Eusko Jaurlaritza

Prestakuntza historia

Tratamendu-arduraduna

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Jose Atxotegi, 101009Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945160600 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Enplegurako lanbide heziketaren informazio-sistema integratua kudeatzea. Sistema horrek prestakuntza-jardueren datu guztiak biltzen ditu, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Konpetentzien Erregistroari eta Prestakuntza Kontuari buruzko informazioa ere, prestakuntza-ibilbideak diseinatzeko Bizialdi Osoko Ikaskuntzarako Europako Estrategiarekin bat etorriz.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 3/2011 Legea, urriaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari buruzkoa.
  • 3/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 23koa, Enpleguaren Legearen Testu Bategina onartzen duena.
  • 30/2015 Legea, irailaren 9koa, Lan-arloko Enplegurako Lanbide-heziketaren Sistema arautzen duena.
  • 1/2013 Legea, urriaren 10ekoa, Bizialdi Osoko Ikaskuntzari buruzkoa.
  • 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Lan eskatzaileak
  • Lanbidek antolatutako edo diruz lagundutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten pertsonak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE), Eusko Jaurlaritza.

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Datu akademikoak eta profesionalak
  • Enpleguari eta administrazio-karrerari buruzko datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 1474