauteskunde-prozesuak berak eta bozketa-eguneko osasun-egoerak eskatzen dituzten segurtasun-berme guztiekin parte hartzeko eta botoa emateko eskubidea gauzatu ahal izatearen aldeko apustua egiten dute
  • Herritarrek botoa emateko eskubidea berme osoz gauzatu ahal izateko osasun-jarraibide nagusiak dira segurtasun-tartea uztea, maskara erabiltzea, eskuak sarri garbitzea, gainazalak eta leku jendetsuak garbitzea eta desinfektatzea eta jendea pilatzea eragoztea.

Albistea ikusi

Azken aldaketako data: