Eusko Jaurlaritza

COVID-19ek eragindako osasun-krisiaren kudeaketa

Tratamendu-arduraduna

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza, Osasun Saila
Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945018000 

Datuak babesteko ordezkaria

Donostia-San Sebastián 101010Vitoria-GasteizAraba
Telefonoa: 945 018 680

Helburuaren deskribapena

1.- COVID-19ren jarraipen eta zaintza epidemiologikoa, larritasun bereziko salbuespenezko egoerak prebenitzeko eta saihesteko. 2.- Kasuen eta horien kontaktu estuen jarraipena egitea ikuspegi kliniko eta epidemiologikotik. 3.- COVID-19k sortutako pandemiari buruzko informazioa lortzea. 4.- infekzio horrek herritarren artean izan duen bilakaera ezagutzea, COVID-19ren kontrolarekin lotutako etorkizuneko osasun publikoko neurriak bideratzeko. Helburu horiek bereziki garrantzitsuak dira, ez bakarrik egungo osasun-larrialdia ezagutzeko eta iragartzeko, baita etorkizunean egin beharreko ikerketa mediko, zientifiko eta historikoetarako ere, beste helburu batzuen artean, etorkizunean gerta daitezkeen antzeko egoerak prebenitzeko eta antzemateko.

Oinarri juridikoa

  • Tratamendua beharrezkoa da, interesdunaren edo beste pertsona fisikoaren nahitaezko interesak babesteko.
  • Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
  • 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
  • 33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, osasun publikoari buruzkoa.
  • 3/1986 Lege Organikoa, apirilaren 14koa, Osasun Publikoaren Arloko Neurri Bereziei buruzkoa.
  • 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
  • 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Estatuko Osasun Sistemaren Kohesio eta Kalitateari buruzkoa.

Gordetzeko epea

Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.

Interesdun taldeak

  • Herritarrak
  • Ikasleak
  • Adingabekoak
  • Gaixoak

Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)

  • Foru Aldundiak
  • Osasun entitateak
  • Segurtasun indar eta kidegoak
  • Organo judizialak
  • Estatuko Administrazioko beste organo batzuk
  • Autonomia Erkidegoko beste organo batzuk

Datuen kategoriak

  • Identifikazio-datuak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Adingabeak
  • Datu-kategoria bereziak
    • Osasuna

Nazioarteko transferentziak

Ez dago aurreikusita

Segurtasun neurriak

Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.

ID: 1422