Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Itzuli Desktop

ITZULI proiektuaren baitan, ITZULI DESKTOP jarri da martxan. Mahaigaineko aplikazio bat da eta ekipoan automatikoki instalatu ahal da, esteka honetan sakatuta.

Tresna honen bidez, itzultzaile neuronalak dituen funtzionalitateak baliatu nahi dira. Izan ere, ITZULI DESKTOP edozein programatan erabili ahal da.

ADI. Tresna hori lehenengoz erabiltzen denean, mahai gainean instalatutako ITZULI DESKTOP aplikazioa abiarazi behar da,  eta jarraian aplikazioa itxi.

Horrela, tresna hori hurrengo aldietan prest egongo da, “Ctrl + c” eta “Ctrl +c” tekla-konbinazioa jarraian sakatuta erabili ahal izateko.

Zalantzarik izanez gero, ikusi bideo tutoriala.

Gogoan izan ITZULI itzultzaile neuronala tresna lagungarria dela, baina ez perfektua, eta emandako itzulpena gainbegiratu egin behar dela.

Bide batez, jatorrizko testua sortzerakoan euskaraz sortzera animatu nahi zaituztegu.