Eusko Jaurlaritza

COVID-19ren pandemiari erantzunez, enpresa-kaudimenari laguntzeko ezohiko neurriei buruzko martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege Dekretuaren I. tituluko autonomoentzako eta enpresentzako zuzeneko laguntzak, eta Euskadiko deialdiaren aginduan

Tratamendu-arduraduna

Zerbitzu Zuzendaritza, Ekonomia eta Ogasuna Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

Martxoaren 12ko 5/2021 Errege Lege Dekretuaren I. tituluan aurreikusitako autonomoei eta enpresei zuzeneko laguntzak emateko administrazio-prozedura kudeatzea eta kontrolatzea (5/2021 Errege Lege Dekretua, enpresa-kaudimenari laguntzeko ezohiko neurriei buruzkoa, COVID-19ren pandemiari erantzuteko)

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
  • 40/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
  • 39/2015 LEGEA, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.
  • 1/1997 LEGEGINTZA DEKRETUA, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena.
  • 5/2021 ERREGE LEGE DEKRETUA, martxoaren 12ko, COVID-19aren pandemiari aurre egite aldera enpresen kaudimena bultzatzeko aparteko neurrien.
  • 38/2003 LEGE OROKORRA, azaroaren 17koa, Diru Laguntzei buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Eskatzaileak
  • Legeko ordezkariak
  • Banakako enpresaburuak eta profesional autonomoak, eta deialdi-aginduaren I. eranskinean aurreikusitako EJSN koderen batean lan egiten duten enpresen eta enpresa-taldeen ordezkariak.

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Foru Aldundiak
  • Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
  • Interesdun legitimoak
  • Gizarte segurantzaren organismoak
  • Europako Batasuneko organoak
  • Organo judizialak
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk
  • Kontuen epaitegia edo erkidegoetako baliokidea

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Arau-hausteei buruzko datuak
  • Datu ekonomiko-finantzarioak eta aseguruei buruzkoak
  • Merkataritza-informazioari buruzko datuak
  • Transakzioen eta zerbitzuen datuak

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 1467