Udalplan, informazio geografikoaren sistema eta lurralde-datuen bankuko metodologia-fitxa


IDENTIFIKAZIOA

Eragiketaren izandapena:

 Udalplan. Informazio geografikoko sistema eta lurraldekako datuen bankua.

Eragiketa-kodea:

 200206 (Euskal Estatistika-Plana)

 Erakunde arduraduna:

 Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Beste erakunde partaide batzuk:

 EUSTAT (Euskal Estatistika Erakundea/Instituto Vasco de Estadística)

Foru aldundiak eta udalak

 Maiztasuna:

 Urtekoa

 Eragiketa-mota:

 Bilduma

Metodologia datuen jatorriaren arabera:

 Administrazio erregistroen bidez jasotako informazio-datuak biltzea.

 

itzuli

HELBURUAK

Udalerrietako planeamenduaren egoeraren berri bildu eta zabaltzea.

Kartografia eta horren inguruko informazio alfanumeriko bidez, plangintzaren arlo bakoitzeko egoeraren berri ematea, honako ezberdintasunak aintzat hartuta: bizitegi-erabilera duen lurzorua, eta jarduera ekonomikora bideratutako lurzorua, -eraikitzeko gaitasuna aipatu behar da-, sistema orokorretako lurzoruak eta lurzoru ez urbanizagarriak.

Azken finean, EAEko lurzoruari buruz eguneratutako informazioa eskaintzea, gehieneko sistematizazio-mailarekin, honako helburuok bete ditzan :

  • Lege berriak ezartzen dituen helburuak betearaztea, administrazio publikoak hirigintza arloan duen eskumena aintzat hartuta. Legebiltzarrak onartutako Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen I Tituluan Xedapen eta Printzipio Orokorrak, eta II Kapituluko hirigintzaren Printzipio Orokorren 4. artikuluak "interes publikoaren nagusitasunaren printzipioak" eta 9. artikuluak "jendaurreko informazioaren printzipioak".
  • Lurraldearen Antolamendurako Legean jasotzen diren antolatzeko erak garatzeko oinarri gisa erabiltzeko.
  • Profesional, organismo edo erakundeentzat erabilgarri izatea, eta, gerora, lurralde- eta hirigintza-antolamenduarekin lotutako esperientzia berrientzat euskarri gisa erabiltzeko.
  • Plangintzaren arlo guztien egoeraren berri eman, ezberdindu egin behar delarik bizitegietarako lurzoruaren, jarduera ekonomikoetarako lurzoruaren, sistema orokorren eta lurzoru urbanizaezinen artean.


itzuli
 

AZTERTZEKO ALDAGAI NAGUSIAK

Informazioa udalerrika:

  • Azalera, herritarrak, indarrean dagoen plangintza.

Arlo bakoitzerako bizitegi-lurzorua:

  • Dagoen etxebizitza kopurua, aurreikusitakoak (libreak, BOE eta tasatuak).

Ekonomia jardueretarako lurzoruak:

  • Okupatua eta hutsik dagoen lurzorua.

itzuli

EREMUA

Populazio-eremua: Aipatu berri den biztanle kopurua da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek batuta osatzen dutena. Horretarako, "Udalerriko fitxak" egiten dira, zeintzuetan lortu den informazio guztia laburtu eta antolatu egiten baiten, urtarrilaren 1eko epe mugarekin urtero-urtero.

Udalerri, Arlo Funtzional, Probintzia edo Lurralde Historikoen eta Autonomia Erkidegoaren arabera informazioa biltzen da.

Geografia-eremua: Aintzat hartzen den geografia-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak dira. Laburpen-taulak taldekatuta daude Udalerri, Arlo Funtzional, eta Lurralde Historikoen datu totalen arabera.

Denbora-eremua: t urteari dagozkion Udalplaneko datuak izapidetzerakoan, t urteko urtarrileko epemugarekin, behin betiko eta behin-behineko onarpena eta etete partziala duten plangintzen inguruko dokumentuen informazioa jasotzen dute. Datuak urtean behin argitaratzen dira.

itzuli 

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Kontzeptuak eta definizioak

itzuli

ZABALKUNDEA

Argitalpena:

Datu-babesa:

Datu pertsonalen tratamendu-jarduerei buruzko informazioa

Maiztasuna:

Urtekoa

itzuli

Azken aldaketako data: