EAEko etxebizitza hutsei buruzko estatistikaren emaitza nagusien txostena. 2013

2013an EAEn, etxebizitzen % 8,7 hutsik zeuden

  • Proportzioan, Araba da etxebizitza hutsen kopuru handiena duen lurraldea. Bizkaia aurkako egoeran dago.
  • Etxebizitza hutsek inpaktu nabarmena dute udalerri txikiagoetan. Bilbon, berriz, etxebizitza hutsen proportzio txikia dago.
  • Etxebizitza hutsetan gorakada arina egon da 2011 eta 2013 urteen artean, Gasteizen modu nabarmenagoan, udalerri txikietan eta 40.001 eta 100.000 biztanle bitartekoetan.
  • EAEko etxebizitza hutsen %6,6 alokairuko eskaintzan daude, eta %13,4 salgai daude
  • Etxebizitza hutsen %46,2 kudeagarriak dira. Arabako eta Gipuzkoako etxebizitza hutsen erdia kudeagarria da
  • Tamainarik txikieneko udalerriek etxebizitza kudeagarrien ehuneko txikiagoa dute etxebizitza huts guztiekin alderatuta, baina ehuneko handiagoa etxebizitzen parke osoan.

Emaitza nagusien txostena (PDF, 2 MB) 2015/01/20

Oharra: 2016an, 2013ko etxebizitza-parkea berriro balioztatu da Eustaten Etxebizitzen Udal Estatistikaren 2013/01/01eko informazioaren arabera; beraz, 2014an egindako emaitzen txosten honek ematen dituen zifrak berrazterketa baino lehenengoak dira.

Informazio gehigarria:

2013ko Etxebizitza Hutsei buruzko laburpen txostena

2013ko etxebizitza hutsei buruzko taula-estatistikoak

Hutsik dauden Etxebizitzei buruzko Estatistikaren fitxa metodologikoa

Azken eguneratzea: 2016/07/13