Kanpo-harremanen arloko prestakuntza-bekak
Tratamendu-arduraduna
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Lehendakaritza
Navarra, 2, 01007, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945017900 Web orria: http://euskadi.eus
Datuak babesteko ordezkaria
Donostia-San Sebastián 1, 01010, Vitoria-Gasteiz, Araba
Telefonoa: 945 018 680Web orria: www.euskadi.eus/datu-babesa
Helburuaren deskribapena
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak egindako beka-deialdietan parte hartu dutenei buruzko informazio pertsonala kudeatzea.
Oinarri juridikoa
- Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
- 1/1997 Legegintzako Dekretua, azaroaren 11koa, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena.
Gordetzeko epea
Jaso zireneko helburua betetzeko eta egon daitezkeen erantzukizunak zehazteko beharrezkoa den denbora. Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
Interesdun taldeak
- Bekak esleitzeko prozeduretan parte hartzen duten pertsonak
Uzteen hartzaile-kategoriak (Datuak komunikatzea)
- Ogasun publikoa eta zerga administrazioa
- Gizarte segurantzaren organismoak
Datuen kategoriak
- Identifikazio-datuak
- Ezaugarri pertsonalak
- Datu akademikoak eta profesionalak
Nazioarteko transferentziak
Ez dago aurreikusita
Segurtasun neurriak
Ezarri diren segurtasun-neurriak bat datoz Segurtasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuko II. Eranskinean (Segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin.